Uhin Higidura: Mota, Magnitude eta Fenomenoak

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,75 KB

Uhin Higidura

Uhin-higidura energiaren transmisio-era bat da, perturbazio baten bidez, materiaren garraio netorik gabe. Espazioan hedatzen den perturbazio horri uhina deritzo.

Uhin Motak

Uhinak bi motatan sailka daitezke, ingurune materiala behar izatearen arabera:

  • Uhin mekanikoak (adib.: soinu-uhinak): Perturbazio mekaniko baten hedapena ingurune material elastiko batean zehar, energia mekanikoa transmitituz. Ingurune materiala airea, soka bat, etab. izan daiteke, eta ezinbestekoa da uhina sor dadin.
  • Uhin elektromagnetikoak (adib.: argi ikusgaia): Energia elektromagnetikoaren transmisioa bi eremu oszilakorren (elektrikoa eta magnetikoa) hedapenaren bidez, ingurune materialik gabe. Hutsean ere hedatzen dira.

Uhinak Hedapen Norabidearen Arabera

  • Zeharkako uhinak: Hedapen-norabidea oszilazioaren norabidearekiko perpendikularra da (adib.: soka, argia).
  • Luzeratako uhinak: Hedapen-norabidea oszilazioaren norabidearekiko paraleloa da (adib.: soinu-uhinak).

Uhin Harmonikoak

Uhin harmonikoak ingurune elastiko batean higidura harmoniko sinple baten bidez sortutako perturbazio periodikoak dira.

Magnitudeak

  • Uhinaren hedapen-abiadura (v): Uhina transmititzen den distantzia denborarekin zatituta (v = λf). Unitatea: m/s.
  • Uhinaren anplitudea (A): Oszilazioan partikulek duten elongazio maximoa. Unitatea: m.
  • Uhin-luzera (λ): Bibrazio-egoera berean dauden ondoz ondoko bi punturen arteko distantzia minimoa. Unitatea: m.
  • Periodoa (T): Uhinak uhin-luzera bat hedatzeko behar duen denbora. Unitatea: s.
  • Maiztasuna (f): Denbora-unitatean puntu batetik igarotzen diren uhinen kopurua. Unitatea: Hz.
  • Pultsazioa (ω): 2π denbora-unitatean igarotako periodo kopurua (ω = 2πf). Unitatea: rad/s.
  • Uhin-zenbakia (k): Luzera-unitateko uhinen kopurua, 2π-z biderkatuta. Unitatea: m-1.

Errefrakzio Indizea

Ingurune baten errefrakzio-indize absolutua (n) argiak hutsean duen abiaduraren eta ingurune horretan duen abiaduraren arteko erlazioa da: n = c/v.

Islapen Osoa

Fenomeno hau argia errefrakzio-indize txikiagoko ingurune batera pasatzean gertatzen da. Muga-angelua (L) 90º-ko errefrakzio-angeluari dagokion eraso-angelua da. Eraso-angelua L baino handiagoa bada, argi guztia islatu egiten da.

senL = n2/n1

Uhin Geldikorrak

Uhin geldikorrak ingurune mugatuetan (hodi itxi bat edo soka bat) sortzen dira, islapenen ondorioz. Interferentziaren eraginez sortzen dira.

Entradas relacionadas: