Unibertsoa: Osaketa, Antolaketa, Higidura eta Big Bang Teoria

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,96 KB

Unibertsoa: Zerez Osatuta Dago?

Unibertsoa espazio huts handi bat da, eta milaka gorputz daude bertan.

Hutsa eta Materia

  • Hutsa: Unibertsoaren gehiena.
  • Materia:
    • Ikusgarria (begi-bistaz, teleskopioz): %10
    • Iluna (ikustezina): %90

Izarren Osaketa Aztertzen

Nola dakigu zer elementuz dauden osatuta izarrak? Eguzkitik zein gainontzeko izarretatik igortzen diren erradiazioak (=argia) prisma batean zehar igaroarazten baditugu, argia deskonposatzen dela ikusiko dugu.

Unibertsoaren Antolaketa

Unibertsoaren antolaketari buruzko bi ideia nagusi daude:

  • Distantziak handi-handiak dira, eta normalean argi-urtetan adierazten dira.
  • Espazioan materia ez dago uniformeki banatuta.

Unibertsoaren Egitura Kosmikoa

Unibertsoa egitura hierarkiko batean antolatzen da:

  • Unibertsoa
  • Virgo (galaxia-kumuluak)
  • Talde Lokala (galaxia-multzo taldea)
  • Galaxiak

Zulo Beltzak

Zulo beltzak unibertsoaren fenomeno misteriotsuenetakoak dira:

  • Ez dira materia arruntaz osatuta; partikulak desegin egiten dira haien barruan. Horregatik, denbora eta espazioa beraiek dira.
  • Zerbait zulo beltzean sartuz gero, ezin da irten.
  • Zulo beltzak izarren nukleoen arteko talkak amaitzen direnean sortzen dira. Oso txiki egiten dira eta ondorioz hiltzen dira. Oso dentso bihurtzen direnean (pisutsu), zulo beltz bihurtzen dira.
  • Gure Eguzkia ezin da zulo beltz bihurtu.
  • Zulo beltzak ez dira zuzenean ikusten; haien inguruan biraka dabiltzan materiei esker jakin dezakegu zulo beltz bat dagoela.
  • Segurtasun eremua (Gertaeren Muga).

Unibertsoaren Higidura

Unibertsoaren higidura bi mailatan ematen da:

  • Maila Makroskopikoan: Errotazio eta translazio higidurak.
  • Maila Mikroskopikoan:
    • Egoera fisikoaren arabera.
    • Partikula txikiak eta izpiak.
    • Uhinak.

Grabitatea eta Unibertsoa

Grabitatearen legeak dio: gorputzek elkar erakartzen dute, are gehiago zenbat eta masa handiago izan eta zenbat eta gertuago egon.

Isaac Newton (gorputzen erorialdia) eta Albert Einstein (masak espazioa tolesten duela) grabitateaz aritu ziren.

Big Bang Teoria

Big Bang Teoriaren Jatorria

Big Bang teoriaren oinarriak bi abiapuntu nagusitan aurkitzen dira:

  • 1. Abiapuntua: Galaxien Urruntzea

    Galaxiak urruntzen ari dira. Hori badakigu Doppler efektuan oinarritzen bagara. Galaxietatik datozkigun uhinak aztertuta, gero eta luzeagoak direla egiaztatu da.

  • 2. Abiapuntua: Mikrouhin Hondo Kosmikoa

    Bi zientzialari antena bat fabrikatzen ari zirela, oso ahula den eta unibertsoaren leku guztietatik zetorren uhina jaso zuten. Hori ikertuz, unibertsoaren lehen eztandaren lehen erradiazioa zela ondorioztatu zuten.

Big Bang Teoriaren Azalpena

Big Bang teoriaren fase nagusiak honako hauek dira:

  1. Puzte Garaia

    Unibertsoa konprimiturik zegoen, ondoren hedatzen hasi zen. Tenperatura oso altuarekin.

  2. Materiaren Eraketa

    Unibertsoa puzten ari zen, partikula subatomikoz osatuta (fotoiz osatuta). Partikula subatomiko horiek elektroiak eta quarkak (protoi eta neutroien arteko partikulak) ziren. Partikulak 3 minutu buruan milaka milioi gradutara hoztu ziren, eta horrela neutroi eta protoiak sortu ziren.

  3. Lehen Atomoak

    Big Bang-etik 300.000 urtera, hidrogeno (H) eta helio (He) atomoak eratu ziren, gaur egun ezagutzen ditugun bezala.

  4. Unibertsoaren Pizketa

    Partikula kargatuek (protoiak, neutroiak) fotoiekin elkarrekintzan aritu ziren. Partikula horiek (quarkekin eta neutroiekin) konbinatu, eta atomoak eratu zituztenean, argia libreki hedatu zen espazioan; ondorioz, mikrouhin hondo kosmikoaren erradiazioa sortu zen.

  5. Izar eta Galaxien Eraketa

    Atomoak sortu ondoren, nebulosak, galaxiak, izarrak eta zulo beltzak sortu ziren.

Izar Baten Sorrera (Eguzkia Adibide)

Eguzkia bezalako izar baten sorrera urratsez urrats:

  1. Supernoba baten leherketa (edo beste gertaera energetiko bat).
  2. Supernobaren leherketak talka-uhin bat sortzen du.
  3. Talka-uhina nebulosa batera gerturatzen da.
  4. Leherketaren talka-uhinak nebulosa uzkurtu eta kolapsarazten du.
  5. Nebulosaren erdigunean, partikulak elkarrengandik gertuago daude; hortaz, gehiagotan egiten dute talka. Talka horien eraginez, nebulosaren erdigunea berotu egiten da. Hidrogeno (H) nukleoak oso azkar higitzen dira, eta fusionatu ahal izaten dute. Fusioaren eraginez, Helio (He) sortzen da, energia askatuz, eta horrela sortzen da Eguzkia bezalako izar bat.

Entradas relacionadas: