Xasisaren Deformazio Motak eta Talken Analisia

Clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,36 KB

Xasis Independentea

Alboko Desbideratzea

Luzeetarako habeek alboko desplazamendua eragiten dute haien erdiko lerroarekiko. Desplazamendua talkagertatu den alborantz kokatzen da. Gune horretan, luzeetarako habearen barnealdean tolestaketak agertzen dira, eta ateak edo kapota okertu egin daitezke talka gertatu den gunearen arabera.

Hondoratzea

Hondoratzea gertatzen da gune bat ezarritako kota baino beherago dagoenean. Aurrez aurreko edo atzeko talka baten ondorioz gertatu ohi da. Xasisa deformatzean tolestaketak eratzen dira, talka gunearen eta talkaren intentsitatearen arabera. Karrozeriaren panelean lerrokatzea apur dezakete, deformazioak nabarmenak izan ez arren.

Zapalketa

Zapalketa da txasisaren edozein zati kotetan adierazitakoa baino motzagoa denean. Kasu honetan, ia beti zapaldutako guneaz aparte beste gune bat ere deformatzen da. Hondoratzea bezala, aurrez aurreko edo atzeko talketan gertatu ohi da.

Diamante Deformazioa

Diamante motako deformazioetan, xasisaren albo oso bat atzerantz edo aurrerantz desplazatzen da beste alboarekiko, eta karrozeria deskoadratu egiten da.

Bihurdura

Horrela deritzo ibilgailuaren luzeetarako habe bat kotetan ezarriko neurriak baino gorago dagoenean eta, aldi berean, kontrako luzeetarako habea beherago dagoenean, edo alde bat hondoratuta dagoenean inguruko guneekiko.

Xasis Autoportantea

Atzeko Talka

Aurreko talkaren antzekoa da. Lau fasetan banatzen da:

  • 20-30 km/h: Kontaktuko gunea deformatuko da.
  • 40 km/h: Atzeko luzeetarako habeak kaltetuko dira.
  • 60 km/h: Bidaiariaren lekuak deformazioak izango ditu.
  • 70 km/h: Enpantzatu egingo da.

Aurreko Talka

Hainbat fasetan aztertzen da:

  • < 30 km/h: Talka gunea deformatuko da (paraxokea, frontea, kapota...).
  • 50-60 km/h: Kotxeak indarra duelako bultza egiten du, deformazioa kontatukotik barrurago egongo delarik (punterak, gurpil-pasea, aletak, aletako punterak).
  • 80-90 km/h: Autoak bultzatzen segitzen du eta aurrekaldeak deformatzeko gaitasun gehiena galdu duenean, bidaiariari lekua deformatzen hasten da.
  • > 30 km/h: Goiko luzeetarako habeak (atearen...) kaltetzen dira.

Entradas relacionadas: