Unibertsoaren eta Lurraren Sorrera: Big Bangetik Plaken Tektonikara

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,84 KB

Unibertsoaren eta Lurraren Sorrera

Big Banga eta Izarren Eboluzioa

Big Banga (Orain dela 13.700 milioi urte)

Dena kontzentratuta zegoen dentsitate handian eta bolumen txikian. Egoera ezegonkorra zen, lehertu arte. Protoiak, neutroiak eta elektroiak eratu eta sakabanatzen hasi ziren.

Izarren eta Nebulosen Sorrera

Big Bangaren ondoren, izarren sorrera gertatu zen. Horrela sortutako izarretan, nebulosak sortu ziren.

Gaur egun, unibertsoan galaxiak, izarrak, Eguzki Sistema eta nebulosak (adibidez, Esne Bidea) aurkitzen ditugu.

Teoria Nebularra eta Eguzki Sistemaren Eraketa

Zeruan izarrak, planetak eta hautsa aurkitzen dira. Izarren arteko hauts eta gasezko hodeietan (nebulosetan), materia hori kolapsatu eta kondentsatu ahala, sistema berriak sortzen dira. Hau da Teoria Nebularra.

Gure Eguzki Sistemaren sorrera 4.600 milioi urte inguru hasi zen. Hidrogeno (H) atomoen nukleo-fusio erreakzioetan, gure Eguzkia sortu zen (1.600.000 km-ko diametroa duen nukleoa). Eguzkiak beroa eta argia igortzen ditu.

Supernobak

Supernobek gure Eguzkiak 10.000 urtetan igortzen duen energia askatzen dute egun bakar batean. Hainbat hilabetetan zabaldu eta galaxia oso batean distira izaten dute, hau da, 1.000 milioi eguzkiren pareko distira.

Lurraren Egitura eta Plaken Tektonika

Lurraren Egitura eta Litosfera

Lurrera iritsitako meteorito zaharrenak 4.500 milioi urte ingurukoak dira.

Lurrazala eta gaineko mantuaren aurreneko 50 km-ak batera mugitzen dira, geruza bakar bat balira bezala. Geruza hori zurruna da; litosfera deitzen zaio.

  • Litosfera zatiturik dago (litosfera-plakak).
  • Zati horiek mugitu egiten dira mantuaren gainean.

D Geruza

Azpiko mantuaren oinarrian, haren eta nukleoaren arteko mugan, beste geruza bat detektatu da: D geruza. Mantuan hondoratzen diren litosfera-hondakinetatik sortuko litzateke geruza hori; litosferatik datozen material horiek mantuaren oinarriraino iritsi eta alboetara hedatuko lirateke handik aurrera.

Konbekzio-Korronteak eta Plaken Mugimendua

Litosfera-plaken mugimendua honela azaltzen da:

  1. Mantuko materialak egoera solidoan daude, baina leku batzuetan ez dira horren zurrunak eta mugitu egiten dira.
  2. Mantuaren behealdeko materialak berotu egiten dira. Berotzean, haien dentsitatea gutxitu egiten da eta gorantz egiteko joera dute.
  3. Gorantz doazen heinean hoztu egiten dira (litosferaren azpian batez ere), haien dentsitatea handitu egiten da, eta beherantz egiten dute berriro.

Materialen mugimendu horrek konbekzio-korronteak eratzen ditu, eta horiek eragiten dituzte litosfera-plaken mugimenduak. Konbekzio-korronte horiek badirela frogatuta dago.

Entradas relacionadas: