Xafla eta Profilen Kurbaketa eta Tolestaketa: Gida Osoa
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,25 KB
Xafla eta Profilen Kurbaketa
Kurbaketa prozesuak plantxa edo xafla laua, edo partzialki kurbatua, azalera zilindriko edo koniko bihurtzea du helburu.
Zein makinetan gauzatzen da xaflen kurbaketa?
Xaflen kurbaketa zilindro kurbatzaileetan edo prentsa tolestatzaileetan gauzatzen da.
Zilindro Kurbatzaileen Sailkapena
Zilindro kurbatzaileen artean bi sailkapen nagusi egin daitezke:
- Xaflen zilindro kurbatzaileak
- Profilen zilindro kurbatzaileak
Arrabolen arabera, honako kurbatzaile motak ditugu:
- 3 arrabol, piramide eran kokatua
- 3 arrabol, ijezketako makinen antzera
- 4 arrabol, ijezketako makinen antzera
- 3 arrabol asimetriko
3 arrabol, piramide eran
A eta B arrabolak eragileak dira eta noranzko berean biratzen dute. Makina batzuetan A eta B arrabolak izaten dira arrabol kurbatzaileak, altueran higikorrak direnak; beste batzuetan, berriz, C arrabola.
3 arrabol, ijezketako makinen antzera
A eta B arrabolak eragileak dira. C arrabolak kurbadura-erradioa erregulatzen du.
Nola egin zilindro bat ijezketako makinan?
- Plantxa makinaren atzealdetik sartu (C arrabolaren aldetik) eta A-B arrabolen tartean estutu.
- C arrabola higituz kurbadura-erradioa erregulatu eta aurrealdetik ateraraziz muturra kurbatu. Txantiloi batekin alderatu ondoren, nahi dugun kurbadura lortu arte.
- Aurrekurbatu dugun aldetik (A-B arrabolen aldetik) sartu. Arrabolek biratzean, plantxaren kurbaketa hasiko da C arrabolak behartuz.
- Joan-etorri bakoitza egitean, pixkanaka igo, zilindroa itxi edo kurbatu arte.
Profil Kurbatzaileak: Arrabolen Kokapena
Profil kurbatzaileetan, arrabolen kokapenaren arabera, honako sailkapena egin dezakegu:
- Ardatz bertikalekoak: arrabolen ardatz bertikalak dituztenak (kurbaketa plano horizontalean egiten da).
- Ardatz horizontalekoak: arrabolen ardatz horizontalak dituztenak (kurbaketa plano bertikalean egiten da).
Tutuak Kurbatzeko Kurbatzaileak
Tutuak kurbatzeko bi kurbatzaile mota nagusi daude:
- Erdian presioa eginez lan egiten dutenak.
- Karabilkaduraz lan egiten dutenak.
Xaflen Tolestaketa
Tolestatzeko Makinen Sailkapena
Tolestatzeko makinen sailkapena honakoa da:
- Eskuzko tolestaketa makinak
- Tolestatzeko prentsak:
- Zenbakizko kontrolik gabeak
- Zenbakizko kontroldunak
Erreminta Aktiboak: Puntzoiak eta Matrizeak
Tolestatzeko makinetan erreminta aktibo gisa puntzoiak eta matrizeak erabiltzen dira. Altzairu tratatuzkoak eta forma anitzekoak izaten dira.
Puntzoien Ezaugarriak
- Lanabes higikorra da.
- Mugimendu bertikala ematen du.
- Xafla matrizearen aurka presionatzen du.
- Kokapena prentsan: mekanikoa, hidraulikoa eta pneumatikoa.
Matrizearen Ezaugarriak
- Lanabes finkoa da.
- Puntzoiak xafla, bere arketetan sartuz, tolesten du.
- Kokapena prentsaren mahaian: hidraulikoa edo pneumatikoa.
Tolestaketa Motak
Airean egindako tolestaketa
- Puntzoia matrizearen hondoraino ez da iristen.
- Erreminta berberekin angelu ezberdinetako tolesturak egin genitzake.
- Ez da bermatzen aurrez suposatutako barne-erradio neurria, tolestura ireki egiten baita elastikotasunagatik.
Kolpe bidez egindako tolestaketa
- 1,5 mm-rainoko lodiera duten xaflentzat.
- Angelu eta biribildura puntzoiarenak izaten dira.
- Indarra airean egindako tolesturan baino handiagoa behar da (3-5 aldiz gehiago).
- Berreskurapen elastikorik ez da gertatzen.
Tolesteko Prentsen Ezaugarriak
- Indar maximoa (erregulagarria)
- Itzulera indarra
- Tolestatze luzera
- Puntzoi-etxearen arteko irekiera
- Mahai zabalera
- Abiadurak (Y ardatzean): gerturatze, lan eta itzulera abiadura
- Motor nagusiaren potentzia
- Zenbaki kontrola (2-3D)
- Atzeko topearen mugimenduak (X, Y, R1 eta R2)
- Puntzoi eta matrize euste-sistema (mekanikoa, hidraulikoa eta pneumatikoa)