Uhinak eta Erradioaktibitatea: Oinarrizko Kontzeptuak
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,11 KB
Uhinen Islapena eta Errefrakzioa
Uhinak izaera ezberdineko bi ingurune garden banatzen dituen gainazalera heltzen direnean, energiaren parte bat jatorrizko ingurunera itzultzen da: uhinaren islapena da. Aldi berean, uhin erasotzailearen energiaren beste partea, bigarren ingurunera transmititzen da, uhinaren errefrakzioa sortuz.
Islapenaren Legeak
- Izpi erasotzailea, banaketa-gainazalaren eraso-puntuko normala (perpendikularra) eta izpi islatua plano berean daude.
- Eraso-angelua (e) eta islapen-angelua (i) berdinak dira.
Errefrakzioaren Legeak
- Izpi errefraktatua, normala eta izpi erasotzailea plano berean daude.
- Eraso-angeluaren sinuaren eta errefrakzio-angeluaren sinuaren arteko erlazioa konstantea da, eta uhin-higidurak bi inguruneetan dituen hedapen-abiaduraren arteko erlazioaren berdina. Kantitate konstante horri bigarren inguruneak lehenengoarekiko duen errefrakzio-indize erlatiboa deritzo, n21.
- Ingurune batetik bestera zeharkatzen duenean, izpiak ez du bere maiztasuna aldatuko, baina bai uhin-luzera.
Errefrakzio-indizea
Argiari dagokionez, ingurune baten errefrakzio-indize absolutua (n) argiak hutsean duen hedapen-abiaduraren (c) eta ingurune horretan duen hedapen-abiaduraren arteko erlazioa da. Snell-en legea errefrakzio-indizeen arabera ere adieraz dezakegu (n1 sin e = n2 sin r).
Muga-angelua eta Islapen Osoa
- Argi-izpia errefrakzio-indize txikiagoko ingurune batera pasatzen denean, normaletik urrunduz errefraktatzen da.
- Eraso-angelua handiagoa egitean, errefrakzio-angelua ere handiagotu egiten da.
- Eraso-angelu jakin batean (muga-angeluan), errefrakzio-angelua r=90°-koa da.
- Eraso-angelu hori handiagoa bada, argi guztia islatu egiten da: Islapen Osoa.
Erradioaktibitatea
Erradioaktibitatea fenomeno naturala da. Substantzia erradioaktiboek erradiazio boteretsuak igortzeko gaitasunean oinarritzen da, gorputz opakoak zeharkatzeko, airea ionizatzeko, plaka fotografikoak inpresionatzeko eta zenbait substantzien fluoreszentzia kitzikatzeko gai diren erradiazioak.
Alfa, Beta eta Gamma Erradiazioak
- α partikula:
- 42He nukleoak askatzen ditu. Beraz, sortzen den nukleo berriak 2 protoi gutxiago eta 2 neutroi gutxiago izango ditu (Soddyren Legea).
- β partikula:
- Elektroi bat askatzen da. Neutroi bat puskatu eta protoi bat, beta partikula eta positroi bat askatzen dira. Horrela sortzen den nukleo berriak protoi bat gehiago izango du, baina zenbaki masiko berdina (Fajansen Legea).
- Gamma erradiazioa:
- Kitzikatuta dagoen nukleo bat bere egoera egonkorrera bueltatzean askatzen den energia handiko uhin elektromagnetikoa (γ partikulen igorpena).
Prozesu Erradioaktiboen Abiadura
Substantzia batek denbora-unitatean buruturiko igorpen erradioaktiboen kopuruari aktibitatea (A) edo desintegrazio-abiadura deritzo. SI sistemako unitatea becquerel (Bq) da.