Uraren Egitura eta Propietateak
Clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,5 KB
URA
EGITURA
-Bi H atomo O atomo batekin lotuta lotura kobalentearen bitartez
-H elementua ez metalikoa da eta O baita, beraz beraien artean lotura kobalentea sortzen dute
-Haien loturak ez dira linealak, 104,5º angelua sortzen dute
-Ur molekulak karga neutroa eduki arren molekula polarra da, hau da, molekulen artean alde positiboa eta alde negatiboa bereizten dira.
-Oxigenoak hidrogenoak baino elektronegatibitate handiagoa duelako. Hau da, lotura kobalentean partekatzen diren elektroiak O-k beregana erakartzen ditu, bere alde partzialki negatiboki kargatuta gertatuko da eta horrela H partzialki positiboki kargatuta geratuz
-Ur molekula baten alde negatiboa eta bestearen alde positiboaren artean erakarpena ematen da, eta horrela sortzen dira hidrogeno zubiak.
-Ur molekula bakoitzak hidrogeno loturak sor ditzake ondoko 4 molekulekin, 2 oxigenoaren karga negatiboarekin eta beste bi hidrogenoaren karga positiboarekin. Lotura horiek sortzen eta suntsitzen ibiltzen dira.
PROPIETATEAK
Ahalmen disolbagarri handia
Disolbagarri unibertsala dela esan dezakegu.
Substantzia hidrofiloak disolbatu.
Substantzia hidrofoboa, uretan disolbaezinak diren substantziak dira, apolarrak eta lipofiloak dira.
Substantzia hidrofiloak uretan disolbatzen diren substantziak dira, polarra eta lipofoboak dira.
LURRUNTZE BERO ALTUA
-Lurruntze beroa, ur masaren gramo bat 1ºC igotzeko behar den bero kantitatea da.
-Uretan oso altua da H zubiak apurtzeko behar den bero kantitatea handia bait da.
KOHESIOA ETA ATXIKIDURA
Ur molekulek beraien artean edo beste substantzia polar batekin, estuki lotuta daude (kohesioa) eta gainazalei atxikitzeko gaitasun altua dute.
Bero espezifiko handia
Urak bero espezifiko altua dauka, bero kantitate handia xurgatzeko gaitasuna bait du, bertako tenperatura nabarmen igo barik.
Beroa ematen zaionean, beroaren zati handia molekulen arteko H zubiak apurtzeko erabiltzen da. Horrenbestez, beroaren zati txikia baino ezin daiteke erabili tenperatura igotzeko.
Ionizazio maila
Urak ionizazio maila baxua du, gutxitan disoziatzen da.
Dentsitatea handiagoa egoera likidoan izotzetan baino
Izotzean, ur molekula bakoitzak lau H zubi eratzen ditu, sare-egitura ezartzen da.
Egoera honetan bolumen handiagoa hartzen du, ondorioz, ur solidoak ur likidoak baino dentsitate baxuagoa du.