Unibertsoaren Ikuspegia: Klasikotik Moderno eta Garaikidera

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,15 KB

Ikuskera Modernoa: Unibertsoa, Makinaren Pareko

Planeten higidura zehaztasun handiagoz iragartzeko, Kopernikok eredu heliozentrikoa proposatu zuen. Horretaz gain, Lurraren hiru higidurak adierazi zituen: errotazioa, translazioa eta deklinazioa.

Tycho Brahe astronomoak datu asko bildu zituen; izan ere, zeruko objektuen higidurari behaketa zehatzak egin eta emaitza guztiak jaso zituen. Datu horiek guztiak oso erabilgarriak izan ziren Johannes Kepler astronomoarentzat eredu teoriko bat osatzeko. Horiei esker, Keplerrek bertan behera utzi zuen esferen ideia eta planeten orbitak zirkularrak zirelakoa, eta formula matematiko baten bidez azaldu zuen planeten higidura, hiru lege oinarri hartuta.

Galileo Galilei astronomoak eredu astronomiko berria indartu zuen, teleskopioaren bidez egindako behaketei esker. Eguzkiko orbanak eta ilargiko kraterrak ikusi zituen, bai eta Jupiterren sateliteak ere.

Isaac Newtonek grabitazio unibertsalaren legea garatu zuen eta lege horren bidez azal zitekeen lurreko zein zeruko mugimendu guztiak. Beraz, bertan behera geratu zen Aristotelesek adierazitako ilargiaz gaindiko munduaren eta ilargipekoaren arteko bereizketa. Gainera, mundu ikuskera modernoaren paradigma berriaren ezaugarriak finkatu ziren:

  • Mekanizismoa: Lege finkoen bidez xehetasun matematikoz eman daitezke unibertsoaren mugimenduei buruzko azalpenak. Unibertsoa makina handi bat bezala da, erloju mekanismo baten antzekoa.
  • Determinismoa: Unibertsoan dena iragar daiteke, datu zehatzak abiapuntu hartuz gero.
  • Gizakiaren kokapen berria kosmosean: Jada ez da erdigunea, baizik eta izaki ñimiño bat kosmosaren handitasunean.
  • Metafisika tradizionalaren (aristoteliko-tomista) kontzeptu krisia: Bereziki, jainkoari eta arimari buruzkoak.

Aro Garaikideko Ikuskera: Krisia eta Kaosa

  • Antropozentrismoaren azken aztarnen gainbehera.
  • Sen onarekiko aldentzea.
  • Determinismo zientifiko inozo eta optimistaren galera.
  • Darwinen eboluzioaren teoria.
  • Gizarte-zientziak: Durkheim eta Marx pentsalariek adierazi zuten berebiziko garrantzia duela gizarte-bizitzak nork bere sinesmenak eratzeko. Freudek suntsitu egin zuen ordura arteko sinesmen bat, adierazi zuen arrazoimena ez dela garrantzitsuagoa grinak baino.
  • Matematikaren oinarriak: Sistematikoki bilatu nahi izateak berekin ekarri zuen zientziarako oinarrizko tresna zen matematikaren ustekabeko krisi teoriko larria.
  • Fisikaren eremuan aldaketa erabat iraultzaileak gertatu ziren, makrokosmosari dagokionez. Albert Einsteinek 1905ean formulatu zuen erlatibitatearen teoria. Horrez gain, mikrokosmosaren alorrean ere ireki ziren ate gehiago, Einsteinek eta Max Planckek, fisika kuantikoaren bidez, bertan behera utzi zuten materiaren eta energiaren ordura arteko aurkakotasuna. Fisika berri hori oinarri hartuta enuntziatu zuen Heisenbergek ziurgabetasunaren printzipioa eta Schrondingerrek ekuazio paradoxikoak formulatu zituen, bi errealitate desberdin eta aurkako aldi berean bat etor daitezkeela aurreikusten zutenak.

Entradas relacionadas: