Utopiaren bilakaera: Errenazimendutik Sozialismora
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,58 KB
Errenazimenduko Utopia: Tomas Mororen "Utopia"
Errenazimenduko utopian, Tomas Mororen (1478-1535) "Utopia" dugu:
- Berdintasun ekonomikoa proposatzen du. Ez da jabetza pribaturik egon behar.
- Denen artean biltzen eta banatzen dira ondasunak.
- Ez dago dirurik. Laguntzan eta lan-trukean oinarritzen da ekonomia.
- Demokrazia. Ordezkari politikoak boto sekretuen bidez aukeratzen dira.
- Familia da gizarteko instituziorik garrantzitsuena.
- Gizartea planifikatuta dago. Elkarrekin jateko orduak, lanorduak, seme-alaben heziketa… dena antolatuta dago.
- Hezkuntza lanbide-heziketan eta gizarte-bizitzan oinarritzen da.
- Tolerantzia elkarbizitzarako printzipiorik garrantzitsuena da. Erlijioan, politikan eta gizartean tolerantzia egon behar da, eta bakoitzak bere sentimenduei jarraituko die.
Modernitatea eta Aurrerapena: Utopiaren Historikotasuna
XVIII. mendetik gaur egunera arte, "Modernitatea" edo "Aro Modernoa" esaten zaio.
Zientziak eta teknikak aurrera egin zuten, eta aurrerapena lortu zen.
Aurrerapenari esker, errealitatea eraldatzeko aukerak hasi ziren.
Ilustrazioko ideiei esker, gizakiak bere etorkizuna eraiki zezakeela pentsatzen hasi zen.
Arrazoimena, zientzia eta teknika arazoak konpontzeko bideak ziren.
Gizartearen nahiak eta proiektuak benetan lor zitezkeela sinesten zuten.
Utopiak ez ziren fikzio literario hutsa.
Modernitateko Utopia: Rousseauren "Emilio"
Modernitateko utopian, Rousseauren (1717-1778) "Emilio" lana dugu:
- Gizakiaren ontasuna garatzeko zein hezkuntza jarraitu behar den adierazi zuen.
Utopia Sozialistak
Ideia sozialistek bi iturburu dituzte:
- Gizakia gizartea eraldatzeko gai delako ustea.
- Frantziako Iraultzak emaitza txarra izan zuela, langileen baldintzak ez zirelako ezer hobetu.
Sozialismo Utopikoa
"Sozialismo utopikoa" izena Marxek eta Engelsek jarri zioten sozialismo horri, euren sozialismotik bereizteko.
Sozialista utopikoek proposamenak egin zituzten gizarte justuagoa eta hobea lortzeko:
- Kapitalismoak sortzen zuen esplotazioa ez izateko, eta inor inoren menpe ez egoteko, berdintasunean bizitzeko komunitateak sortzea.
- Hezkuntzari garrantzia ematea, gizarte burujabea lortzeko.
Owen, Fourier eta Saint-Simon kondea izan ziren sozialista utopiko batzuk.
Sozialismo Zientifikoa edo Komunista
Sozialismo zientifikoak historia aztertu zuen. Gizarteak nola funtzionatzen zuen aztertu ondoren, gizartea nola aldatu daitekeen ikusi zuten. Komunismoaren arabera:
- Kapitalismoak eragindako arazoak konpontzeko iraultza planteatu zuten.
- Jabetza pribaturik gabeko gizartea sortuko da.
- Klase sozialik gabeko gizartea sortuko da.
Marx eta Engels izan ziren "Sozialismo zientifikoa"ren sortzaileak. Izen hori sozialismo utopikotik bereizteko eman zioten. Baina gero, beste marxista batzuk utopia izenari heldu zioten berriro, gizartea aldatzeko eragile nagusia utopia iruditzen zitzaielako.
Sozialismo Anarkista
Anarkismoaren arabera:
- Inork ere ez du agindu behar.
- Gizaki guztiak libreak eta berdinak gara.
- Komunitatean antolatu behar da, eta ez modu indibidualistan.
- Gizarte zuzena lortzeko:
- Botere guztiak suntsitu behar dira.
- Hezkuntza behar da.
- Elkarri lagundu behar zaio, gizakiok bizirik irauteko.
Anarkismoko pentsalari batzuk Bakunin eta Kropotkin izan ziren.