Urtze Prozesua eta Moldeen Fabrikazioa Metalurgian
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,49 KB
Urtze Prozesua eta Moldeen Fabrikazioa
Urtzea
Urtze prozesuan, alde batetik, egoera likidoa lortzean ziurtatu behar da ez dela zati solidorik geldituko. Bestetik, kontuz ibili behar da moldea ez kaltetzeko likido urtuaren gehiegizko tenperaturagatik. Gainera, urtze-prozesuak muga kimiko batzuk ditu; batzuetan, herdoiltzeak gertatzen dira tenperaturaren eraginez, material urtuaren osaera tenperaturaren ondorioz aldatzen delako. Tenperatura altuagoak behar izateak prozesua zailtzen du.
Gaur egun, honako labe hauek ezagutzen dira:
- Kubilotea: Koke ikatza eta burdin geruzekin kargatzen da, geruzak bata bestearen gainean ipinita. Urgariak eta aleazio elementuak gehitzen dira. Labean dagoen edukia aire korronteak emandako oxigenoak erretzen du.
- Erreberberozko labea: Kanpoan, gasarekin edo petrolioaren deribatu batekin eragindako suarekin lortzen da berotzea. Sutondo irekiko labeak edo labe birakariak izan daitezke. Gasek eta keak urratzen dute metalaren azalera. Kubiloteak baino prozedura hobea da.
- Arragodun labea: Materiala arrago izeneko ontzi itxi batean urtzen da. Burdinazkoak ez diren metalen galdaketetan erabiltzen da. Asko hobetzen da produktuaren kalitatea, baina produkzioa garestitu egiten da.
- Arku elektrikoko labea: Arku elektriko indartsu bat erabiltzen dute berogailutzat. Galdaketa eta altzairua urtzeko erabiltzen da. Kubiloteko labeak baino bost aldiz gehiago ekoizten du.
- Indukziozko labea: Arragodun labeak dira, eta eremu magnetiko indartsu batek eragindako korronteek sorturiko beroa erabiltzen dute. Kalitate handia lortzen da produkzio txikietan.
Moldearen Fabrikazioa
Moldeak fabrikatzeko, hiru faktore hartu behar dira kontuan:
- Molde mota: Iraunkorra (pieza asko egiteko) edo erabili eta botatzekoa.
- Eredu mota: Iraunkorra edo erabili eta botatzekoa izan daiteke. Batzuetan, mekanizazio prozesuak erabiltzen dira moldea lortzeko.
- Urturiko materiala galdatzeko printzipioa: Galdatze hori presio handian, presio txikian edo grabitatez egin daiteke.
Molde Iraunkorrak
Moldea material solido batean eginda dago. Forma konplexuak lor daitezke, baina metodoak bi muga ditu: piezak ateratzeko irekia egon behar du, eta moldearen mekanizatuan egon daitezkeen arazoak. Metalezko moldeak egiteko erabiltzen da. Prozedura azkarra da eta erraz automatizatzeko modukoa, akabera oneko produktuak lortuz. Erabilera: Plastikoetarako eta aleazio injektagarrietarako, metodo hau besterik ez da erabiltzen.
Erabili eta Botatzeko Moldeak (1)
Moldea material pikortsu batean egingo da. Moldea ereduaren inguruan egiten da, gero eredua kentzeko moduan. Gainera, baldintza horrek mugatzen du moldearen konplexutasuna. Bi molde erdi erabiltzen dira; lotura puntutik banatzen direnean, eredua inolako arazorik gabe atera daiteke. Ereduak egurrezkoak izaten dira gehienetan, eta molde erdi bakoitzaren ereduak egin ondoren, harea daukaten metalezko kutxetan ipintzen dira. Erabilera: Oso erabilgarria da pieza ertainentzat eta handientzat. Merkea da, eta pieza bakarrerako zein serie laburretarako erabil daiteke. Automatizatzeko zailak dira.
Erabili eta Botatzeko Moldeak (2)
Moldea material pikortsuan egiten da, ereduaren inguruan. Eredua egiteko materialak aukera ematen du hura urtu edo disolbatzeko. Metodo honek oso forma konplexuak lortzeko aukera ematen du.