Uhinak, Interferentzia eta Argiaren Izaera (Newton eta Huygens)
Clasificado en Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,9 KB
Uhin Egonkorrak Hodietan
Uhin egonkorrak sortzen diren hodien kasuan, bi mota nagusi daude. Adibidez:
- Mutur batetik irekitako hodiak: Hodi hauen kasuan, itxitako muturrean nodoa sortzen da, eta irekian sabela.
Hodiaren L luzeraren eta uhin-luzeraren arteko erlazioa honako hau da:...
Gainezarmen Printzipioa
Uhin interferentzietan gainezarmen printzipioa betetzen da:
Eskualde beretik, une berean, uhin bi edo gehiago igarotzen direnean, inguruneko puntu bakoitzaren benetako elongazioa uhin bakoitzak bere aldetik sortutako elongazioen arteko batura bektoriala da.
Interferentzia Eraikitzailea eta Deuseztatzailea
Gainezarmenaren ondorioz, P puntuan uhin osatzaileen intentsifikazioa, ahultzea edo, zenbait kasutan, erabateko deuseztapena edo anulazioa ere gerta daiteke.
Interferentzia Eraikitzailea
Ar anplitudea maximoa denean (balio absolutuan), interferentzia eraikitzailea dela esaten da.
Baldintza: Uhinen ibilbide-diferentziak nulua edo uhin-luzeren zenbaki osoa balio duen puntuetan, higidura erresultantearen anplitudea maximoa da (higidura osatzaileen anplitudea baino bi aldiz handiagoa izan daiteke). Uhinak fase-konkordantzian iristen dira puntu horretara.
Interferentzia Deuseztatzailea
Ar anplitudea minimoa denean, interferentzia deuseztatzailea sortu dela esaten da.
Baldintza: Uhinen ibilbide-diferentziak uhin-luzera erdien zenbaki bakoitia balio duen puntuetan, higidura erresultantearen anplitudea nulua da. Uhinak fase-oposizioan iristen dira puntu horietara.
Puntu bereziak uhin egonkorretan
- Sabelak (Antinodoak): Fase-konkordantzian dauden puntu maximoak.
- Nodoak: Fase-oposizioan dauden puntuetan anplitudea nulua edo minimoa denean.
Argiaren Izaera
Argiaren izaerari buruzko lehenengo hipotesi zientifikoak ia aldi berean sortu ziren XVII. mendean, eta bi zientzialari handik proposatu zituzten: Isaac Newton ingelesak eta Christiaan Huygens holandarrak.
Bi hipotesi horiek, itxuraz elkarren kontrakoak direnak, Newtonen teoria gorpuskularra eta Huygens-en uhin-teoria izenez ezagutzen dira, eta ondorengo iritzien oinarri izan dira.
Newtonen Teoria Gorpuskularra
XVII. mendearen hasieran, Newtonek argiak izaera gorpuskularra duela azaldu zuen:
- Argi-fokuek partikula oso txikiak igortzen dituzte, norabide guztietan lerro zuzenean higitzen direnak.
- Partikula horiek gure begiekin talka egitean, argi-sentsazioa sorrarazten dute.
Hipotesi honek ondo azaltzen zituen argiaren zenbait fenomeno (hala nola hedapen zuzena eta islapena), baina ez zituen beste batzuk azaltzen, hala nola errefrakzioa.