XIX. Mendeko Euskal Kultura eta Erromantizismoa

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,81 KB

Bizenta Mogel: Balore Erlijiosoak eta Didaktika

Bizenta Mogelen helburua liburuarekin umeak heztea izan zen, balore erlijiosoak emanez eta morala indartuz. Izenburuak ere bere garrantzia bazuen, Bizentaren ustez garai hartako ipuin ugarietatik liburu hartan jaso zituenak soilik ziren onak.

Besteak ordea, hau da, belaunaldiz belaunaldi transmititutako ahozko literatura barruan zeudenak, ez zuten helburu didaktikorik eta ez ziren baliozkoak, ez zutelako oinarri erlijiosoa, mitologikoa edo tradizionala baizik.

Anton Abadia: Lore Jokoen Sortzailea

Baina Anton Abadiaren ekarpen garrantzitsuena Lore Jokoen sorrera eta antolaketa izan zen. Lore Jokoak jardunaldi kulturalak ziren, eta bertan musika, dantza, bertso saioak eta gehienbat euskal poesia lehiaketak egiten ziren, hasieran bere dirutik finantzatuta. Lehenengoa 1853an izan zen, Urruñan (Ipar Euskal Herrian).

Urtero ospatzen ziren egun batez, eta helburu jakin hauekin egiten ziren:

  • Euskara indartzea eta kultura zabaltzea.
  • Euskara modernizatzea.
  • Euskaldunen harrotasuna indartzea, euskaraz egingo lukete eta azkenean nazionalismoa sortuko litzatekeelako.
  • Euskal nortasuna eta izaera babestu eta goratzea, eta euskal kontzientzia sustatzea.

Bestalde, euskal batasuna sortzen ere saiatu zen joko hauen bidez. Hasieran Ipar Euskal Herrian egiten bazen ere, Euskal Herri osoarentzat ziren, eta honekin elkarketa bat lortu nahi zuen (Zazpiak Bat), artistak beraien artean ezagutzearen bidez (gehienbat poeta erromantikoak). Poeta hauek lantzen zituzten gaiak foruak, euskara eta honelakoak izaten ziren, nazionalitate eta harrotasun hori babestuz, erromantizismoaren alorrean.

Iparragirre: Euskal Bardoa eta Sentimenduak

Bidaian zehar konposatzen ibili zen, euskal kantautore bardoa bilakatzen hasi zen orduan. Bere abesti eta olerkien letrak ez ziren hain onak, baina berrikuntza bat eragin zuen, sentimenduak erabiltzen hasi baitzen, euskal kulturan garrantzia izan zutenak.

Garai hartan Gernikako Arbola abestia konposatu zuen. Berebiziko garrantzia izan zuen kantak, euskaldunen ereserki bihurtu zen arte. Gernikako Arbolak konnotazio eta sinbologia berezi bat zuen eta dauka. Arbola honen ondoan Bizkaiko Batzar Etxea dago, eta bertan egiten ziren foruen hitzarmenak eta adostasunak. Honen ondorioz, arbola honek bai bizkaitarren, bai euskal herritarren askatasun tradizionala eta Euskal Herriko foruak adierazten ditu.

Sentimendu hauek garaian pil-pilean zegoen erromantizismoarekin bat egiten zuten, aberria, hau da, 'gu' edota 'ni' azpimarratzen baitzuen, askatasun kolektiboa indartuz.

Iparragirre Euskal Herrira bueltatu zenean preso hartu zuten, agintariek bazekitelako Euskal Herriko sentimendua pizten zuela eta garaian ez zen komeni, Karlistaldien arteko garaia baitzen, hau da, foru eta konstituzioaren arteko liskar garaia.

Bilintx: Amodiozko Poeta Erromantikoena

Bilintxek baserri munduaren idealizaziotik urrunduta amodiozko poesia landu zuen, eta poeta erromantikoena dago kontsideratua. Ez du beste poeta erromantikoen antzera izakion zorigaiztoa txarresten, umore gazi-gozoz tratatzen ditu gaiak, umore puntu batekin eta mamirik gabe, baina sentimendu handikoa, amodioaren aurrean lotsarik gabea.

Bere bertsoetan emakume bat deskribatzen zuen: goxoa, ederra, maitatua eta maitasunez betea zena. Honetarako metafora ugari erabiltzen zituen. Bere obra ezagun batzuk “Behin batian Loiolan” eta “Loriak udan ihintza bezala” dira, gipuzkeraz idatziak.

Poetaren omenez, Donostiako Udalak bere izenarekin kale bat izendatu zuen, Bilintx kalea alegia, bera bizi eta lan egin zuen Antzoki Zaharraren ondoan, hain zuzen.

Entradas relacionadas: