Uhinak: Kontzeptuak, Motak eta Funtzio Orokorra
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,67 KB
UHIN KONTZEPTUAK ETA MOTAK: UHIN FUNTZIOA: Uhin definizioa: espazioan hedatzen den perturbazio bat da.
Ezaugarriak:
- Energiaren hedapena ematen da, materiaren garraio garbirik gabe.
- Perturbazio fokutik abiatzen denetik inguruneko partikulei eragin arte, atzerapen bat dago. Fokua: perturbazioaren jatorria edo abiapuntua da.
Uhin motak:
1. Garraiatzen duten energia motaren arabera
- Uhin mekanikoak: energia mekanikoa garraiatzen dute. Ingurune materiala behar dute bere hedapenerako. Adibidez, soinua eta soka zehar garraiatzen den energia.
- Uhin elektromagnetikoak: ez dute ingurune materialik behar bere hedapenerako. Adibidez, argia, x izpiak...
2. Hedapen norabidearen arabera:
- Zeharkako uhinak: inguruneko partikulen oszilazio norabidea eta uhinen hedapen norabidea perpendikularrak dira. Adibidez, soka bat astintzen zeharkatzen den uhina eta uhin elektromagnetikoa.
- Luzetarako uhina: hedapen norabidea eta ingurunerako partikulen oszilazioaren norabidea berdina da. Adibidez, soinua, malgukia.
3. Uhin frontearen dimentsioaren arabera: une berean perturbazioa jasaten duten puntuen multzoa da.
- Dimentsio bakarreko uhinak (unidimentsionalak): soka bat astintzen denean edo malgukiaren kasuan. Uhin frontea puntuala da eta norabide bakar batean hedatzen da.
- Uhin bidimentsionala: energia plano batean, hau da, 2 dimentsiotan hedatzen da. Hedapena norabide guztietan abiadura berdinekin gertatzen bada, uhin frontea zirkularra da. Adibidez: uraren gainean sortzen diren uhinak.
- Uhin tridimentsionala: espazioko 3 dimentsiotan hedatzen da. Adibidez: soinua eta argia.
Fokutik gu gauden lekuraino dagoen distantziaren arabera:
- Uhin esferikoa: fokutik nahiko gertu gertatzen da.
- Uhin lauak: gugana iristen den uhin laua izango da, abiapuntutik oso urrun bagaude. Adibidez: Eguzki argia.
UHIN FUNTZIO OROKORRA: Uhina espazio eta denboran zehar hedatzen den perturbazioa denez, posizio eta denboraren menpe funtzio gisa azaltzen da: y(x,t). Uhin funtzioak inguruneko puntu bakoitzaren enlongazioa adierazten du denbora eta posizioaren menpe.
UHIN HARMONIKOAREN EZAUGARRIAK
- Aplitudea (A): inguruneko partikula baten enlongazio maximoa (m).
- Periodoa (T): inguruneko partikula batek oszilazio oso bat betetzeko behar duen denbora (s).
- Maiztasuna (f): inguruneko partikula batek betetzen dituen oszilazio kopurua segundu batean (Hz). f=1/T
- Uhin luzera (landa): perturbazioa berdin duten inguruneko 2 partikulek beraien artean duten distantzia (m).
- Maiztasuna angeluarra, abiadura angeluarra, pultsazioa (w): w=2pi/T=2pif (rad/s)
- Hedapen abiadura (v): perturbazio inguruneko puntuetara zein azkar iristen den neurtzen du. Ez dago nahastu behar inguruneko partikulen oszilazio abiadurarekin. v=landa/T= landa.f (m/s)
Ekuazioaren adierazpen orokorrak: Uhin harmoniko baten funtzioa:
- sin edo cos bidez adierazten dugu.
- Hasierako perturbazioa HHS.
- Fauriren teorema: uhin harmoniko dimentsio bakarreko ekuazioak beste uhin moten funtzioak ondorioztatzeko ahalbidetzen digu.