Ugalketa: Motak, Prozesuak eta Giza Ugalketa Sistemaren Funtzionamendua
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 17,66 KB
Ugalketa: Kontzeptua eta Motak
Izaki bizidunek ugalketaren bitartez beren antzeko izakiak sortzen dituzte, espeziea iraunaraziz. Oinarrizko bi ugalketa mota daude: asexuala eta sexuala edo sexu bidezkoa. Ugalketa asexualean ez dago gametorik eta oso prozesu bakuna da: organismoaren zati batek indibiduo osoa, jatorrizkoaren berdina genetikoki, birsortuko du. Ugalketa sexualean, aldiz, gameto deritzen zelula espezializatuek hartzen dute parte. Zelula horiek espezie bereko baina sexu ezberdineko indibiduotik etorri ohi dira. Gametoak elkartu egiten dira ernalkuntza deritzan prozesuan, zigotoa emanez, eta horren garapenaz indibiduo berria sortzen da. Prozesuan guraso bien material hereditarioa konbinatzen denez, sexu bidezko ugalketak genetikoki desberdinak diren indibiduoak ematen ditu.
Ugalketa Asexuala vs. Sexuala
Ugalketa Asexuala | Ugalketa Sexuala |
Ez du gametorik behar | Gametoak behar ditu |
Sortzaile bakarra | Bi sortzaile |
Ez da material genetikoa konbinatzen | Material genetikoa konbinatu egiten da |
Zelulak mitosiz zatitzen dira | Zelulak meiosiz zatitzen dira gametoak emateko. Zigotoa mitosiz garatzen da |
Normalean ondorengo ugari | Ondorengo gutxi |
Prozesu azkarra | Prozesu luzea |
Monera, protista eta landaretan oso arrunta | Ia landare eta animalia guztietan |
Ugalketa Zelularra
Zelula izaki bizidunaren unitate anatomiko eta fisiologikoa gisa definitzen badugu, zatiketa edo ugalketa zelularrak izaki zelulanitzen ugalketa eta garapena baldintzatuko ditu. Beraz, izaki bizidunen ugalketa aztertu aurretik, zatiketa zelularraren mekanismoak errepasatzea komeni da. Zelula zatitzen hasi aurretik, material hereditarioa (DNA) bikoiztu egin behar da. Bikoizketan zehar, kromatina zuntz bakoitzak beste bat, berdin-berdina, ematen du, informazio genetiko berekoa.
Zatiketa zelularrean bi prozesu bereizten dira:
- Kariozinesia: nukleoaren zatiketa.
- Zitozinesia: zitoplasmaren banaketa.
Mitosia
Zelula somatikoen zatiketa zelularra da. Ama-zelulatik bi zelula berri sortzen dira. Zelula berri hauek ama-zelulak zuen informazio genetiko bera jasoko dute. Horretarako, zelula zatitzen hasi aurretik, material hereditarioa (DNA) bikoiztu egin behar da.
Meiosia
Gametoak (sexu zelulak) sortzeko zatiketa mota da. Zelula diploide batek (2n) 4 zelula haploide (n) ematen dituen mekanismoa da. Meiosian bi zatiketa gertatzen dira elkarren segidan. Lehenengoan, kromosoma homologoen artean DNAren elkartrukeak (birkonbinazioa) gertatzen dira, eta kromosoma homologo osoak banatzen dira. Bigarren zatiketa mitosia bezalakoa da. Birkonbinazioaren ondorioz, zelula haploide (gameto) desberdinak eratuko dira. Meiosia aldakortasun heredagarria sortzen duen zatiketa zelular mota bat dela esan daiteke.
Ugalketa Asexualaren Motak
Ugalketa asexuala gameto edo sexu-zelularik gabe gertatzen da, eta indibiduo bakar batek ondorengo genetikoki berdinak ematen ditu.
Mota desberdinak daude:
- Erdibitzea: Organismo zelulabakarretan gertatzen da. Protistoetan zelularen nukleoa mitosi bidez zatitzen da eta zitozinesiz zelula berri bi sortzen dira, tamaina berekoak.
- Zatitzea: Organismoa bi zati edo gehiagotan zatitzen da, eta horietako bakoitzak beste izaki berri bat sortuko du. Ugalketa modu hau oso arrunta da belaki, zelenteratu, platihelminte, anelido eta ekinodermatuetan. Horrez gain, ia landare guztiek dute zati batetik indibiduo osoa sortzeko ahalmena.
- Gemazioa: Legamiak bezalako organismo zelulabakarrak gemazio bidez zatitzen dira: mitosiaren ondoren, zitozinesi bidez tamaina desberdineko bi zelula sortzen dira. Zelulanitzen kasuan (belaki eta zelenteratuetan, landareetan ernamuinak), koskor batzuk ateratzen zaizkie; konkor horiek gero eta handiagoak egingo dira beste izaki bat sortu arte.
- Esporulazioa: Landare askok esporak sortzen dituzte. Baldintza egokitan, esporak ernamuindu eta beste landare batzuk sortzen dira. Arrunta baita Fungi eta Monera erreinuetan.
- Partenogenesia: Ugalketa sexualaren aldaera bat da; gameto femeninoa ernalketaren beharrik gabe garatzen da eta, horrela, indibiduo berria sortzen du. Ornogabe talde batzuk (intsektuak adib.) horrela ugal daitezke. Erleetan, ernaldu gabeko obuluak partenogenesi bidez garatzen dira, eta horiek ar (erlamando) haploideak sortzen dituzte. Ernaldutako obuluak, berriz, eme diploideak bihurtzen dira. Ornodun espezie batzuk ere ugaltzen dira partenogenesiz; esaterako arrainak, anfibioak eta narrastiak.
Gametogenesia
Gametoak sortzeko prozesua da; obuluak sortzen badira oogenesia eta espermatozoideak badira espermatogenesia. Prozesua gonadetan gertatzen da hozi-zelula diploideetatik abiatuta.
Ondoko faseak ditu:
- Ugaltze fasea: Hozi zelulak (zelula germinalak) behin eta berriz zatitzen dira mitosi bidez, gameto izango direnen zelula amak emateko (oogoniak eta espermatogoniak).
- Hazkuntza fasea: Oogoniak eta espermatogoniak hazi eta 1. mailako oozito eta espermatozitoak bihurtzen dira.
- Heltze fasea: 1. mailako oozitoak eta espermatozitoek meiosi bidez zelula haploideak sortzen dituzte.
- Espermatogenesian, 1. zatiketa meiotikoaren ondoren 2. mailako espermatozitoak sortzen dira; gero, 2. zatiketa gertatutakoan, 4 espermatida lortzen dira.
- Oogenesian, 1. zatiketa meiotikoa ez da orekatua: ia zitoplasma osoa jaso duen 2. mailako oozito bat eta korpuskulu polarra izeneko endekapen zelula txiki bat sortzen dira. Bigarren zatiketa meiotikoaren ondorioz, bigarren mailako oozitoak obulu bakar bat eta beste korpuskulu polar bat sorrarazten ditu.
- Diferentziazio fasea: Espermatidek eraldaketa morfologiko batzuk (espermiogenesia) jasan behar izaten dituzte espermatozoide heldu bihurtzeko. Oogenesian ez dago bereizte aldirik.
Giza espeziean, espermatozoideen produkzioa eta obulazioa pubertaroan hasten da. Emakumezkoen kasuan, oogenesiaren ugaltze eta hazkuntza faseak enbrioi garaian gertatzen dira, eta horrela 1. mailako oozitoak zelula folikularrez inguratzen dira. Pubertarotik aurrera, obulutegiko ziklo bakoitzean folikulu bat heltzen da.
Enbrioi-garapena
Ernalkuntza gertatu ondoren, zigotoak zatiketa mitotikoak eta bereizketa zelularra jasan, eta, azkenean, gurasoen antzeko organismoa eratuko da.
Garapen Motak
Enbrioi garapena non gertatu denaren arabera, ondorengo garapen motak bereiz daitezke:
Obiparoak |
|
Bibiparoak |
|
Obobibiparoak |
|
Gastrulazioa
Fase honetan orri enbrionarioak sortzen dira. Pareta bakarra duen enbrioi forma batetik, bi pareta edo orri enbrionario dituen forma garatuko da. Gastrula esaten zaio, eta hauek dira bi orriak: ektodermoa (kanpoko orria) eta endodermoa (barruko orria). Endodermoak arkenteron izeneko digestio barrunbe enbrionarioa eratzen du; barrunbe hau blastoporo izeneko zulo baten bitartez komunikatzen da kanpo ingurunearekin.
Animalia batzuen garapena bi orri enbrionarioko egoeran gelditzen da (poriferoen eta zelenteratuen kasu). Baina gainerakoetan, prozesuak aurrera egiten du eta hirugarren orria eratzen da: mesodermoa. Orri hori ektodermoaren eta endodermoren artean dago, eta bere baitan zeloma deituriko barrunbe berria sortzen da.
Gastrulazioaren ondorioz, enbrioiak hiru estalki ditu, eta bereizketa zelularra hasiko da.
Organogenesia
Orri enbrionarioetako zelulak bereizi (diferentziatu) egiten dira organo desberdinak emateko.
Orri Enbrionarioa | Eratutako Organoak |
Ektodermoa |
|
Endodermoa |
|
Mesodermoa |
|
Iraitz Sistema | |
Poriferoak | Ez dute |
Zelenteratuak | Ez dute |
Platelmintoak | Protonefridioa |
Anelidoak | Metanefridioak |
Moluskuak | Giltzurrun guruinak (metanefridioak) |
Artropodoak | Guruin berdeak (metanefridioak) Malpighi hodiak |
Ekinodermatuak | Ez dute |
Kordatuak | Nefrona (giltzurrunak) |
-Sexu bakarreko organismoak: Ugal-organoak organismo ezberdinetan agertzen dira. Eta organismo batek mota bakarreko gametoak (♂ eta ♀) ekoizten ditu.
-Animaliak: kordatuak, artropodoak.
-Landareak: kiwia, aguakatea, tipula, marihuana.
(Espezie dioikoak)
-Hermafrodita: Ugal-organo desberdinak organismo bakarrean; ondorioz, organismo batek mota bereko gametoak (♂ eta ♀) ekoizten ditu.
-Animaliak: -Organismo baten gonada desberdinak (lurzizarea). -Organismoak, gonada bakarra baina gameto ezberdinak sortu (barraskiloa).
-Landareak: -Organismo berean gametangio ezberdinak (lore arrak eta lore emeak) (pinua, eukaliptoa, artoa, artea). (Espezie monoikoak). -Gametangio ezberdina lore berean. (larrosa)
Giza Iraitz-aparatua
1-Giltzurruna
2-Ureterra
3-Gernu-maskuria
4-Uretra
5-Arteria
6-Zaina
Nefronaren Atalak
1-Zaina
2-Arteria
3-Arteriola aferentea
4-Arteriola eferentea
5-Glomerulua
6-Bowman-en kapsula
7-Giltzurrun hodixka proximala
8-Henle-ren lakioa
9-Giltzurrun hodixka distala
10- Hodi biltzailea, 11-Kapilareak
1-Giltzurruna
2-Ureterra
3-Gernu-maskuria
4-Uretra
5-Arteria
6-Zaina
1-Zaina
2-Arteria
3-Arteriola aferentea
4-Arteriola eferentea
5-Glomerulua
6-Bowman-en kapsula
7-Giltzurrun hodixka proximala
8-Henle-ren lakioa
9-Giltzurrun hodixka distala
10- Hodi biltzailea, 11-Kapilareak
Animalietan | Landareetan | |
♂ Gametoak ♀ | Espermatozoidea Obulua | Anterozoidea Oosfera |
♂ Ugal-organoak ♀ | Testikuluak Gonada Obulutegiak | Anterozoidea Gametangioak Arkegonioa |
Obulua | Espermatozoidea | |
Zatiak/Geruzak | Nukleoa (ernetze orbana) Zitoplasma (1. Korpuskulu polarra, bitelozko bakuoloak) Mintz plasmatikoa Eremu peluzidoa Koroa erradiatua | Burua (nukleoa, akrosoma) Lepoa (mitokondrioak) Buztana (flageloa) |
Garapenaren Faseak | Orri Enbrionarioak(ehun enbrionarioak) | Enbrioia Inguratzen Duten Mintzak | Poltsak eta Egiturak |
Morula Blastula Gastrula | Ektodermo Endodermo Mesodermo | Oskola (obiparo eta obobibiparoetan) Koriona (plazenta eta zilborrestea) | Amniosa (likido amniotikoa eta enbrioia) Alantoidea (gasak: O2 eta CO2) Bitelo zakua (mantenugaiak) Plazenta eta zilborrestea |
Iraizketari Buruzko Galderak
Zein substantzia kanporatzen da iraizketaren bidez?
- Barne ingurunean dagoen CO2, NH3 eta soberan dauden ur eta gatzak, gernuaren bidez kanporatzen dira.
Zeintzuk dira ornogabeen iraitz sistemak? Zein animalietan aurkitu daitezke?
- Protonefridioak -> Platelmintoetan
- Metanefridioak -> Anelidoetan
- Giltzurrun guruinak (giltzurrun berdeak) -> Molusko eta krustazioetan
- Malpighi hodiak -> Intsektu eta araknidoetan.
Zein egitura da eta non aurkitu dezakegu?
- Nefrona, giltzurrunetan aurkitu dezakegu
Deskribatu ugaztunen iraizketan gertatzen diren 3 prozesuak:
- Iraizketa: Glomeruluetatik, Bowman-en kapsulara iragazten dira substantzia gehienak (odolekoak). Mintza zeharkatu gabe pisu molekular handiko proteinak. Iragazi ondoko likidoari lehen gernu deitzen zaio.
- Birxurgapena: Lehen gernuko baliagarriak diren substantziak berriro xurgatu, eta odolera pasatzen dira. Hodixkan zehar ematen da (Birxurgapen nagusia Henle-ren lakioan).
- Jariaketa: Hodixka iraizketako zelulak arduratzen dira. Barne likidoaren hondakin molekulak kanporatzen dira, gernua osatuz.