Wittgenstein: Bi Teoria Arrakastatsu
Enviado por zarautz y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,39 KB
Wittgensteinek bi teoria arrakastatsu sortu zituen, elkarren aurkakoak. Horregatik, bere filosofiaren bilakaera azaltzean, W lehena (Tractatusen egilea) eta W azkena (Filosofia Ikerketak lanaren egilea) bereizi ohi dira.
W Lehena (Tractatus Logico-Philosophicus)
Lehen aldian, Wittgenstein Russellen atomismo logikoari buruzko lana onartu eta osatu zuen. Hizkuntza gaizki erabiltzeagatik sortutako arazoak konpondu nahi izan zituen.
Tractatusen hizkuntzaz eta horiek munduarekin duten harremanaz hitz egiten du. Horren muina esanahiaren teoria piktorikoa edo figuratiboa da. Horren arabera, munduak, hizkuntzak eta sinesteek egitura logikoa dute komunean.
Jarduera filosofikoak funtzio hau du: proposizioak argitzea haien forma logikoa agerian geratzeko. Hau da, filosofiaren zeregina ez da kontzeptu sistema bat egitea soilik; filosofiak hizkuntzaren mugak argitu behar ditu, argi eta garbi geratzeko zer esan daitekeen zentzuz eta zer ez.
Wittgenstein konturatu zen metafisikaren proposizioek, gertakari gertagarriak aipatzen ez dituztenez, ez dutela zentzurik. Esanezina adierazi nahi dute, hau da, mistikaren eremukoak dira. Wittgenstein ez da metafisikaren aurkakoa.
Tractatusen zeregina esan daitekeena eta esan ezin daitekeenaren arteko bereizketa erakutsiz filosofiaren arazoak konpontzea da.
W Azkena (Filosofia Ikerketak)
Interes nagusia aurreko bera da: hizkuntza aztertzea. Hala ere, analisi logiko hutsa baztertu zuen.
Hitzak ezin dira giza ekintzaren testuingurutik kanpo, hizkuntza-jokoetatik kanpo ulertu. Hizkuntza-joko horietan, gizakiok egiten ditugun jarduerekin lotzen dira hitzak.
Filosofia Ikerketak lanean, Wittgenstein albo batera utzi zuen hizkuntza gertakarien iruditzat hartzen zuen teoria. Haurrei irakasten izandako esperientziak piztu zuen agian Wittgensteinen hizkuntzari buruzko ikuspegi pragmatikoa; izan ere, haur bati hitz baten esanahia azaltzea hori nola erabili irakastea baino ez da.
Tractatusen, erreferentzia da terminoen esanahia izendatzen duen objektua. Orain, berriz, terminoen esanahia horien erabileran dago. Hizkuntza hainbat erabileratarako aukera ematen duen tresna da. Erabileraren kontzeptuak jarduerara eramaten gaitu, hau da, hizkuntzaren jokora. Wittgensteinek esan zuen hizkuntza bat irudikatzea eta bizitzeko modu bat imajinatzea gauza bera direla.