Ugalketa-aparatuaren fisiologia eta metabolismoa
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,54 KB
Ugalketa-aparatuaren fisiologia
29. Aukeratu baieztapen faltsua:
- Umetokian aldi proliferatiboa eta aldi jariatzailea daude.
- Obulategian aldi folikularra eta aldi luteinikoak daude.
- Obulazioan, 14. egunean gutxi gorabehera, obulua obulutegitik askatzen da.
- LH eta FSH-ren pikoak izaten direnean obulazioa gertatzen da.
- Fase luteinikoan folikulua eraldatzen da gorputz luteo bilakatzeko.
30. Hazkunde hormonaren ekintza hauen artean zein da zuzena?
- Anabolismo proteikoa sustatzen du.
- Lipolisia estimulatzen du.
- Hazkuntza sustatzen du.
- Glukosaren kontsumoa gutxitzen du.
- Denak dira hazkunde hormonaren eraginak.
Metabolismoa
Koentzimak redox erreakzioetan:
- FAD (flabina eta adeninaren dinukleotidoa)
Molekula hauek hidrogenoaren garraiatzaile moduan aritzen diren koentzimak dira. Erreakzio entzimatiko batean hidrogenoa onartzen dute (erredukzioa). Oxidazio eran: NAD eta FAD. Erredukzio eran: NADH+H eta FADH2.
Anabolismoa
Erreakzio hauek energia behar dute, molekula txikien kondentsazioaren bitartez molekula handiak sortzeko (glukogenoa, gantzak eta proteinak). Molekula organiko berrien sintesia zelula mantentzeko, hazkuntzarako eta jariatzerako. Beste funtzio batzuek ere energia behar dute: mugimendua, uzkurdura, garraio aktiboa eta zelula zatiketa.
Katabolismoa
Erreakzio hauek energia askatzen dute, egitura konplexuen hidrolisiaren bitartez molekula sinpleagoak osatzeko. Glukosa, gantz-azidoak eta aminoazidoak degradatzen dira. ATP sintesirako energia-iturri nagusiak dira.
Metabolismoaren aldiak:
- Digestioa: Janariaren degradazioa; nutrienteak ehunetara garraiatzen dira.
- Anabolismoa eta katabolismoa: Nutrienteak lipidoetan, proteinetan eta glukogenoan bihurtzen dira. Bide katabolikoen bitartez azido pirubikoan eta azetil-CoA-n degradatzen dira.
- Degradazio oxidatiboa: Nutrienteak karbono dioxidoan, uretan eta ATP eran katabolizatzen dira.
Glukosa 3 bidetan katabolizatzen da:
- Glukolisian
- Krebs zikloan
- Elektroi garraio katean
Glukolisia
Zitoplasman gertatzen den bide metabolikoa da glukosa degradatzeko. Glukosa azido pirubikoan degradatzen da. Azido pirubikoa Krebs ziklora mugitzen da aerobio eran eta azido laktiko bihurtzen da anaerobio eran. Glukolisian, glukosa molekula bat 2 azido pirubiko molekula bihurtzen da.