Ura: Propietateak, Banaketa eta Biziarentzat Garrantzia

Clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,84 KB

Uraren Propietate Nagusiak

1. Disolbatzaile Unibertsala

Ura disolbatzaile ona da; gatzak, beste likido batzuk eta gasak (O2 eta CO2) disolbatzen ditu.

2. Bolumenaren Ezohiko Aldaketa

  • Beste substantzia guztiek bolumen txikiagoa hartzen dute egoera solidoan, likidoan baino.
  • Urak alderantziz jokatzen du, eta bolumen handiagoa hartzen du egoera solidoan, likidoan baino.

Izozten denean, dilatatu egiten da.

3. Gainazal Tentsio Handia

Uraren partikula edo molekulen arteko lotura-indarrak dira.

Uraren azalak lamina edo xafla bat eratzen du.

  • Kapilaritatea: Hodi estuetatik igotzeko ahalmena da. Landareek modu honetan xurgatzen dute ura lurzorutik.

4. Bero Ahalmen Handia

Urak bero handia xurgatu behar du bere tenperatura igotzeko.

Zergatik? Bero espezifikoa oso altua daukalako.

  • Bero espezifikoa: Substantzia gramo batek bere tenperatura gradu zentigradu bat igotzeko xurgatu behar duen beroa da.

Ondorioak: Ura lurraren eta izaki bizidunen erregulatzaile termiko nagusia da.

5. Ezohiko Dentsitatea

  • Beste substantzietan: Egoera solidoan dute dentsitaterik handiena.
  • Uraren kasuan: Dentsitaterik altuena 4ºC-tan agertzen da, egoera likidoan.

Ondorioak:

  1. Izotzak 0ºC-tan ur likidoak baino dentsitate txikiagoa du; beraz, izotzak flotatzen du.
  2. Izotzak flotatzen duenez, organismoek bizirik irauten dute itsasoaren azpian.

Uraren Banaketa Lurrean

  1. Gazia edo ozeanoetako ura (%97,2)
  2. Geza edo kontinentala (%2,799)
    1. Glaziarrak (%77)
    2. Lurpeko urak (%22)
    3. Gainazaleko ura (%1). Hau da erabilgarria den bakarra.
  3. Atmosferako ura (%0,001)

Uraren Garrantzia Biziarentzat

1. Biziaren Euskarria

Ura biziaren euskarria da: zelulen artean dago, likido zirkulatzaile guztietan (adibidez, odola), eta erreakzio kimiko (metaboliko) guztietan parte hartzen du.

2. Bizi-Funtzioetan Parte Hartzea

Bizi-funtzioetan parte hartzen du.

  • Nutrizioa: Landareek ura behar dute fotosintesirako. Animaliek ura behar dute mantenugaiak garraiatzeko.

3. Tenperatura Erregulazioa

Urak tenperatura erregulatzen du: Planetako tenperatura itsaso eta ozeanoen bitartez erregulatzen du. Zelulen barruan sortzen den beroa xurgatzen du, eta azaleraino garraiatzen du.

Oinarrizko Kontzeptuak

Gametoak

Ugalketa sexualaren zelula bereziak dira.

Ernalketa

Bi gametoen lotura, zigoto bat sortzeko.

Zigotoa

Organismo berri bat sortzen duen lehenengo zelula da.

Entradas relacionadas: