XIX. Mendeko Euskal Idazleak: Bizkaiera eta Gipuzkera
Clasificado en Religión
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,8 KB
Bizkaieraz Jardundakoak
Joan Mateo Zabala
Apaiz frantziskotarra. Euskaraz eta gaztelaniaz jardun zuen.
- Obra nagusia: Fábulas en dialecto vizcaíno (alegia sorta, XX. mendean argitaratua).
- Kritika: Prosa hotza eta adierazpen-indar mugatua.
Pedro Antonio Añibarro
Euskaraz eta gaztelaniaz idatzi zuen. Euskal gramatikari, apologiari eta deboziozko obrak ditu:
- Lore sorta espirituala.
- Geroko gero (Axularren bizkaierara egindako egokitzapena).
Ideietan, dantzen kontra agertu zen.
Jose Antonio Uriarte
Luis Luziano Bonaparte printzearen adiskidea izan zen, eta hark bultzatu zuen idazle izatera. Obrak euskaraz eta erlijio-gaiei buruzkoak dira.
- Obra nabarmenena: Biblia osoaren itzulpena gipuzkerara.
- Alegia sorta baten autorea ere bada.
Evaristo Bustintza "Kirikiño"
Bizkaieraz idatzi zuen.
Obrak
- Abarrak.
- Bigarrengo abarrak.
Kontakizunen oinarrian gertakari errealak daude, fantasia ederreko sormenean asmaturiko pasarte eta ipuinak. "Abarrak" ipuin kontakizunak dira.
Kritika
Garbizalekeriatik ihesi, garaiko euskal autorerik ezagunenetakoa izan zen. Hizkuntza erraza eta hurbila erabiltzen zuen irakurlearentzat.
Gipuzkeraz Jardundakoak
Biblia kontalariek edo zabaltzaileek euskal literaturan tarte interesgarria hartzen dute.
Juan Batista Agirre (Asteasukoa)
- Konfesioko eta Komunioko Sakramentuen gainean erakusaldiak.
Jose Ignazio Gerriko (Segurakoa)
- Kristau-doktrina guztiaren esplikazioaren saiakera.
Frantzisko Ignazio Lardizabal (Zaldibikoa)
- Testamentu Zaharreko eta Berriko kondaira.
- Gramatica Vascongada.
Ezaugarri eta Kidetsun Nagusiak
Hiru autore hauen eginkizun nagusia erlijioa zabaltzea, kristau ikasbidea eta Bibliaren kondaira ezagutaraztea izan zen. Kidetsun nagusiak:
- Hirurak apaizak eta Mogelen miresleak dira.
- Larramendiren jarraitzaileak.
- Prosista trebeak.
- Hizkuntza dotore eta jasoa erabiltzen zuten.
- Sermoigintzak eragin argia du haien idazkeran.
Juan Ignazio Iztueta
Apaiz ez den bakarra da, eta Larramendiren jarraitzailea. Prosazko obren autorea:
- Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira eta historia (Gipuzkoako dantzen biltze lana).
- Gipuzkoako probintziaren kondaira edo historia.
Bigarren obran, maitasunez idatzitako Gipuzkoaren historia eta deskribapena egiten du. Iztueta Gipuzkoaz eta gipuzkoarrez harro dago. Kondaira honek Larramendiren Corografía gogorarazten du.