Uhinak
Uhinak: Uhin-higidura energiaren transmisio-era bat da, nolabaiteko perturbazio motaren baten bidez burututakoa, baina materiaren garraio netorik gabekoa. Espazioan hedatzen den perturbazioa uhina da. -Hasierako perturbazioa puntutik puntura hedatzen da, materialaren desplazamendu garbirik gabe, iturri igorle batetik abiatuz.-Ingurune batean zehar burutzen den energia-transmisioa.-Atzerapena dago hasierako perturbazioa sortzen denetik, gero eta urrunago dauden puntuetara iritsi arte.-Uhin mekanikoak: izaera mekanikoa duen perturbazio baten hedapena ingurune material elastiko batean zehar gertatzen da, uhinaren energia mekanikoa transmitituz. Ingurune materiala airea, ura, soka bat edo besteren bat izan daiteke, eta nahitaezkoa da uhina sor dadin.-Uhin elektromaknetikoak:energia elektromagnetikoaren transmisioa gartzen da, bi eremu oszilakorren hedapenaren bidez, ingurune materialaren premiarik gabe; izan ere, uhin horiek espazioaren egoera elektriko eta magnietikoaren aldakuntza periodikoak dira, eta horregatik hutsean ere hedatzen dira.
Henryren Saiakuntza
Henryren saiakuntza: azaltzen du eremu magnetiko aldakorrak indar elektroeragilea induzitzen duela. Eroalea eremu magnetikoarekiko perpendikularki higitzean, eroalearen muturren artean potentzial diferentzia sortzen da.Horren arabera, indar elektroeragilea Lorentzen legearen bidez azal daiteke, hau da, eremu magnetikoak eroalearen kargei egiten dien indarren bidez. Lorentzen legearen ondorioz, v abiadura herresten eramanak diren eroalearen barneko elektroiek fm=q v B
balioko indar magnetikoa jasatzen dute eta behealdeko muturrerantz desplazatzen dira. Behean karga negatiboak eta goian karga positiboak pilatzen dira. Horren ondorioz, eremu elektrikoa sortzen da eroalean. Kargen banaketa amaituko da elektroietan eragiten duen indar magnetikoa eta banaketaren aurka eragiten duen indar elektrikoa berdinak izaten. FM=Fe--q v B = q E--E = v B
Pendulua
Pendulua: masa duen objuetu bat hari batetik eskegitzean eta objetu hori angelu txiki bat, urruntzen badugu bere pausagune-posizio bertikaletik, askatzean osziladore harmonikoa sortuko dugu.Horri, pendulu sinplea deitzen zaio. Penduluaren higidura periodikoa eta oszilakorra da, baina higidura harmoniko sinplea izateko, ibilbide zuzena eta berreskuratze indar baten menpean egon behar da, hau da, indarra, dezplazamendua eta aurkako norazkoa proportzionalak izan behar ditu. Honen ibilbidea zirkunferenzia-arku bat da baina angelua txikia bada zuzena dela esan ahal da. F=-kxi. Pendulua mugitzen ari den bitartean, Ez eta Ep honela aldatzen dira: B puntuan bakarrik dago Ep-Oreka posiziora joatean Ep txikitzen da eta Ez hazten da Em konstantea delako.-Oreka posizioan, penduluaren Vmax da eta Ep nulua, berriz C puntuan Ez nulua da eta Ep maximoa