XIX. mendeko ekonomia eta euskal nazionalismoa

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,34 KB

XIX. mendeko ekonomia Espainian

XIX. mendean protekzionismoaren eta librekanbismoaren etengabeko borroka eman zen Espainiako gobernu ezberdinen politika ekonomikoa zehazten zenean.

Protekzionismoa eta librekanbismoa

Gobernuek ondoko neurriak hartu zituzten:

  • Protekzionismoa: Aduanei atzerritik zetozen produktuei zerga altuak jarri ziren, hauek garesti eginez.
  • Librekanbismoa: Aduanei atzerriko produktuentzat zergak ezabatzen ziren eta merkeago sartzen ziren. Industrializazioa bultzatzeko ezinbesteko politika zela uste zen, baina oso kaltegarria izan zen barne-produktuentzat.

Interes gatazkak eta politika

Espainiako Historian, gobernuek euren politika zehazteko bi interes artean aurkitu ziren:

  • Andaluziako eta Gaztelako lurjabe handiak: Librekanbismoaren aldekoak ziren, euren produktuak Europako merkatuan kokatu nahi zituztelako.
  • Burgesia industriala: Protekzionismoaren aldekoa zen, kanpoko lehiari aurre egiteko. Espainiako asmoa produktu landuak saltzea zen.

Politika protekzionista zenbait unetan desagertzear egon zen, adibidez, Espainia eta Alemaniaren artean sinatu behar zen itunean, bi nazioen arteko harreman komertziala bultzatzeko asmoz, librekanbismoa onartu zenean, tarifarik gabeko aduanekin. Testu honek dio librekanbismoak zoritxarrak ekarriko zituela, alde batetik zoritxarrezko aurrekari ezartzen zuelako eta bestetik lantegiei kalte egiten zielako.

Librekanbismoaren eta protekzionismoaren arteko borroka XIX. mendearen bukaeran amaitu zen, protekzionismoa garaile. Hala ere, 1914tik 19ra salbuespen bat gertatu zen. Espainian, industrializaziorako bideari ekin zion.

Hala ere, politika ekonomiko honek baditu bere alde txarrak ere; ez duela laguntzen modernizazioan, ezta lehiakortasunari ere. Merkatua babestua egonik, beste nazioekin lehia desagertzen da. Hau gertatu zen Espainiako ekonomian; Espainiako industriaren lehiakortasuna murriztu zuen, ez zuen modernizazioa bultzatu eta merkatuko produktuak atzerrikoak baino garestiagoak izatea eragin zuen. Protekzionismoa desagertu eta gero, gure industriei arazo handiak izango dituzte Europako beste herrialdekoekin lehiatu ahal izateko.

Industria hazkundea Euskal Herrian

Industrializazioa beste sektore batzuetara zabaldu zen, ontzigintzara eta hidroelektrikara. Komunikazio sareak hobetu ziren, gainera industria elektrikoa sendotzen hasi zen Gipuzkoan. Katalunian, kotoi-oihalgintza nagusitu zen.

Garraioak eta merkataritza

Burdinbidearen zabalkuntzari esker, tren-jarduera errentagarria izan zen. Itsasoko garraioari dagokionez, portuak lurrontzien beharretara egokitu ziren eta itsasoko merkataritza asko hazi zen, “Compañía Trasatlántica” eta “Ybarra y Compañía” eratuz.

Kanpoko merkataritzaren bolumena igo egin zen, baina ordainketen balantza negatiboa izan zen, enpresen etekinak atzerrira eraman zirelako. Merkataritza jarduera gainbeheran hasi zen. Oihalgintzako ekoizpenak behera egin zuen eta pezetak balioa galdu zuen.

Industrializazioaren etapak

Hastapenak (1. etapa)

1841ean, burges liberalek Foruak aldatuta, Ebro eta Kantauri arteko muga ekonomikoa Euskal Herria eta Espainiaren artean ezarri zuten. Boluetako Santa Ana, lehen sozietate anonimo modernoa, sortu zen. Gipuzkoan, Ehungintzari lotuta, Bergara eta Lasarten zenbait enpresa sortu ziren. Tolosa inguruan, Papergintzak Espainiako gune-ekoizle garrantzitsua bilakatu zuen.

Meatzaritza (2. etapa)

Figuerolaren legearen ondorioz, kapital mistoko konpainiak sortu ziren: “Franco-Belga Cía” eta “Ybarra y Cía”. Bizkaiko burdinaren ekoizpena oso azkar hazi zen, beste aldi bat hasiz, minerala esportaziorako ekoiztea berehala hedatu zen. Orconera, Franco-Belga, Martínez Rivas... konpainiek burdingintza industrian eta beste industria osagarrietan inbertitu zuten. Bizkaiak lehengai minerala esportatzen zuen.

Altzairua eta ontzigintza (3. etapa)

Bizkaiko industria iraultzan, burgesiak salto handia egin zuen eta esparru berrietan inbertsioak eginez: Labe garaiak eta altzairua. Bi elkartek protagonismo handia izan zuten: Altos Hornos eta Fábricas de Hierro y Acero de Bilbao. Elkarte biek bat egin zuten, Bizkaiko Labe Garaiak (Altos Hornos de Vizcaya) sortzeko. Ontzi-konpainia bat sortu zen: “Naviera Sota y Aznar”.

EAEk atzerriko lehia gainditu behar zuen, merkatu nazionalaren kontrola ziurtatzeko, eta horretarako legeria protekzionista sortu zen. Espainiak Kuba eta Filipinetako kolonietako kapitalak aberrira itzultzearekin batera, politika indartu eta ekonomia garatu zituzten. 1914-1919 tartean, Lehen Mundu Gerraren eraginez, esporta zitezkeen produktuen eskari handia egon zen. Lortutako etekinek kapitala handitu zuten, enpresa gehiago sortuz: Babcock & Wilcox.

Industria garapenaren ondorioak

  • Industriaren garapenak gizartean eragin handia izan zuen.
  • Eskulan ugari iritsi zen eta industrializazio prozesuak aurrera jarraitu zuen.
  • Finantza aginpide handiko oligarkia jaio zen.
  • Langileak ibarrean bizi ziren, lan egiten zuten lekuaren ondo-ondoan.
  • XX. mendeko 60ko hamarkadan, gizarte nekazari eta tradizionala izateari utzi zion Bizkaiak eta gizarte moderno eta industriala bilakatu zen.
  • Industrializazio fenomeno gabe, ezin da ulertu gure gizartean dagoen pluraltasun ideologiko, politiko edo kulturala.

Euskal nazionalismoaren sorrera

Inguru historikoa: ekonomia eta politika

Euskal abertzaletasunaren sorrera lortzeko ondoko arrazoiak aztertu behar dira:

  • Ekonomia: Bizkaian XIX. mendearen amaieran dagoen iraultza industriala. Honek, meatzaritza eta burdingintzan garapen ekonomikoak ankaz gora jarriko ditu gizarte eta egitura tradizionalak. Herri txiki eta ruralak desagertzen dira, hiri handiak sortzen direlarik. Sozialismo, anarkismo edo errepublikanoen ideologiak hedatzen dira. Erdi mailako burgesak, karlistak izandakoak, gizarte berrian alboratuak gelditzen dira.
  • Politika: 1876an, gerra karlista bukatzean foruak aldatu ziren, baina praktikan desagertzen dira. Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa Espainiako probintzi bihurtzen dira eta bi urte geroago gobernuak euskal Diputazioei Kontzertu Ekonomikoa eman zien.

Euskal abertzaletasunaren sortzailea Sabino Arana izan zen, eta honek gizartean zeuden ideiak batu, lotu eta garbitu egin zituen.

Sabino Aranaren ideologiaren oinarriak

1893an idatzitako Bizcaya por su independencia liburuan aurki ditzakegu Sabino Aranaren ideologia hauek:

Arraza, foruak eta euskara

XIV-XIX. mendeetan zehar, Foruak eta gizarte tradizionala defendatzeko erabilitako bi argudio ageri dira (Aitoren semetasuna eta euskararen iraupena). Sabinok salto ideologiko bat eman zuen: euskal nazioaren izaera, espainola eta frantsesa ez den arraza edo etnia batean adierazten da: euskal arraza. Abertzaletasunaren lehenengo eginbeharra arraza gordetzea eta Espainiarengandik independentzia lortzea zen.

Euskal nortasun hori galtzeko arriskuan zegoen bi arrazoirengatik:

  • Foruen desagerpenagatik.
  • Industrializazioak ekarritako emigranteengatik.

Sabinoren ustez, “Lege zaharrak” berreskuratu behar ziren; hau da, 1839ko egoerara bueltatu.

Industrializazioaren oposizioa

Industrializazio eta hiri handiko kulturaren oposizioa agertzen da. Sabinoren ustez, euskaldunen benetako kultura nekazaritzako munduan kokatzen zela uste zen. Industrializazioa eta emigranteak euskal kulturaren etsaiak zirela uste zen. Babesteko modu bakarra Espainiarekin zituzten lotura guztiak apurtzea eta independentzia aldarrikatzea zela uste zen.

Euskal Herriari buruzko sentimendu agonikoa adierazten zuen. Bere ustez Espainiaren aurka zerbait egin beharra zegoen.

Erlijioa eta independentzia

Azkenik zorrozkeria erlijiosoa eta integrismo katolikoa zegoen. Benetako abertzaleak “euskaldun fededun” izan behar zutela uste zen. Eliza katolikoak ziona egin behar zutela uste zen. Ideia hauek izatea antiliberala izatea zen, hau da, gizarte anitz batean zeuden gainontzeko ideologiak euskaldunen etsaitzat hartzen ziren. PNVaren helburua “jangoikoa eta lagi zarrak” ziren.

Foruzaleak eta euskal nortasuna

XVII. eta XVIII. mendeko euskal idazleak (Mogel, Poza, Larramendi eta Garibay) Gipuzkoako eta Bizkaiko foruen defendatzaileak izan ziren. Euskaldun guztiak nobleak zirela zioten, Espainiako nobleziarik zaharrenean parte hartzen zutelako.

Egile hauen arabera Jainkoak Babeleko Dorrean bere herria zigortu eta gero, Tubal (TUBALISMOA) eta bere familia Espainiara etorri zen eta kristautasuna ekarri zuen. Erromatarrek (KANTABRISMOA) eta arabiarrek euskaldunak inoiz menperatu ez zituztenez, Euskaldunak dira Espainiako noblerik zaharrenak. Euskal arrazaren iraupenaren seinale euskara eta katolizismoa bihurtu ziren.

XIX. mendeko idazle karlista eta foruzaleak (Iparragirre, Zamakola...) poesia, nobelak eta abestien bitartez Euskal herriari buruzko ikuspegia sortu zuten (Urrezko aroa), Larramendik utzitako ideiak hartuz. Hainbat kondaira eta elezaharrak kontatuz egia bihurtu ziren: irudizko pentsamolde identitario bat garatu zuten.

  • Foruak: Lege bereziak.
  • Arraza: Hau aitoren semetasunaren existentzian adierazten da.
  • Gerra Karlistak: Foruen aldeko gerrak izan ziren.
  • Baserria: Baserriko bizimoduan adierazten da euskal sena, eta industriak dakarren aldaketa sozial eta ekonomikoa etsaitzat hartu zen.
  • Euskaldun Fededun: Euskaldun zintzoa izateko, kristau izatea edo Aita Santuak dionarekin bat egitea ezinbestekoa zen.

Euzko Alderdi Jeltzalearen bilakaera

Hasierako zailtasunak

1894an “Euskaldun Batzokija” sortu zen. 1895ean “Bizkai Buru Batzar” sortu zuen Bizkaiko herrian herriko zenbait batzokiei antolamendua emanez. 1898ko uztailaren 31n sortu zen lehenengo Euzko Alderdi Jeltzalea, Espainiaren kontrako adierazpena eginez eta lurraldean tradizioko legedia berrezartzeko borondate sendoz. Hasieran, alderdiak ezin izan zuen arrakasta handirik lortu. Lehenengo nazionalismoak Bilboko gizartean izan zuen eragina oso motela izan zen.

Barne tentsioak eta estrategia

Lehenengo nazionalismoarentzat ezinbestekoa zen estrategia aldatzea. 1898an “Sociedad Euskal Herria”ko kide batzuek PNVn sartzea erabaki zuten, Ramon de la Sota buru zela. Neguriko oligarkiako talde nagusiak Alderdi Kontserbadorearekin bat egin zuen. “Sotistek” ideologia aldaketa ekarri zuten. Orduan barne tentsioa sortu zen independentziaren aldeko “sabinianoen” eta Espainiako estatuaren barruan autonomiaren aldeko “sotisten” artean. Kaletarrak, industrialak eta dirudunak nagusitu ziren. “Espainia berregin” lortzeko, Euskal nazionalismoaren egitasmoa Espainiaren barruan kokatzen zen.

1902an, “Liga de Vascos Españolistas” sortu zen. Horrela, bi jarrerak nahastuz; hasierakoen ideiak eta ondorengoen ideiak, alderdiak nolabaiteko oreka aurkitu zuen eta hala eutsi zion hamarkadetan: alde batetik, zuzendaritzak gobernu zentralei presioa egiten zuen, eta bestetik, base independentista mantentzen zen.

II. Errepublika eta zatiketak

1916an, Euskal Komunio Nazionalista izendatu zen, alderdiaren izena aldatuta. Abertzaletasunaren aldarrikapen nagusia Autonomia Estatutua izan zen. Gorteetarako hauteskundeak ere erraz irabazi zituen Bizkaian, nahiz eta gainerako lurraldeetan oso boto gutxi eskuratu. Bigarren Errepublikan, Jose Antonio Agirre lehenengo Lehendakaria izan zen.

PNVtik, II. Errepublikan, bi alderdi politiko sortu ziren:

  • ANV: PNVtik alde egindako zenbait militantek sortua. Laizismoa, sozialismoa eta errepublika defendatu zituen eta hauteskundeetan Fronte Popularrean parte hartu zuen.
  • “Jagi Jagi”: Luis Arana eta Gallastegi sortzaileak izan zituena. Espainiatik independentzia aldarrikatu zuten eta euren proposamenetan Espainiako erakunde eta alderdi politikoekin inongo kolaboraziorik ezaren aldekoak ziren. Multzo ideologiko honek eragina izan zuen 60ko hamarkadan sortuko zen ETArengan.

Entradas relacionadas: