Wittgenstein: Mundua, Pentsamendua eta Hizkuntza

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,36 KB

Tractatus: Mundua, Pentsamendua eta Hizkuntza

Tractatusa Wittgensteinek bere lehenengo garaian idatzitako liburua da. Liburu honen helburua hizkuntzaren mugak zehaztea da.

Orokorrean, mota askotako perpausak daude: adierazpenekoak, galderazkoak, aginterakoak... Horien artean, I. Wittgensteinentzat benetako garrantzia dutenak adierazpenekoak dira, gertakariak azaltzeko balio dutelako eta egiak ala faltsuak diren esan daitekeelako.

Adierazpen hauetan, elkarrekin harremanetan jartzen dira mundua, pentsamendua eta hizkuntza. Bertan, pentsamendua munduaren interpretazioa da eta hizkuntza pentsamenduaren adierazpena.

Hiru hauen arteko egituren arteko identitate logikoari isomorfia deritzogu:

  • Munduari dagokionez: Ekintza multzoa da. Ekintza horiek isolatuak eta independenteak dira eta haien egitura logika matematikoa da.
  • Pentsamenduei dagokionez: Mundua interpretatzeko balio dute, baina ispilu baten moduan egiten dute. Haien egitura logikoa da eta entitate logiko-matematikoa duen munduaren isla da.
  • Hizkuntzari dagokionez: Proposizioen bidez azaltzen da eta haien multzoa hizkuntza da. Ekintza bakoitzari proposizio bat dagokio, beraz, unibokoa dela esan dezakegu. Gainera, hizkuntza konbentzionala da, zeren eta proposizio desberdinak daude objektu bera izendatzeko (mahaia, mesa, table...).

Hizkuntza aztertuz gero, mundua ezagutu ahal da egitura bera dutelako, baina soilik hizkuntza logikoa erabiliz gero, zientzia, hain zuzen.

Isomorfiaren ondorioa eta Hizkuntzaren Mugak

Beraz, hori da mundua, pentsamendua eta hizkuntzaren arteko harreman isomorfikoa. Dena den, beste errealitate batzuk daude ekintzak ez direnak (hilezkortasuna, etika, erlijioaren mundua...). Guzti honek, hizkuntzaren mugak pasatzen ditu eta horren ondorioz I. Wittgensteinek honakoa baieztatzen du: esan daitekeen guztia esan daiteke, eta hitz egin ezin denaren aurrean hobe da isiltzea.

Ikerketa Filosofikoak: Erabilera eta Hizkuntz-Jokoak

Ikerketa Filosofikoak teoria Wittgensteinek bere bigarren garaian egin zuen liburua da. Liburu honen helburua hizkuntzaren esanahiaren mugak zehaztea da.

Hizkuntza Jokoen Ezaugarriak

Orokorrean, hizkuntza jokoak existitzen dira lengoaiaren barruan ezaugarri hauekin:

  1. Alde batetik, lengoaia tresna moduan erabiltzen dute (ipuinak idazteko, txisteak kontatzeko...).
  2. Gainera, hizkuntza jokoek haien artean ez dituzten ezaugarri edo irizpide berdinak.
  3. Eta azkenik, hizkuntza jokoak mugagabeak dira: batzuk modan daude, beste batzuk modaz pasatzen dira...

Garai honetan Wittgensteinek uste du lengoaia zientifikoak erabilpen ugari zituela (hizkuntza jokoak) eta hizkuntza joko hauek ondo erabiltzeko, lengoaiaren arlo bakoitzeko arauak edo irizpideak errespetatu behar direla.

Filosofiaren Rola

Horrela lengoaia eta joko ugari sortzen dira eta sortu ahal den arazo bakarra da hauek erabiltzeko momentuan arauak edo irizpideak ez errespetatzea. Momentu horretan gaizki-adituak sortuko dira eta horiekin amaitzeko filosofia izango da funtsa.

Entradas relacionadas: