Uhin Optikoak: Islapena, Errefrakzioa eta Islapen Osoa
Clasificado en Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,81 KB
gainazalera heltzen denean gertatzen diren fenomenoak dira; adibidez: ispiluan islatzen den argia, airean bidaiatzen ari den argia uretan sartzen denean, Islapena deritzon fenomenoan, uhin bat bi inguruneren arteko banaketa-gainazalera iristean, uhina itzuli egiten da lehenengo ingurunera, uhin-higiduren energiaren parte bat eramanez eta hedapen-norabidea aldatuz. Beraz, uhinaren islapena, naiz eta bi gainazal izatearen ondorioz
gertatu, ez da bigarren ingurunean sartuko.
Islapenaren legeak
1. Izpi erasotzailea, banaketa-gainazalaren eraso-puntuko normala eta izpi islatua plano berean daude. 2. Eraso angelua, ê , eta islapen angelua, î, berdinak dira. •Islapenean maiztasuna, hedapen-abiadura eta uhin- luzera ez dira aldatzen, bere horretan jarraitzen dute.
Errefrakzioa
Errefrakzio fenomenoan uhin bat bi ingurune banatzen dituen gainazalera iristean, bigarren ingurunean sartzen da uhin-higiduraren energiaren zati bat eramanez eta hedapen-norabidea aldatuz.
Errefrakzioa uhinaren abiaduraren aldaketaren ondorioz sortzen da.
Errefrakzioaren legeak edo Snell-en legeak honakoa dio:
1. Izpi errefraktatua, normala eta izpi erasotzailea plano berean daude.
2. Eraso-angeluaren (e) sinuaren eta errefrakzio-angeluaren (r) sinuaren arteko erlazioa konstantea da, eta uhin-higidurak bi inguruneetan dituen hedapen-abiaduraren arteko erlazioaren berdina. Kantitate konstante horri (n12) bigarren ingurunean lehenengoarekiko duen errefrakzio-indize erlatiboa deritzo.•Errefrakzioan: maiztasuna ez da aldatzen, hedapen-abiadura, berriz, aldatzen da eta, ondorioz,
baita uhin- luzera ere.
Muga angelua eta islapen osoa Argia ingurune batetik errefrakzio-indize txikiagoko beste ingurune batera pasatzean gertatzen dena. Argi-izpia errefrakzio-indize txikiagoko ingurune batera pasatzen denean, normaletik
urrunduz errefraktatzen da. Horrela, Snellen legearen arabera, eraso angelua handiagoa egitean, errefrakzio angelua ere handiagoa egingo da.
Eraso angelu jakin baten kasurako (MUGA ANGELUA deitzen zaiona) errefrakzio angelua 90o-koa izango da, errefraktatutako izpia ingurune biak banatzen dituen gainazalaren gainetik irtengo delarik.
Eraso angeluak hori baino handiagoak badira, argi guztia islatu egiten da, hau da, ez da errefrakziorik ematen eta argia ez da ingurune batetik bestera igarotzen ; islatu egiten da bakarrik. Fenomeno honi ISLAPEN OSOA deritzo. Muga angelua 90o-ko errefrakzio angeluari dagokion eraso angelua izanik, zera beteko da:
Fenomeno horren aplikaziorik ezagunena zuntz optikoa
da.