Turismoaren Garrantzia eta Bilakaera Espainian

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,03 KB

TURISMOA ETA HAREN GARRANTZIA

Jendeak aisiagatik, negozioengatik edo beste edozein arrazoirengatik bere ohiko bizilekutik kanpo egiten dituen urtebete baino gutxiagoko bidaia eta egonaldien inguruko jardunen multzoa da turismoa. 24 ordu baino gutxiagoko bere egonaldiak, txangotzat hartzen dira; aldiz, leku batean gaua igaro eta bere egonaldiak 24 ordutik gora irauten badu, turistikotzat hartzen da. Hiru turismo mota:

  • Hartzailea - atzerritik heldutakoa.
  • Barnekoa - herritarrek beren herrialdean bertan egiten dutena.
  • Igorlea - herrialde bateko herritarrek atzerrira bidaiatzean.

Espainia turismo-potentzia handia da: urtez urte bildutako datuen arabera, turista kopuruari dagokionez, hirugarrena da mundu osoan, eta bigarrena, berriz, jasotako diru-sarrerei dagokionez.

TURISMOAREN ETA HAREN ERAGILEEN BILAKAERA ESPAINIAN

Espainian turismoa eskasa izan zen XIX. mendearen hasieratik 1960ko hamarkadara bitartean. XX. mendearen lehen herenera arte, aristokrata eta burges gutxi batzuen jarduera zen, bainuetxe eta itsasoko bainuetan oinarritua; eta, gero ere, Espainiako Gerra Zibilak eragindako suntsipenek eta Francoren erregimena nazioartean isolaturik egoteak ez zioten mesederik egin.

1960ko hamarkadaz geroztik turismoa izugarri hazi eta masa-fenomeno bihurtu zen. Gorakada horren eragileak askotarikoak izan dira, eta aldatuz joan dira denborarekin, eta aldaketa horiek guztiek Espainiako turismo-eredua bera aldarazi dute.

TURISMO-EREDU TRADIZIONALAREN KRISIA:

1975etik 1985era. Turista kopurua eta diru-sarrera turistikoak hazi, baina nazioartean baino erritmo apalagoan. Faktoreak:

  • Koiunturalak: petrolioaren krisia mundu osoan.
  • Sakonekoak:
    • Espainiako turismo-eskaintzaren arazoak: inflazioak eta soldatak gora → prezioak gora. Turismoa ez zegoen eskarira egokituta, eskaintza handitu behar zen.
    • Ingurumen-kalitatearen eskari gero eta handiagoa: helmuga batzuk hondatuta.
    • Helmuga lehiakorren agerpena.

TURISMO-EREDU BERRI BATERA IRISTEKO BIRMOLDAKETA:

Goranzko joera 1985tik geroztik (krisietan ez: 1990, 2008-2013, 2020 COVID). Birmoldaketa ez da oraindik amaitu. Eragileak:

  • Espainia Europar Batasunean. Lehiatzen ziren beste eskualdeetan ezegonkortasun politikoa.
  • Eragile demografikoak (bizi-itxaropena luzatu), fisiologiko eta psikologikoak (hirietako biztanleek jarduera berrien premia sentitu).
  • Kalitatean eta jasangarritasunean oinarritutako turismo-eredu berrira iristeko birmoldaketa-prozesua.

Helburuak: kalitatezko eskaintza, eskaria ugariegia ez izatea, erosteko ahalmen handiagoa duten turistak erakarri, eta turismoa denboran eta espazioan hobeto banatu. Baita ingurumen-jasangarritasuna.

Entradas relacionadas: