X-izpien arriskuak eta babes neurriak — erradiografia

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,55 KB

X-izpien arriskuak

Eragina handiena hazkuntza azkarra duten zelulatan dago:

  • kristatinoa
  • tiroidesa
  • timoa eta organo linfoideak
  • hezur-muina
  • gonadak

Kalte nagusiak hauek dira:

  • Tumoreak agertzea, leuzemia eta linfomak.
  • Gonadetako (barrabil eta obarioetan) zelulei eragitea; semeengan eragina izan dezakete, patologia desberdinak eta malformazioak eraginez.
  • Haurdun dauden emakumeekin arreta berezia: enbrioiaren heriotza eta malformazio kongenitoak sor daitezkeelako.

Babes neurriak (oro har)

Zein babes neurri hartu behar ditugu X-izpien aurrean:

  • Dosimetroak jasotzen den erradiazioa neurtzeko.
  • Banakako dosimetroak: atentzioa, nahiz eta erradiologia digitalak dosia asko murriztu duen, beharra ebaluatu behar da.
  • Inguruneko dosimetroak kontsultetan.

Aho-barneko erradiografietan

Aho barneko erradiografietan hartu beharreko neurriak:

  • X-izpien hoditik 2 metro baino gehiagora jartzea, atzetik, eta X-izpien sortzailearekin 90 graduko angelua osatuz.

- Erradiografia egiten den bitartean, profesionalak ez du erradiodiagnostikoko aparatuaren hodia ukitu behar.

- Erradiografia-aparailua egoki ajustatu.

- Aho barneko erradiografia euskarriak erabiltzea gomendagarria da:

  • Eu-skarri hauek X-izpien aurka babesten dute.
  • Plaka egoki kokatzen dutenez, errepikatzeko arriskua %100ean murrizten da.

Gaur egun, erradiodiagnostiko digitalean babes-tresnak nagusiki euskarriak dira.

Erradiografia digital zuzena

Zer da erradiografia digital zuzena:

X-izpiak kaptatzaile baten bidez sortuko dute irudia. Kaptatzailea zuzenean konektatzen da ordenagailura bere kablearen bidez; ez da plakarik errebelatu behar. Kaptatzailea (aho barneko X-izpi-hartzailea) berrerabilgarria da eta erabilera-bakarreko estalki batez babesten da. Lortutako irudia zuzenean ikusten da ordenagailuan segundu batzuen ondoren.

Erradiografia digital ez-zuzena

Zer da erradiografia digital ez-zuzena:

X-izpiak kaptatzaile batek jasotzen ditu irudia sortuz bertan. Ondoren, eskaner baten bidez ordenagailuan deskargatzen da daraman irudia. Ez da plakarik errebelatu behar. Kaptatzailea (aho barneko X-izpi-hartzailea) berrerabilgarria da eta erabilera-bakarreko estalki batez babesten da. Lortutako irudia ordenagailuan eskanerrak deskargatu ondoren ikus daiteke segundu batzuetan.

Entradas relacionadas: