Wittgenstein: Hizkuntzaren Filosofiaren Bilakaera

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,02 KB

Tractatus Logiko-Filosofikoa

Ludwig Wittgensteinek Tractatus liburuan zientziaren hizkuntza aztertzen du, eta lau perpaus mota bereizten ditu:

  • Adierazpenezko perpausak
  • Galderak
  • Aginte perpausak
  • Harridura perpausak

Adierazpen perpausak dira lauetatik garrantzitsuenak, gertakariak deskribatzen baitituzte. Deskribatzen dituzten gertakariekin bat badatoz, orduan perpausa egia izango da; baina ez badatoz bat, orduan faltsua izango da.

Horretaz gain, Wittgensteinek bi motatako proposizioak bereizten ditu: zentzudunak eta zentzugabeak.

Wittgensteinentzat, proposizio zentzudunak faltsuak edo egiak diren erabakitzeko aukera ematen dutenak dira, hau da, existitzen diren gertakarietan oinarritzen diren proposizioak dira, eta egiak edo faltsuak izan daitezke. Proposizio hauek zientziaren mundua hartzen dute, mundu erreala eta ez metafisika.

Proposizio zentzugabeak, aldiz, ez datoz bat guk gaur egun "zentzugabe" hitzari ematen diogun esanahiarekin. Wittgensteinentzat, proposizio zentzugabeak proposizio egiaztaezinak dira, beste modu batera esanda, proposizio metafisikoak. Hauek erlijioa, etika, artea eta antzeko gaiei buruzkoak dira, eta ezin ditugu egiazkoak edo faltsuak diren erabaki.

Ikerketa Filosofikoak

Tractatus liburuan Wittgenstein zientziaren hizkuntzaz arduratu zen, baina geroagoko Wittgensteinek, Filosofi Ikerketak liburuan, hizkuntza arruntaz eta hizkuntza-jokoez arituko da.

Oraingoan filosofoa ez da arituko ea perpausa egiazkoa edo faltsua den aztertzen, baizik eta perpausak bizitzan duen helburua aztertzen arituko da. Beraz, filosofia analitiko honen helburua hizkuntza arruntaren gramatika aztertzea izango da, eta horretarako hizkuntza-jokoak aztertzen dira; ez gara hizkuntza perfektuaren bila edota hizkuntzaren egitura logikoa atzeman nahian ari.

Hizkuntza-jokoak mintzairarekin zerikusia duten jarduerak dira, eta hizkuntza deskribatzailea ez da hizkuntza bakarra izango, ezta pribilegiatuena ere. Hizkuntza-jokoen bidez perpausen eta gauzen arteko erlazioa sortzen da.

Bestalde, hizkuntza-jokoak ezin dira definitu; irekiak eta aldakorrak baitira, eta interpretazio desberdinak izan ditzakete. Beste modu batera esanda, hizkuntza-jokoak ulertzeko, hizkuntza-jokoen parte izan behar gara.

Entradas relacionadas: