Unitate Morfoestrukturalen Sailkapena
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,23 KB
Unitate Morfoestruktural Motak
Erliebeak barrualdean hartzen dituen formak eta eraketak dira, eta indar tektonikoen arabera sailkatzen dira unitateak.
1. Zokaloak
- Sorrera: Era Primarioko mendikateen erosio/higadura luzearen ondorioz eratutako lautadak edo goi-lautadak dira.
- Materiala: Material paleozoiko oso gogorrak dira: granitoa, arbela eta kuartzita.
- Itxura: Erliebe horizontalak izaten dira orokorrean, baina beste presio batzuen eragina badute, haien material zurrunak ez dira tolesten, hautsi egiten dira. Ondorioz, bloke bat altxatu (horst) eta bestea hondoratu (graben) egiten da, egitura germanikoa sortuz.
- Kokapena: Penintsularen mendebaldea.
- Adibideak: Zokalo hertziniarra.
2. Antzinako Mendiguneak edo Mazizo Zaharrak
- Sorrera: Era Tertziarioan eratutako mendiak dira, Alpetar orogeniaren presioak zokalo batean eragindako altxamendu baten ondorioz (horst zatiak dira).
- Materiala: Material paleozoiko gogorrak: granitoa, arbela eta kuartzita.
- Itxura: Mendi ez oso garaiak, forma biribilduak eta gailur lauak.
- Adibideak: Erdialdeko Sistema, Toledoko Mendiak, Galiziako Mendigunea eta Kantauriar Mendikatea.
3. Tolestura Mendikateak
- Sorrera: Era Sekundarioan itsasoak jalkitako sedimentuak oinarri hartuta, Era Tertziarioko Alpetar orogenian sortutako mendi-goraguneak dira.
- Materiala: Oinarrian dagoen Era Sekundarioko material nagusia kareharria da.
- Itxura: Aldapa handiak eta forma malkartsuak.
Bi mota daude:
- Tarteko mendikateak: Itsasoak zokaloen ertsetan jalkitako materialak oinarri hartuta eratu dira. Bultzada orogenikoak gertatzen direnean, beheko zokaloa hautsi egiten da eta gainean jalkitako materialak, berriz, tolestu.
- Adibideak: Iberiar Sistema eta Kantauriar Mendikatearen ekialdea.
- Mendikate alpetarrak: Itsas fosetan jalkitako materialak oinarri hartuta eratu dira. Bultzada orogenikoaren eraginez, egitura tolestuak eratzen dituzte, eta horietan tontorrak (antiklinalak) eta haranak (sinklinalak) sortzen dira.
- Adibideak: Pirinioak eta Mendikate Betikoak.
4. Arro Sedimentarioak
- Sorrera: Era Tertziarioan eratutako eremu hondoratuak dira; gero, buztinezko eta kareharrizko sedimentuekin bete ziren.
- Itxura: Egitura horizontalak edo aldapatsuak.
Bi motatako arro sedimentarioak:
- Zokalo-arroak: Alpetar orogeniaren presioen eraginez zokalo baten bloke bat hondoratzeagatik eratuak.
- Adibideak: Iberiar goi-lautadako Dueroren, Tajoren eta Guadianaren sakonuneak.
- Arro edo sakonune prealpetarrak: Mendikate alpetarren bi aldeetan kokatuak. Mendikateak altxatu ondorengo distentsioak eratutakoak dira.
- Adibideak: Ebroren eta Guadalquivirren sakonuneak.