Txoria txori

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,3 KB

Erromantizismoa: Abertzaletasuna, kristautasuna, Erdi Aroaren zaletasuna: EH-ren historia, kultura eta hizkuntza zaindu, herri literaturari garrantzia.

                            Ni”a eta gizabanakoa ardatz, sentimenduak landu eta gai dramatikoak zabaldu.

                           Bertsolaritzaren mugan mugitzen dira poetak; egileak bertsolaritzat nahiz poetatzat hartu izan dira.

                            ADB: Bilintx, “Kontzezirentzat” / J. B. Elizanburu,"Ikusten duzu goizean”/ J. M. Iparragirre, “Gazte gaztetatikan”

Sinbolismoa: Bertsolaritzako betiko moldeak alde batera utzi eta molde berriak erabiltzen hasten dira.
                    Hizkuntza-maila jasoa (poesia kultua). 

                    Sinboloak edo metaforak.
                    Olerkiei musikaltasuna eman nahi da, musika eta literaturaren arteko jokoa lotu. 
                    Heriotzarekiko larridura.
                    Abertzaletasuna eta euskararen aldeko kezka presente dago.

                    ADB: Lizardi,“Urte-giroak ene begian”, /“Bultzi leihotik” /Lauaxeta, “Mendigoxaliarena”

Poesia soziala:  Francoren diktadurapean sortutako errealitateari kritika egin nahi diote.

                        Egoera politiko eta soziala salatzen dute:

                                   1) nekazari eta langile industrialen egoera;

                                   2) agintarien kontzientzia moralaren hutsunea.

                       ADB: G. Aresti, “Nire aitaren etxea”, / D. Landart, “Bihar” /B. Gandiaga,“Lurra hartu dut esku artean”

Abangoardia: Artea jolastzat hartzen dute, eta esperimentazioa bilatzen.

                    Gizartearen molde estetikoak aldatu nahi dituzte, betiko moldeetatik ihes eginez.

                    Poetak mundu berriak sortu nahi ditu hitzarekin eta poemen itxura tipografikoa ekin.

                    Poesia sentimentalari uko egiten diote, eta nitasunaren agerpenak barregarritzat jotzen.

                   ADB; J . A . Artze, "Zure askatasunagatik”, “Txoria txori”, "Txori ttikia”

Surrealismoa: Gizakiaren kezka existentzialak berreskuratu eta gaitzat hartu. Askatasunaren gaia lantzen dute gehien.
                     Teknika berriak erabili gaiei trataera berriak emateko:,

                                  1) idazkera automatikoa,

                                   2) irudi eta metaforak pilatu, lotura logikoei ihes eginez.
                      Euskal poetek surrealismo kontrolatua egin izan dute.

                      ADB: Bernardo Atxaga, "Etiopia" / J. Sarrionandia, "Pott banda"

Entradas relacionadas: