Velazquez Barrokoan Meninak

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,13 KB

Velazquez barrokoan Meninak -Konposizioaren beheko aldean agertzen dira figura guztiak, eta, horri esker, eremu bisual handia sortzea lortzen du artistak. Infanta Margaritaren irudian elkartzen dira konposizio-diagonalak, gainerako pertsonaiak marraztuko dituztenak; diagonalak infantarengandik ispiluraino eta atzealdeko ateraino proiektatzen dira. Bi elementu horiek, ispiluak eta ateak, sakontasun eszeniko handia ematen dute, gainera. Lehenak berez eremu piktorikotik kanpo dagoen zerbait islatzen du, eta bigarrenak bikain zabaltzen du eremu bisuala. Harrigarria da, bestalde, oihalaren ertzetako figura eta objektu batzuen ebaketan lortutako modernotasun handia; izan ere, ezaugarri horrek espontaneotasun handia ematen dio eszenari. Velazquezek berdin-berdin erabiltzen ditu pintzelkada luze eta arinak zein pintzelkada motz eta zehatzak. Pintzelkada motz eta zehatz horiei esker, maisutasunez margotzen ditu infanten jantzien xehetasunak eta errealismo handiz transmititzen ditu oso testura desberdinak, ha-la nola zuraren gogortasuna edo txakurraren ilajearen leuntasuna. Argia lantzeko modua Velazquezen pintura-teknikaren beste adibide bikain bat, bai efektu orokorretan, bai xehetasunetan. Obran, bi argi-foku daude: bata, lehen planoko figuren gainera doa zuzenean; eta bestea, atzealdean zabalik dagoen atetik sartzen da gelara. Gainerako guztia ilunantzean geratzen da. Velazquezek bikain menderatzen du aireko perspektiba, eta siluetak lausotzen ditu gorputzen artean dagoen giroa irudikatzeko. Paleta oso kromatikoa da. Zuriaren eta beltzaren tonu-ñabardurak nabarmentzen dira bertan, baita jantzien apaingarrietan dagoen gorriarekin egiten duten kontrastea ere. Eszena, ziur aski, Madrilgo Alkazar jauregiko areto batean da, hantxe baitzegoen pintore sevillarraren tailerra. Erdian, infanta Margarita dago, ohorezko damak aldamenean dituela.Atzean, zabalik dagoen atearen baoan, José Nieto Velazquez dago, jauregiko ostatularia. Ondoan, ispiluan islatuta, Filipe IV.a erregearen eta Mariana Austriakoa erreginaren bustoak daude. Ezkerrean, lehen pianoan, pintorearen erretratua dago. Interpretazio bat baino gehiago egin dira lanaren gaiari buruz.

Entradas relacionadas: