Wittgensteinen Tractatusa: Hizkuntzaren Mugak eta Errealitatea

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,34 KB

Tractatusa: Proposizio Egiazkoak, Faltsuak eta Sasiproposizioak

Hizkuntza eta Errealitatea: Proposizioen Funtzioa

Tractatus-ean esaten den bezala, lengoaia proposizioz osaturik dago eta proposizioak errealitatea osatzen duten gertakarien irudiak dira. Hori da lengoaiak egiten duena: munduko gertakariak pintatu proposizioen bidez. Munduan gertakariak daude eta gertakari horiek objektuz edo gauzez osatuta daude, gauzen egoerak dira, alegia.

Pintatzen duen gertakaria egiatan bada, proposizioa egiazkoa izango da. Pintatzen duen gertakaria egiatan ez bada, proposizioa faltsua izango da. Baina gertakarien irudi diren proposizio guztiak, egiazkoak zein faltsuak, zentzudunak dira, diren edo izan litezkeen gertakari edo gauzen irudiak egiten dituztelako. Hori baita lengoaiaren muga: gertakarien irudiak egitea.

Batzuetan, muga hori baino harantzago joan nahi izaten dugu eta “ezin dena esan” esaten ahalegintzen gara lengoaiaren forma logikoari buruz hitz egiten dugunean edo mundua osotasun moduan hartzen dugunean. Etika, estetika eta metafisikako proposizioak zentzugabeak dira, lengoaiaren eta munduaren muga baino harantzago joan nahi dutelako. Esan ezin dena esateko ahaleginaren emaitza dira eta horiek dira sasiproposizioak, zentzurik ez duten proposizioak.

Esan Ezin Daitekeena eta Erakutsi Daitekeena

Hala ere, muga hori baino harantzago dauden errealitateak ez ditu baztertu nahi. Zerbait esan ezin izateak ez du esan nahi zerbait hori ezin dela erakutsi eta ezin dutela besteek ulertu. Esan nahi duena da ez dela gertakarien irudi eta ezin dela izan ez egiazko ez faltsu.

Wittgensteinen ustez, esan ezin den (zentzuz) errealitate hau da garrantzitsuena, eta esan ez, baina erakutsi egiten da. Arlo horiek (etika, estetika, metafisika...) eremu mistikoak dira, esan edo adierazi ez, baina bizi daitekeenaren eremukoak.

Tractatusaren Helburua eta Eskaileraren Analogia

Tractatusaren zeregina filosofiaren arazoak konpontzea da, esan daitekeenaren eta ezin esan daitekeenaren arteko desberdintasuna erakutsiz. Tractatus-ean, baina, esan ezin daitekeenari buruz hitz egiten du.

Wittgensteinek eskailera batekin alderatzen du liburu hau: igotzeko erabili dugun eskailera bat eta gero, esandakoak ez duela zentzurik konturatzen garenean, botako duguna.

Entradas relacionadas: