Uraren Propietateak eta Funtzio Biologikoak
Clasificado en Química
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,82 KB
Kohesioa eta Atxikidura
Urak barruko kohesio handia dauka eta atxikidura gaitasun handia ere. Kohesioak eta atxikidurak kapilaritate fenomenoak sortzen dituzte, eta horiek izerdi gordina xilemetan igotzeko aukera ematen dute. Barruko kohesioari esker, ura ia konprimitu ezin daitekeen likidoa da.
Bero Espezifiko Handia
Urak bero espezifiko handia dauka, bero kantitate handia xurgatzeko gaitasuna baitu, bertako tenperatura nabarmen igo gabe. Hau da, urak bero asko hartu behar du berotzeko, baina, behin beroa dagoenean, mantendu egiten du.
Erreaktibotasun Kimikoa
Ura erreaktibo kimiko indartsua da. Propietate horren ondorio biologikoa hidrolisia da. Hidrolisian, urak lotura molekularrak hausten ditu. Erreakzio kimiko honetan funtsezkoak ioiak dira.
Dentsitate Handiagoa Egoera Likidoan Izotzetan Baino
Izotzean, ur molekula bakoitzak 4 hidrogeno zubi ezartzen ditu ondoko molekulekin, eta sare egitura irekia eratzen du. Egitura horretan, molekulak egoera likidoan baino bananduago daude. Ondorioz, izotzak ur likidoak baino dentsitate txikiagoa dauka, eta gainean egon daiteke.
Ur masa handietan, ur azala bakarrik izozten da, beheko ur likidoa isolatzen duen izotz geruza sortuz.
Gatz Mineralak
Gatz mineralak bi modutan aurkitzen dira: solidoan eta disoluzioan.
1. Prezipitatuan (Solidoak)
Forma eskeletikoak eta euskarrikoak. Adibidez, CaCO3 (karbonato kaltzikoa) moluskuen, krustazeoen, koralen eta ornogabeen eskeletoen eraketan parte hartzen du. Silezeak oskola osatzen du eta landare batzuen zurtoina busti.
2. Disoluzioan
Forma ionikoan egoten dira, ioi nagusiak hauek izanik: anioiak (–) eta katioiak (+).
3. Disoluzioko Gatz Mineralen Funtzioak
- Tanpoi sistematzat jardun, pHaren aldaketa kontrolatuz.
- Oreka osmotikoa gorde.
- Kargak neutralizatu eta koloideei egonkortasuna eman.
- Entzimen aktibazioan, nerbio bulkadaren transmisioan, muskuluen uzkurduran, mintz potentzialen sorkuntzan, eta abarretan parte hartu.
Azido-Base Oreka
Oreka zelularrari eusteko faktorerik garrantzitsuenetako bat pHa da.
Uraren Ionizazioa
Uraren produktu ionikoa: Kw = [H3O+] · [OH-]
Baldintza neutroetan: [H3O+] = [OH-] = 1,0 x 10-7 M. Baldintza horiek betetzen dituen ur disoluzioa neutroa dela esaten da.
pH-aren definizioa: pH = – log [H3O+]
- [H3O+] = 1,0 x 10–7 bada, pH = 7 (disoluzioa neutroa).
- pH < 7 bada, disoluzioa azidoa da.
- pH > 7 bada, disoluzioa alkalinoa edo basea da.