XIX. Mendeko Espainiako eta Euskal Herriko Ekonomia

Clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,51 KB

XIX. Mendeko Espainiako Ekonomia

Espainiako ekonomia oso atzeratuta zegoen. Baina XIX. mendean asmatutako teknikak ez ziren leku guztietan ondo egokitzen. Hemen nekazal erreforma ilustratuak geldituko dira, baina erreforma hauek orain hasiko dira, eta horregatik produkzioa handituko da hazkunde demografikoa mantenduz.

Nekazal Sektorea

Gobernu liberalek erreforma prozesu bat lurjabetzaren egituraren barruan egingo dute, lur eta jabetza esplotazioaren egitura berritzeko. Jabetza mota berri honekin lurjabeek produktibitate handiagoa lortu zuten. Lur jabetzaren egoera berrian, lurjabeek askatasun osoa izan zuten eta produktuaren prezioa erabakiko zuten.

Desamortizazioa

Helburuak gerra karlista irabaztea eta zor publikoa ezabatzea izan ziren.

Ondorio Sozialak
  • Elizarentzat kolpe ekonomiko gogorra suposatu zuen.
  • Goi nobleziak ez zuen bere oinarri ekonomikoa galdu.
  • Lurjabe handiak nobleziarekin batera joan ziren.
  • Baserritarren diru apurrak desamortizazioan salgai jarri ziren lur zatietan.
  • Eskulan merkearen langileen kopurua asko handitu zen.
Ondorio Ekonomikoak
  • Landatutako lurren kopurua handitu zen.
  • Zerealen produkzioak gora egin zuen.
  • Merkataritza indartu zen.

Industria Sektorea

Espainia Europako nazio atzeratuenetarikoa zen, baina merkataritza oso zabala eta diruarekin teknologia berrietan inbertitzeak batak bestea osatu zuten. Produktuen trafiko askea zabaldu zen eta honek produktuen kalitatea ekarri zuen. Amerikako lurrak galdu ziren, orduan diru galera gertatu zen.

Siderurgia Sektorea

Espainian ikatz hobi urriek ez zuten hainbeste ikatz, horregatik etekinak murriztu ziren. Burdin asko zegoen, baina ez honen eskari handirik.

Ehungintza Sektorea

Nazio osoko monopolioa izatera iritsi zen eta bere produkzioa erritmo oso azkarrean igo zen.

Industria Txikiak

Elikagaien industria, industria kimikoak eta industria mekanikoak zeuden.

Energia Sektorea

Ikatza zen energia iturria industrian eta egurra etxeetan.

Merkataritza Sektorea

Garaiaren amaieran emango dira ustiapenarentzako lehen urratsak. Garraiobide sektoreetan, itsasoan portuen arteko garraioa eta ubideen artekoa suspertu zen, eta lehorrean errepide eta trenbidearen sorrera aipatzen da.

Merkataritza sektorearen barruan barne eta kanpo merkataritza zegoen:

Barne Merkataritza

Merkatu batzuetan zegoen banatuta, merkatu hauetan aldaketak zeuden.

Kanpo Merkataritza

Koloniak galdu ondoren krisi larrian murgildu zen.

Ordainketa Balantza

Ekonomiaren bilakaerak zorrak ekarri zituen.

Bankuak

Espainian sortu zen lehenengo bankua zen, baina banku berri hauek akats eta gorabehera askoren ondoren desagertzen joan ziren.

Enpresariak

XVI. mendean Espainiako enpresek ez zuten botere handirik, atzerritarrek protagonismo handia zutelako eta enpresariek estatuaren babespea egiten zutelako beraien negozioetarako. Enpresarien sektorea oso ahula zen.

XIX. Mendeko Ekonomia Euskal Herrian

Espainia guztian bezala egoera nahiko txarra zen. Kalte handia egin zuten Zaragozatik etorritako izurriteek. Desamortizazioaren ondorioa oso latza izan zen nekazari txikientzat. Euskal Herriko hazkunde ekonomikoa hasten da, industria berri bat sortzeko asmoz. Hemen, akzionisten lana izan zen errege-bideen eraikuntza. Aurrerapauso handia egin zen ekonomia arloan, enpresa eta horrelako eraikuntza ugariren sorrerarekin.

Entradas relacionadas: