Uhin-higidura
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,77 KB
Uhin-higidura energiaren transmisio-era bat da, nolabaiteko perturbazio motaren baten bidez burututakoa, baina materiaren garraio netorik gabekoa. Espazioan hedatzen den perturbazio horri uhina deritzo. Uhin motak: bi sailkapen egin daitezke: Sailkapen bat egin dezakegu, hedatzeko orduan ingurune materiala behar izatearen ala behar ez izatearen arabera. Uhin mekanikoak: izaera mekanikoa duen perturbazio baten hedapena ingurune material elastiko batean zehar gertatzen da, uhinaren energía mekanikoa transmitituz. Horien adibideak dira soka batean eratzen direnak, likidoen gainazalekoak eta soinua. Uhin elektromagnetikoak: energía elektromagnetikoaren transmisioa gertatzen da, bi eremu oszilakorren hedapenaren bidez, ingurune materialaren premiarik gabe. Era horretakoak dira erradiazio elektromagnetiko guztiak (argia, X izpiak, irrati uhinak, izpi kosmikoak,…) Beste sailkapen bat egin daiteke uhinen hedapen-norabideak inguruneko partikulen higidurarekin duen erlazioaren arabera: Zeharkako uhinak: uhina zeharkakoa da baldin eta bere hedapen-norabidea perturbaturiko ingurunean sorrarazten duen oszilazioaren norabidearen perpendikularra bada. Uhin elektromagnetikoak zeharkakoak dira, baita soka batekoak edota uraren gainazalekoak ere. Luzetarako uhinak: uhina luzetarakoa da baldin eta bere hedapen-norabidea perturbaturiko ingurunean sorrarazten duen oszilazioaren norabidearen paraleloa bada. Horien adibideak dira malguki batean sortzen direnak espirak konprimitzen direnean. Soinua ere bada uhin luzetarakoa. Magnitudeen definizioa Uhin baten magnitudeak hauexek dira: Anplitudea, A (m): puntu baten elongazio maximoa. Unitatea metroa da SI-ean Uhin-luzera, λ (m): fasean dauden ondoz ondoko bi puntuen arteko distantzia (irudian, P eta S puntuen artekoa). Periodoa, T (s): uhinak uhin-luzera ibiltzeko behar duen denbora, baita puntu batek oszilazio oso bat egiteko behar duen denbora ere. Maiztasuna, f (Hz): denbora unitateko uhin-kopurua. Periodoaren alderantzizkoa da.Pultsazioa, ω (s -1 ): Periodoarekin erlazionatuta dago:(formula) Uhin-zenbakia, k (m-1 ): Uhin-luzerarekin erlazionatuta: (formula)
Hedapen-abiadura, v (m/s): zein abiaduraz hedatzen den perturbazioa, konstantea da eta horrela kalkulatzen da:formula Abiadura hori ingurunearen araberakoa izaten da. Ez dugu nahastu behar hedapen-abiadura bibrazio-abiadurarekin. Azkenengo hau puntu bakoitzaren abiadura da eta denborarekiko aldakorra.
Uhin armonikoen ekuazioa Uhin-ekuazioak puntu bakoitzaren elongazioa, y, kalkulatzea ahalbidetzen du, puntuaren posizioaren, x, eta denboraren, t, funtzioan.Edozein puntutako elongazioa, HHS-ren ekuazioaren bitartez kalkulatzen da:formula Baina puntu guztiak ez dira momentu berean oszilatzen hasten .Fokutik x distantziara dagoen puntu baten atzerapen-denbora hau da:formula non v uhinaren hedapen abiadura den: formulak Gogoratzen dugunez, pultsazioa, horrela dago periodoarekin erlazionatuta: formula Antzekotasunez, uhin-zenbakia definitzen da: formula Magnitude biak goiko ekuazioara eramanda:formula Ekuazioan ikusten denez, elongazioak periodikotasun bikoitza dauka, denborarekiko eta distantziarekiko. Hasierako fasea nulua bada horrela geratzen dira ekuazioak:formula