Udal Zergak eta Zerga Berezien Gida Praktikoa
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,19 KB
Zergapotestatiboak
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga
Udalerrian eraikuntza, instalazio edo obra bat egitea kargatzen du zerga honek, betiere obra-lizentzia edo hirigintza-baimena beharrezkoa bada. Tasa horiekin batera ematen da, baina kontzeptu ezberdinak dira.
- Oinarri zergagarria: Kostu efektiboa da.
- Karga-tasa: Udalak ezartzen du, gehienez %4 izanik.
Zergaduna: Eraikuntza, instalazio edo obraren jabea da. Ordezkoa, berriz, obra exekutatzen duena edo lizentzia eskatzen duena da (gehienetan, eraikitzailea).
Hiri-lurren balioaren gehikuntzaren gaineko zerga
Batzuetan, pisu baten balioa lurraren eraginpean dago. Zerga hau eztabaidatua izan da, zergadunak bi aldiz ordaintzen zuelako: PFEZ bidez (ondare-irabazi gisa) eta Udalari, zerga honen bidez.
Zerga honek lurren balioaren gehikuntza kargatzen du, eskualdatzen denean edo gozatzeko eskubide erreal bat eratu edo eskualdatzen denean.
Subjektu pasiboa:
- a) Eskualdaketa doan egin bada, eskuratzailea izango da.
- b) Lurra eskualdatzen duena edo eskubidea eratu/eskualdatzen duena.
Lurren eskualdaketan katastro-balioa hartzen da kontuan, eta balio horri udalek ezarritako portzentaje bat aplikatzen zaio (legeak %30eko gehieneko muga ezartzen du). Lurralde historikoetan urte osoak hartzen dira kontuan.
Zerga bereziak
Kontsumo zehatzak kargatzen dituzte eta BEZarekin batera aplikatzen dira. Zerga monofasikoak dira, ekoizpen edo fabrikazio fasea kargatzen dutelako. Bi multzo nagusi daude:
- Fabrikazio-zergak: Alkohola eta edari alkoholdunak, hidrokarburoak, tabakoa eta elektrizitatea.
- Garraio-tresnen zerga: Matrikulazio-zerga. 1992ra arte, ibilgailuen BEZaren tasa %33 zen; direktiba batek tasa hori aldatu zuen eta, hura konpentsatzeko, zerga hau sortu zen.
- Ikatzaren zerga.
Zerga hauek dirua biltzeko ez ezik, osasun-politikak arautzeko eta kostu soziala banatzeko ere balio dute (adibidez, tabakoaren edo alkoholaren karga-tasa igota).