Ur biziak higadura

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,61 KB

Higadura eta garraioa:

-Higadura: harriak edota lurzorua toki batetik atera eta beste toki batera eramaten duen prozesua, grabitateak edo mugitzen den garraio eragileak ( haizeak, urak, izotzak) eraginda.

-Garraioa: leku batetik bestera eramatearen prozesua.

Motak:

  1. Higadura eolikoa ( haizeak eragindakoa): bere barnean partikulen garraio motak: suspentsioaz , saltoka edo bueltaka.  Garraio mota hauen arabera sortzen diren fenomenoak: deflazioa ( suspentsioaz, lurzoruan dauden partikula askeak altxatuz, areharrietan) eta korrosia ( saltoka edo bueltaka. Haizeak garraitzen dituen materialak jaurtigai txikiak izango balira bezala harrien gainazalak higatzen ditu, kareharrietan).

  2. Urak eragindako higadura: partikulen mugimendua ( disoluzioaz, flotazioaz, suspentsioz, saltoka, narrastez eta bueltaka).  

- Kostaldean sortzen diren fenomenoak:  1-Olatuak: Kostaldeko eragile nagusia, itsas gaineko ur-partikulen mugimenduak sortzen dituen uhinak dira olatuak, haizeak eraginik. Itsas zabalean; ur partikulek orbita zirkularra osatzen dite, ur masa ez da desplazatzen. Itsasertzean, ur partikulek hondoa jotzen dute eta eliptikoa da, olatua lehertu eta ur masa desplazatzen da”. 2- Mareak: ozeano eta itsasoko ur masen desplazamenduak dira ( itsasgorak eta itsasbeherak), marea biziak ( ilbete eta ilberrian eman), marea hilak.               3-Korronteak: marearen korronteak( marearen fluxuak eta errefluxuak) eta jitoko korrontea( kosta-lerroaren paraleloak).

- Glaziarretan( atalak: zirkoa, mihia, aurrealdea) sortzen diren fenomenoak: U formako haranak, izotza mugitzean higadura sortzen da alboetan( alboko morrena)  eta erdian ( erdiko morrena).

Sedimentazioa:

- Garraio eragileek sedimentuak uztea, sedimentuak harritxo modura, lokatz modura, hondar odura edo uretan disolbatutako gatz modura garraia daitezke. Gatzak ebaporazioz edo jarduera organikoen ondorioz deposita daitezke.

- Motak:

  1. Itsasoan: hondartzak; estuarioak( ur gazi eta gazak nahastu mareen arabera) eta deltak.

  2. Ibaietan:  hiru atal daude, goikoa” malda handiko tartea, uraren abiadura handia, V formako haranak: ur jauziak eta lasterrak·, erdikoa “ materialaren garraioa moteldu egiten da, harana zabalaga da eta bi maldean arteko distantzia handiagoa: meandroak sortu eta behekoa” malda oso txikia, materialak higatzeko eta  garraiatzeko ahalmena gutxitzen da, material pisutsua garraiatzen da; estuarioak eta deltak sortuz”.

Entradas relacionadas: