Ura, Gatz Mineralak eta Osmosia: Funtzioak Izaki Bizidunetan

Clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,85 KB

Izaki Bizidunetan Urak eta Gatz Mineralek duten Funtzioa

Uraren Funtzioak Izaki Bizidunetan

  1. Substantziak disolbatzeko ahalmena: Erreakzio biologiko gehienak ur-ingurune batean gertatzen dira.
  2. Garraiatzailea: Organismoko zelulei elikagaiak eramaten dizkie eta hondakinak kanporatzen ditu.
  3. Funtzio biokimikoa: Hidrolisian parte hartzen du, eta hidrogeno-iturri gisa fotosintesian.
  4. Funtzio egituratzailea: Urak bolumena eta forma ematen die zelulei.
  5. Funtzio mekanikoa eta moteltzailea: Likido-poltsak artikulazioetan.
  6. Funtzio termoerregulatzailea: Bero espezifiko eta lurrunketa-beroari esker.

Gatz Mineralak

Gatz mineralak bi modutan ager daitezke: solidoan eta disoluzioan.

  1. Prezipitatuan (Solidoak): Forma eskeletikoak eta euskarrikoak. Adibidez, CaCO3 (kaltzio karbonatoak) eta silizeak oskolak osatzen dituzte, eta landare batzuen zurtoinak zurruntzen dituzte.
  2. Disoluzioan: Forma ionikoan egoten dira, ioi nagusiak anioiak (-) eta katioiak (+) izanik.

Disoluzioko Gatz Mineralen Funtzioak

  • Tanpoi-sistematza gisa jarduten dute, pH-aren aldaketak kontrolatuz.
  • Oreka osmotikoa gordetzen dute.
  • Kargak neutralizatzen dituzte eta koloideen egonkortasuna ematen dute.
  • Entzimen aktibazioan, nerbio-bulkaden transmisioan, muskulu-uzkurduran, eta mintz-potentzialen sorkuntzan parte hartzen dute.

Azido-Base Oreka

Oreka zelularrari eusteko faktorerik garrantzitsuenetako bat pH-a da.

Uraren Ionizazioa

Uraren produktu ionikoa: Kw = [H3O+] x [OH-]. [H3O+] = [OH-] = 1.0 x 10-7 M baldintza horiek betetzen dituen ur-disoluzioa neutroa dela esaten da. pH = 7 disoluzio neutroa; pH < 7 disoluzio azidoa da; pH > 7 disoluzio alkalinoa edo basea.

Sistema Indargetzaileak

Izaki bizidunen funtzio gehienak 6 eta 8 arteko pH-tartean garatzen dira. pH-a aldatzen bada, entzimek ere bai. pH-aren aldaketak kontrolatzeko, organismoek sistema indargetzaileak (tanpoiak) dituzte. Aldaketak neutralizatzen dituzte. Azido ahulen propietatean oinarritzen dira, guztiz disolbagarriak ez direnak uretan; azido edo base izan daitezke, protoiak askatuz neutralizatzeko. Inguruan [H3O+] gehiegi dagoenean, tanpoiak babes eran funtzionatzen du, eta OH- gehiegi dagoenean, azidotzat jarduten du, protoiak askatuz neutralizatzeko. Tanpoi bikarbonatua likidoetan jarduten du (odolean). Tanpoi fosfatoa zelula barruko ingurunean jarduten du.

Ingurune Zelularra eta Osmosia

Disoluzioak

Disoluzio bat hainbat molekularen nahaste homogeneoa da. Disolbatzailea barreiatzailea da, eta solutua disolbatzen den substantzia. Disoluzioan, partikulek ezin dute argia barreiatu, eta giza begiek eta mikroskopioek ezin dituzte bereizi.

Dispertsio Koloidalak

Disoluzioen antza dute, baina argia barreiatzeko gaitasuna dute, disoluzioek ez bezala. Argi-izpi batek koloidea zeharkatzean, nolabaiteko uhertasuna izaten du. Bi egoera: solidoan (dispertsio koloidalaren forma jariakorra) eta gel egoeran (ura galtzen duen egoeran, gelatina-itxura hartzen du, eta handiagoa egiten du molekulen erresistentzia).

Osmosia

Fenomeno honetan, kontzentrazio desberdineko bi disoluzio mintz erdiiragazkor batekin banatuta daudenean, kontzentrazioa berdintzeko joera izaten dute. Ura disoluzio diluituenetik kontzentratuenera igarotzen da. Uraren jarioari mintz erdiiragazkorretik, bi disoluzioen kontzentrazioari, presio osmotikoa esaten zaio. Kontzentrazio bereko disoluzioak isotonikoak dira. Desberdinekoak hipertonikoak (kontzentratuena) eta hipotonikoak (diluituena) dira.

Fenomeno Osmotikoak Zeluletan

Izaki bizidunetan, fenomeno osmotikoak gertatzen dira. Zelula gehienak ingurune isotonikoetan egoten dira, baina gatz-kontzentrazioaren arabera, desberdintasunak orekatzeko mekanismoak garatu behar izaten dituzte.

  1. Landare-zeluletan:
    • Ingurune hipertonikoa: Urak zelulatik irteteko joera du, zelula zimurtu egiten da, eta mintza horma zelularretik askatzen da (plasmolisia).
    • Ingurune isotonikoa: Zelulak ez du aldaketarik jasaten, orekan dago.
    • Ingurune hipotonikoa: Zelulara ura sartzen da kontzentrazioak orekatzeko. Zelula handitu egiten da, baina ez da lehertzen.
  2. Animalia-zeluletan:
    • Ingurune hipertonikoa: Ura zitoplasmatik zelulatik kanpora doa, zelula zimurtuz. Funtzioak ezin ditu bete eta hil egiten da.
    • Ingurune isotonikoa: Ez du fenomeno osmotikorik jasaten, orekan dago.
    • Ingurune hipotonikoa: Ura zelulara sartzen da, gehiegi, eta zelula lehertu egiten da.

Entradas relacionadas: