X Izpiak eta Kristalografia: Braggen Legea eta Materialen Analisia
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,69 KB
X izpiak energia handia eta uhin-luzera laburra duten erradiazio elektromagnetiko mota bat dira. Horregatik, solidoak X izpien difrakzio-sare gisa jardun dezakete. X izpi sorta batek atomoei eragiten dienean, izpien eta atomoen elektroien arteko interakzioa gertatzen da, eta jatorrizko izpi sorta norabide guztietan sakabanatzen da. Solidoa kristalinoa denez, dispertsio koherente bat ikusten da. Gure kasuan, X izpiak sortzeko kobrea erabiltzen dugu.
X izpi sorta honek kristalari angelu ezberdinekin jotzen dio. Plano-familia bakoitzak, bere dhkl-ren arabera, izpiak desbideratuko ditu, baldin eta interferentzia konstruktiboa gertatzen bada, hau da, izpiak erabat fasean badaude. Hori gertatzen denean, izpiek elkar indartzen dute interferentzia konstruktiboa/eraikitzailea sortzeko eta izpi difraktatuak sortzeko. Dispertsatutako izpiak erabat fasean egongo dira, fase-diferentzia hori uhin-luzeren zenbaki oso (n) baten berdina bada. Hau da:
nλ. Erlazio horri Braggen Legea deritzo.
X Izpien Espektro Karakteristikoa
X izpien espektro karakteristikoan bi lerro garrantzitsu agertzen dira, atomo baten barneko elektroi-geruzen arteko trantsizio energetikoak islatzen dituztenak. Kα-k energia txikiagoa du, baina intentsitate handiagoa.
Miller Indizeak
Miller indizeak plano-familia bat identifikatzeko aukera ematen duten hiru zenbakiko zifrak dira.
Kristal Eremuaren Zatidura (10 Dq)
10 Dq-k elektroi bat orbital baxuagoetatik (t₂g) goragokoetara (eₙ) igotzeko behar den energia adierazten du. Honek konplexuaren kolorea, egonkortasuna eta spin egoera (spin altua edo baxua) baldintzatzen ditu.
Racah Parametroak
Racah parametroak elektroien arteko errepultsio energetikoak zehazteko erabiltzen dira trantsizio-metal konplexuetan. Atomo librean (ioi metalikoa isolatuta): B = Bᵃ Konplexuan: B.
Ligandoen Delokalizazioa eta Kobalentzia
Ligando batek metal-ioi baten d-elektroiak zenbateraino "zabaltzen" (delokalizatzen) dituen erakusten du. Hori kobalentziaren neurria da.
- Delokalizazio handiagoa → kobalentzia handiagoa
- Delokalizazio txikiagoa → izaera ionikoagoa
K-Lerroen Ezaugarriak
K-lerroek atomo baten barneko elektroi-geruzen arteko trantsizio energetikoak islatzen dituzte. Kα-k energia txikiagoa du, baina intentsitate handiagoa.
Difusio Espektroskopia
Difusioa: Solido ez-gardenei xurgapen-espektroa lortzeko teknika bat da, argia transmititzen ez duten material opakuetan ere baliagarria dena.