Xenpelar: Bizitza, Obra eta Testuinguru Historikoa

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,55 KB

Biografia

Juan Frantzisko Petriarena "Xenpelar" Errenteriako bertsolari bat izan zen, XIX. mendeko (hain zuzen ere, 1835eko urtarrilaren 13an jaio zen). Haren aitona eta aita Oiartzunera joan ziren bizitzera, eta dirudienez, idazleak eta ijitoak omen ziren.

Espainiako Independentzia Gerraren ondoren, udalek zorrak ordaindu ahal izateko dirua behar zutelako, lursailak saldu zituzten. Lursail horiek Xenpelarren aitonak erosi zituen. Geroago, haren seme Jose Bernardok etxea eraiki zuen bertan. Ondoren, bertan (Oiartzunen) joan ziren bizitzera, bere emaztearekin.

Jose Bernardo aitak bederatzi seme-alaba izan zituen: hiru Josefa Inazia Iragorrirekin, eta beste sei Maria Rita Borrondorekin; horietako laugarrena Xenpelar izan zen.

Lehen Gerra Karlista garaian jaio zen. Une horretan, haien baserria karlisten eremuan zegoen (Oiartzun osoa bezala), Errenteria, berriz, liberalen menpe zegoen. Haien etxea Oiartzungo elizaren ondoan zegoenez, Oiartzunen bataiatu zituzten senide guztiak.

Testuinguru Historikoa

Xenpelarrek Lehen Gerra Karlista bizi izan zuen. Oiartzun karlisten eremua zenez eta Errenteria liberalena zen, arazoak sortzen ziren haien artean. Xenpelar oiartzuarra zenez, karlisten aldekoa zen. 1857an, bere jatorrizko baserrira itzuli zen, Errenteriako ehun fabrika batera lan egitera joan baitzen.

1846ko Espainiaren eta Frantziaren arteko Muga Hitzarmenak mugaren ondoan zeuden herrialdeak kaltetuta ikusi zituen, industrian garatzeko aukerak zirela eta. Errenteria mugan zegoen herririk hurbilena zen eta ez zegoen debeku-eremuan sartuta. Burdinolek beren instalazioak mantendu edo modernizatu zituzten, eta industria berriak agertu ziren udalerrian. Horrek Xenpelarrek bizi zuen garaian abantaila handia ekarri zion.

Obra: Generoa, Gaiak, Estiloa eta Balioa

Xenpelar idazlea izateaz gain, bertsolaria ere izan zen. Uste da 12 urterekin hasi zela bertsoak idazten. Gaur egun, 30 bertso gordetzen dira; gainerakoak 1936ko gerran (Espainiako Gerra Zibilean) galdu ziren.

Xenpelarrek bere bertsoetan bere garaiko giroa islatzen du: plazako bertsolarien arteko lehia, desafioa, herrietako jaietako ospakizunak, entzuleekin bat egiteko bizitasuna, buru-argitasuna eta umorea. Musika eta doinuak asmatzeko gaitasuna ere bazuen. Bera izan zen doinuen berrikuntza asmatu zuena. Esaten da behin batean Bilintxek edo Iparragirrek erronka jo omen ziotela, musika sortzeko gauza ez zela esanez. Horregatik, Xenpelarrek bertsoen bidez erantzun zien, berak asmatutako doinu batean gainera. Une horretatik aurrera, doinu horri "Iparragirre doinua" esaten zaio, eta Euskal Herrian oso ezaguna da.

Laburbilduz, Xenpelarrek bertsoa erabiltzen zuen genero gisa. Bere bertsoak pertsona baten belarrira kontatuko balitu bezala egiten zituen, eta gai hauek lantzen zituen:

  • Erlijioa
  • Kontakizuna
  • Irrizkoa
  • Amodioa
  • Dantza
  • Sentimenduak

Azkenik, haren balioa bertso bakoitzean erabiltzen zuen "Iparragirre doinua" da.

Konparaketa

Gustavo Adolfo Bécquerrek ere Xenpelarren garaia bizi izan zuen, eta Xenpelar bezala, idazten zuen. Bécquer urtebete geroago jaio zen, eta Xenpelarrekin alderatuta, gai oso desberdinak lantzen zituzten.

Xenpelarrek gai politikoak ukitzen zituen gehienetan; Bécquerrek, berriz, amodioa, poesia, desengainua, heriotza eta bakardadea lantzen zituen bere bertsoetan. Bécquerrek bere arazo pertsonalak bakarrik idazten zituen; Xenpelarrek, ordea, munduan zeuden arazoak irudikatzen zituen bere bertsoetan, berak bizi zituen moduan.

Entradas relacionadas: