Txirrita eta Basarri: Euskal Bertsolaritzaren Giltzarriak
Clasificado en Plástica y Educación Artística
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,68 KB
Txirrita: Bertsolari Pikaroren Irudia
Gaiak eta Pentsamoldea
Gai sozialak lantzen zituen bertsoetan, garai hartako herri-klaseen pentsamolde eta sentimenduen berri ematen da. Jendeak Txirritaren kontrako bertso-paperak jartzeko eskatzera joaten zen. Bertso-sorta horietako gai nagusiak, besteak beste, desamodio kontuak eta mota guztietako arrazoiengatik sortutako ezinikusiek ziren.
Txirrita Euskal Iruditerian
Hargin mutil bertsolari, mutilzahar, parrandazale eta pikaroaren prototipoa bihurtu da Txirrita euskal iruditerian.
Alfabetizazioa eta Bertsoen Diktaketa
Eskolarik gabea zen; inprentako hizkiak irakurtzeko gai bazen ere, ez zekien idazten, eta bertsoak ilobari diktatzen zizkion.
Txapelketetako Omenaldia
Maialen Lujanbioren aitona Txirrita Handia 1935ean lehen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapeldunorde izan zen, eta hurrengo urteko edizioan (1936an) txapela eman zioten, bertsolariarentzako omenaldi gisa.
Basarri: Bertsolaritzaren Modernizazioa
Plazara eta Antzokira Salto
Basarrik bertsolaritza taberna eta sagardotegi-zuloetatik plazara eta antzokira atera nahi izan zuen. Bertsolari zaharren artean modan zegoen hainbat hizkuntza-joera lardaskeroa txukundu eta dotoretu nahi izan zuen, bertsolariak ordura arte zuen nolabaiteko izen eta fama jaso eta hobetuz.
1935eko eta 1936ko Bertsolari Egunak
Gure bertsolaritzan nekez ahaztuko den 1935eko urtarrilaren 20a, Bertsolari Eguna, etorri zen gero. Behin betiko aurrerapausoa hantxe eman zuen errezildarrak, eta baita bertsolaritzak ere, bide batez. Garai hartako bertsolari onenak bildu ziren, bera 21 urte zituela.
Lehenengo urtean halako arrakasta izan zutela eta, handik urtebetera bigarren Bertsolari Eguna antolatu zuten donostiarrek, 1936ko urtarrilaren 19an. Bigarren neurketa hura Victoria Eugenia Antzokian egin zen, bertsozaleentzat Kursaalean baino toki gehiago izango zen esperantzaz.
Antolatzaileak eta Jendetza
Bertsolari Egun hauen antolatzailea Donostiako Euskalzaleak elkartea izan zen. Berealdiko jendetza bildu zen, nola lehenengoan hala bigarrenean ere.
Gerra Ondorengo Etenaldia (1960-1979)
Euskaltzaindiak gerra ondoan, 1960an, antolatu zuen herrialdeko txapelketa. Epai-mahaiak zuhur eta zuzen jokatu zuen, baina zenbat buru hainbat aburu orduan ere. Eta ondorioak ekarri zituen:
- Bertsolari txapelketa eta sariketak hartantxe amaitu ziren.
- Ez zen egin beste txapelketarik 1979. urtean Euskaltzaindiak, berriro lehiaketak martxan jarri zituen arte.