Unai Elorriagaren 'SPrako Tranbia': Pertsonaiak eta Gaiak
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,41 KB
SPrako Tranbia: Unai Elorriagaren Eleberria
SPrako Tranbia Unai Elorriaga algortar idazleak idatzitako lehen eleberria da. Idazleak, 2002ko Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen eleberri honekin.
Gai Nagusia: Lucasen Osasunaren Gainbehera
Eleberri honek, Lucas izeneko agure baten osasunaren gainbehera du gai nagusitzat haren buruko nahasmenarekin batera. Aldi berean, Lucasen arreba Mariaren eta haiekin etxean bizi den Marcos gaztearen bizipenak kontatzen dira, beste pertsonaia batzuenarekin batera.
Kapituluak eta Estruktura
Zortzi kapituluetan banatuta dago. Lehenengoan, ospitaleko eszenak garatzen dira eta bertan Lucas eta Anas agertzen dira nagusiki Mariarekin batera. Bigarrenean, ospitaletik irtetzerakoan Mariak eta Lucasek Mariaren etxera iristen dira eta Marcos aurkitzen dute. Hortik aurrera, eleberria beraien artean gertatutakoan oinarritzen da eta kapitulu horiek bi ataletan banatzen dira: alde batetik egun argia, eta bertan egunean pertsonaiei gertatutakoak kontatzen dira, eta bestetik iluntzea, eta honetan Lucas, Maria eta Marcos elkartu egiten dira, askotan telebistaren aurrean egunean bizitakoa elkarri kontatzeko.
Pertsonaiak
Pertsonaiei dagokienez, eleberri honetako pertsonaia garrantzitsuena Lucas dela esan daiteke, istorioa bere inguruan gauzatzen delako. Berarekin batera, bere arreba Maria; ospitaletik bueltatzerakoan Mariaren etxean aurkitutako mutila, Marcos; Marcosen neska laguna Roma eta askotan Lucasek aipatutako bere emazte hila, Rosa. Pertsonaia sekundario bezala Matias Lucasen antzinako laguna, Angel Lucas eta Mariaren hildako anaia eta Anas Lucas ospitalean zegoenean ondoan zuen adiskidea direla esan daiteke.
Idazketa Estiloa
Eleberri hau hirugarren pertsonan idatzita dago, hau da, bertan gertatzen denarekin zerikusirik ez duena. Kapitulu bakoitzaren amaieran, Lucas, Maria, Marcos eta Romak idazten duten toki bat dagoen arren.
Lucas eta Marcosen Harremana
Lucas alzheimerrak jota dagoen agure bat da, bere arreba Mariarekin ospitaletik irtetzerakoan, Mariaren etxean Marcos izeneko gazte bat aurkitzen dute. Marcosi beraien etxean gelditzen uzten diote eta horrela hasten da beraien arteko harremana. Marcos kaleko gitarra jolea da eta horretan aritzen dagoela Roma ezagutzen du. Laster maitemintzen dira eta Roma Lucasen eta Mariaren bizitzara ere sartzen da. Marcosek azkenean bulego batean lana aurkitzen du eta ondoren Romarekin Lisboara bidaian joan, baina bueltatzerakoan Lucas gero eta ahulago aurkitzen du eta Lucas zaintzen du berarekin hitz egiten duelarik. Hori baitzen Lucasek nahi duena. Azkenean Marcos Nepalera doa Lucasek askotan amets egiten duen bezala. Bidaiatik bueltatzen denean, Lucas hil egiten dela ikusarazten da eleberrian.
Irakurketa Pertsonalizatua
Eleberri hau gustuko izan dut, bertan ekintza asko izatearen ordez pertsonaia bakoitzaren emozio, pentsamendu eta deskribapenetan murgiltzen delako. Horrez gain, bertan landutako gaiak gure egunerokotasunean presentzia handia izateak, hau da, gaia hurbilekoa izateak, liburu hau era desberdin batean irakurtzea lortu du. Egiturari dagokionez, harrapatu nauela esan dezaket ez delako idazleek beti erabiltzen duten metodoa bezalakoa. Horrek irakurketa dinamikoagoa izatea lortzen du. Azkenik, pertsonaia bakoitzak adierazten duena eta beraien artean sortutako harremana eta giroa gustuko zaidala esan behar dut.