Unibertsoa eta Geologia: Izarrak, Plakak eta Fenomenoak
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,83 KB
Unibertsoa eta Izarren Eboluzioa
Unibertsoa sortu eta 300.000 urtera argia sortu zen eta norabide guztietan sakabanatu zen. Gaur egun horren arrastoa jaso dugu eta hondoko irradiazio deritzogu. Hori Leherketa Handiaren (Big Bang) frogatzat hartzen da.
Galaxiak aztertu zituztenean, konturatu ziren elkarrengandik urruntzen ari direla. Ondorioz, galaxia gehienetatik datorkigun argiaren espektroa gorrirantz desplazatuta dago. Zenbat eta desplazamendu handiagoa izan, orduan eta gerturatze/urruntze abiadura handiagoa da. Unibertsoa handitzen doan heinean, galaxien artean espazio berria sortzen da.
Unibertsoak duen masaren arabera, bi aukera planteatzen dira:
- Zabaltzen jarraitzea, guztiz hoztu arte.
- Grabitazio-indarrari esker berriro elkartzen hastea; horri Big Crunch esaten zaio.
Galaxiak eratzen joan ziren heinean, gasa uzkurtzen joan zen eta eguzki-sistemak eratu ziren. Presio eta Tenperatura handiak zeudenean, erreakzio nuklearrak hasi ziren. Izarrek uhinak askatzen dituzte eta erakusten duten espektroa jarraitua da.
Izarra puztean, erraldoi gorri bihurtuko da. Izarren eboluzioa masaren araberakoa da:
- Masa txikia badu, nano zuri bihurtuko da.
- Masa handia badu, supernoba bat eratuko da.
- Lehertzean, masa oso handia badu, neutroi izar bihurtuko da.
- Are handiagoa bada, zulo beltz.
Izarrak lehertzen joango dira, burdina sortu arte.
Plaka Tektonika eta Fenomeno Geologikoak
Subdukzioa
Subdukzioa plaka ozeaniko bat litosfera azpiko mantuan hondoratzeko prozesua da. Subdukzio-eremuetan, litosfera ozeanikoa goi-mantuan hondoratzen da eta lurrazaletik desagertzen da (ertz konbergentea edo suntsitzailea).
Dortsal Ozeanikoak
Dortsalak ozeano azpian dauden mendilerroak dira.
Ezaugarriak:
- Jatorri bolkanikoko goraguneak dira.
- Ez daude sedimentuz estalita.
- Sistema paleomagnetiko simetrikoak dituzte.
- Zenbat eta urrunago egon ozeanoetako basaltozko arrokak dortsaletatik, orduan eta antzinakoagoak dira.
Jarduera Motak:
- Hawaiiarra: oso jariakorra, basaltikoa, ezkutuko sumendiak.
- Pliniarra: oso likatsua, granitikoa, erupzio-zutabeak.
- Estronboliarra: likatasun handiagoa, andesitikoa.
- Pitzadura: laba-kolada oso jariakorrak, pitzadurak eratzen ditu.
Testurak:
- Holokristalinoa: kristalizatutako harriak.
- Beirakara: kristalik ez.
- Porfiroidea: kristal handiak.
- Bakuolarra: zuloak dituzten arrokak.