Uraren Kalitatearen Parametroak eta Ekosistemaren Egoera
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 10,58 KB
Uraren Kalitatearen Parametroak
O.D. Oxigeno disolbatua (mg O2/l)
K. O.T. Karbono Organiko Totala (mg C/l). Kutsadura organikoaren seinalea da.
Nitrito eta Nitratoen kontzentrazioak: Ongarri eta materia organikoaren kutsaduraren seinalea.
pH: Uraren azidotasunaren adierazlea.
Uraren "gogortasuna": Ca eta Mg-aren gatzen kontzentrazioa adierazlea.
Parametro Fisikoak
Gardentasun maila: Uretan partikulak egotearen adierazlea.
Tenperatura: Oxigenoaren kontzentrazioari eragiten dio.
Koloreen presentzia: Sustantzia kutsatzaileen presentziaren adierazlea (organikoa, metalak…).
Eroankortasun elektriko balore altuak: Gatzen kontzentrazio altuaren adierazlea da.
Parametro Biologikoak
Intsektuen larbak, amuarrainak, karramarroak, izokinak: Oso ur garbien adierazlea.
Alderanizizko kasuak ere badira: ur kutsatutan bizi diren espezieak.
Ur-azala berdea (algak): Eutrofizioaren adierazlea.
Gehiegizko Ustiapena
Ura birsortzen edo birkargatzen den baino azkarrago ateratzen da ur-sistematik.
Gehiegizko ustiaketaren ondorio negatiboak:
- Ibai emariaren jeistea (askotan emari ekologikoaren azpitik).
- Laku eta hezeguneen desagerpena gerta daiteke.
- Akuiferoen agortzea, gazitzea.
Ondorioak ekosistemetan:
Akuiferoen maila freatikoaren jeitsierak animalia eta landareei eragiten die. Kasu larrienetan, ur-ekosistema osoen desagerpena gerta daiteke.
Adibideak:
- Ur-lapurketa.
- Doñana.
- 2020ko legea.
Akuiferoen gazitzea: Itsas-ondoan dauden akuiferotan gertatzen da.
Ur gaziak okupatzen du akuiferotik kendutako uraren lekua. Adibidea: Almeria.
Arriskuak: "El Niño" Fenomeno Meteorologikoa
Ozeano Pazifikoan ematen da, baina munduko eremu zabalari eragiten dio. Atmosfera eta hidrosferaren arteko elkarrekintza prozesua.
Egoera normalean, aizea mendebaldera jotzen du:
Azalerako ur masa beroak Asia eta Ozeaniarantz mugituz. Honek, lurrunketa handia eta prezipitazio ugariak sortzen ditu bertan. Peru eta Ekuadorren kostan ur hotzen azaleratze prozesua ematen da: prezipitazio gutxi.
3-5 urtetik behin aizearen norantza aldatzen da, "El Niño" fenomenoa sortuz. Ur beroak Peru eta Ekuadorren kostaldean pilatzen dira, lurrunketa eta prezipitazio erraldoiak sortuz bertan. Ozeanian lehorteak gertatzen dira (ur hotzaren azaleratze prozesuagatik).
Biosfera
1. Biosfera: Lurran bizi diren izaki bizidun guztien multoa. Sistema irekia da (materia eta energia elkar trukatzen du inguruarekin). Atmosfera, hidrosfera eta geosferarekin elkar eragiten du.
Biomasa: Espazio jakin batean, eta une jakin batean metatutako materia organikoa.
Unitateak: Materia organiko masa/azalera edo bolumen unitatea.
“Materia lehorra” edo “Karbono masa” ere erabiltzen da (Parametro honetan ez da uraren masa kontuan hartzen).
Nekromasa: Izaki bizidunengandik sortutako materia hilaren masa (edozein motatako hondakin organiko). Normalean, lur-azalaren gainean eta gehiegi deskonposatu gabe dago. Izaki bizidun askorentzat, nekromasa materia eta energia iturria da (nekrofagoak, deskonposatzaileak…).
Ekosistema eta Biodibertsitatea
Populazioa: Espezie bereko indibiduoen multzoa, leku jakin batean bizi direnak, beren artean ugaldu daitezkeenak ondorengo emankorrak sortuz.
Populazio baten tamaina (indibiduo kopurua) hainbat faktore menpe dago:
- Jaiotza- eta heriotza-tasak.
- Inmigrazio- eta emigrazio-prozesuak.
Biozenosia edo komunitatea: Eremu geografiko bat partekatzen dute espezie desberdinetako populazioen multzoa. Horien artean materia eta energia-trukaketa handia dago (nutrizio funtzioaren bitartez).
Biotopoa: Biozenosiak okupatzen duen eremu fisikoa. Biotopoak eta biozenosiak elkarri eragiten diote. Biotopo batek faktore edo parametro fisiko-kimiko bereizgarriak ditu: T, Gazitasuna, pH, Argitasuna, Lurzoru mota.
Ekosistema: Biozenosia, biotopoa eta beraien artean dauden erlaziotzat osatutako sistema. Ekologian, oinarrizko ikerketa unitatea da. Oso tamaina desberdinakoak dira.
Ekotonoak: Ekosistema desberdinen arteko transizio eremuak. Garbiak edo lausoak izan daitezke. Bi ekosistemetako espeziek eduki ditzakete. Berezko ezaugarri eta espezieak ere eduki ditzakete.
Biodibertsitatea: Mota guztitako izaki bizidunen aldakortasuna. Hiru maila kontuan hartzen dira:
- Intraespeziekoa (arraza edo barietate dibertsitatea…).
- Interespezifikoa (espezie dibertsitatea).
- Ekosistema mailakoa (ekosistemen dibertsitatea).
Biodibertsitate espezifikoaren indizea: Biodibertsitatea neurtzeko erabilitako parametroetako bat. Lagin jakin batean dauden espezieen kopurua adierazten du.
Espezie baten Habitat-a eta Txoko Ekologikoa
Espezie baten habitat: Ekosistema batean, espezie zehatz bateko indibiduoek duten bizitokia da (leku fisikoa). Adibidez: basamortua, estepa, baso heze hosto-erorkorra.
Espezie batek bizirik irauteko eta ugaltzeko, bere habitatak ingurumen faktore egokiak izan behar ditu. Faktore hauek izan daitezke:
- Abiotikoak: Baldintza fisiko-kimikoak (klima, erliebea, lur-zoru motak).
- Biotikoak: Espezie horrekin elkarreragiten duten beste organismoak.
Ingurumen faktore bakoitzeko espezieek tolerantzia tarte bat daukate. Tarte horren zabaltasuna edo anplitudearen arabera, desberdintzen dira:
- Organismo estenoikoak (tarte estua dutenak).
- Organismo eurioikoak (tarte zabala dutenak).
Faktore mugatzailea: Ingurumen-faktorea (biotikoa edo abiotikoa), populazioaren hazkundea mugatzen duena.
Txoko Ekologikoa
Espezie batek ekosistema baten barruan betetzen duen “funtzioa”. Txoko ekologikoa edo “funtzioa”: Espezie batek erabiltzen duen biziraupen-estrategia, elikatzeko, beste batzuekin lehiatzeko, ehizatzeko eta janari izatea saihesteko.
Espezie desberdinek habitat bera izan dezakete, baina txoko ekologiko desberdina izaten saiatzen dira.
- Txoko ekologiko potentziala: Beste populazioekiko elkarreraginak kontuan hartu gabe.
- Txoko ekologiko erreala: Kontuan hartzen dira beste espeziekiko gainjartzeak.
Espezie Generalistak eta Espezialistak
Espezie generalistak: Txoko ekologiko malgua duten espezieak (bizi-estrategia desberdinak dituzte): Oso ingurumen-faktore aldakorrei eusten diete. Modu desberdinetan elikatzen dira. Oso habitat desberdinetan bizi daitezke.
Espezie espezialistak: Beraien txoko ekologikoa oso itxia edo zorrotza da. Ingurumen-faktore aldaketan ez dituzte ondo toleratzen. Beti elikadura mota berdina dute. Oso habitat zehatzetan bizi dira.
Populazio Dinamika
Populazioaren tamainaren aldaketak aztertzen ditu denboran zehar. Aldaketa hauek baliabide mugatuak eta beste faktore mugatzaileengatik gertatzen dira.
Hazkunde-tasa: Jaiotzak + Inmigrazioa - (Heriotzak + Emigrazioa).
Harrapakaria-harrapakina erlazioa: Modelo Lotka-Volterra.
Faktore mugatzailerik ez badago (teorikoa): Populazioaren hazkunde esponentziala gertatuko da. Erreprodukzio-parametroaren “r” araberakoa izango da (espezie bakoitzari dagokiona). Naturan badira faktore mugatzaileak. Beraz, populazioaren tamainak ezin du denbora guztian hazi. Tamaina, muga maximo batera iritsiko da (K: ekosistemarek karga-ahalmena). Populazioa normalean balore horren azpitik gelditzen da.
Hazkunde Estrategiak
K Estrategiak: Populazioaren tamaina “K” balore maximora iritsi arte handitzen da (ekosistemaren karga ahalmena). Gero gutxi gora behera iraunkor mantentzen da. Ugalketa-tasa baxua dute, baina biziraupen-tasa altua. Indibiduo gehienak helduarora iristen dira. Espezialistak izaten dira. Populazioa asko jeisten bada, desagertuko daiteke. Adibidea: tamaina handiko animaliak.
r Estrategiak: Baldintza egokietan hazkunde esponentzialeko tasak dituzten organismoak (protozooak, intsektuak, bakterioak, arrainak…). Baldintza txarrak direnean, banakoen kopuruak nabarmen egiten du behera. Ugalketa-tasak oso altuak dituzte, baina biziraupen-tasa oso baxua. Bizi-denbora laburrak izaten dituzte. Ez dute desagertzeko arriskurik izaten. Adibideak: protozooak, intsektuak, bakterioak, arrainak…
Energia-Fluxua eta Materia-Zikloa
Izaki bizidunek ingurumenarekin materia eta energia elkar trukatzen dute: sistema irekiak.
Energia-Fluxua
Energiak biosferan zehar fluxu modura zirkulatzen du (norantza bakarra).
- Energia, nutrizio funtzioaren bidez sartzen da biosferan.
- Izaki bizidun batetik bestera pasatzen da, nutrizioari esker. Izaki bizidun bakoitzari pasatzen zaion Energiaren zati bat gordetzen da (Energiak kimiko modura).
- Energia biosferatik irteten da, eraldatua (Energia, termikoa, mekanikoa… moduan). Ingurumenean disipatzen da. Energia “degradatuta” da: Izaki bizidunek ezin dute berrerabili.
Materiaren Zikloa
Materiak, biosferatik ziklo baten modura mugitzen da.
- Biosferan sartzen da nutrizioaren bidez.
- Izaki bizidun batetik bestera pasatzen da, nutrizioari esker.
- Materia inorganiko moduan irteten da biosferatik, deskonposaketa eta arnasketa zelularra prozesuen bitartez. Materia inorganikoa hori biosferan sar daiteke berriro.
Maila Trofikoak
Ekosistemaren egitura trofikoa: Ekosistema bateko izaki bizidunek elikaduraren ondorioz duten erlazionatzeko modua. Ekosistemetan maila trofikoak desberdintzen dira.
- Ekoizleak: Autotrofoak. Energia “sartzen” dute biosferan. Materia inorganikoa organikoa eraldatzen dute, biosferan sartuz ere. Beste maila guztien oinarria da.
- Kontsumitzaileak: Heterotrofoak. Beste izaki bizidunen materia organikoaz elikatzen dira. Desberdintzen dira: Primarioak, Sekundarioak,…
- Deskonposatzaileak: Materia organikoa degradatzen dute, inorganikoa bihurtuz, eta ingurumenara bueltatzen da. Onddoak eta bakterioak.