XIX. Mendeko Euskal Literatura Iparraldean: Analisia eta Testuingurua

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,86 KB

XIX. Mendeko Euskal Literatura Iparraldean

1. Frantziako Giro Soziopolitikoa XIX. Mendean

Napoleon I.aren gerrekin eta Frantziako Iraultzaren azken hatsekin ekin zion gizaldiak. Waterloo-ko porrotaren ondoren, antzinako erregimena berrezarri arren, lurralde antolamenduari dagokionez, ez ziren gauzak lehenera itzuli: euskal probintziek ez zituzten aurretik zeuzkaten eskubideak berreskuratu. Era askotako egitura politikoak egon ziren: monarkia aldiak, inperioak, errepublikak; gerra matxinadak eta gatazkarik ere ez ziren falta izan. Garraiobideetan eta industrian urrats ikaragarriak eman zituen Frantziak. Bestalde, eskola eta soldaduskaren bitartez lurralde guztietara zabaltzen hasi zen estatu zentralistaren eraketa bateratua.

2. Iparraldeko Aldaketak: Zergatik Ez Hain Azkar?

Iparraldean industriak garrantzi gutxi izan zuenez, nekazaritza giroko gizarte tradizionala izaten jarraitu zuen Euskal Herriak. Estatuko eztabaida erlijioso eta borroka ideologikoen oihartzuna iristen zen noizean behin, baina elizak indartsu zirauen oraindik, eta gehienetan bere eraginari eutsi zion.

3. Prosa Erlijiosoa: Idazleak eta Lanak

Idazlea

Lana

Informazioa


Martin Duhalde

(1753-1804)

Meditazioneak gei premiatsuenen gainean (1809)

Euskara dotorean idatzia, eta Iparraldeko literatura erlijiosoan klasiko bihurtu den liburua.


Etiene Lapeire

(1840-1893)

Kredo edo Sinhesten dut esplikatua (1891)

L. Villasanteren ustez, Lapeireren obra hau lapurtera klasikoaren tradizioan lekukorik jatorrenetakoa dugu. Orduan Hegoaldean nagusitzen ari ziren aurreiritzi garbizalerik gabe, badaki egile honek irakurlearekin bat egiten, mezua zuzen eta zehatz adierazten, ideia konplexu samarrak ulergarri bihurtzen.


Jean Pierre Arbelbide

(1841-1905)

Igandea edo Jaunaren eguna (1895)

Nafarroa Behereko Zaron jaio zen. Liburu honen hitzaurrean Arbelbidek sasoi hartako apaiz askok gure hizkuntzaz zer pentsatzen zuten azaltzen digu: euskara hizkuntza bikaina ez ezik, kanpotik datozkigun pentsakera eta ohitura gaiztoen kontrako harresi paregabea bada ere.

4. Iparraldeko Saiakerak eta Biografiak

Mende honetako prosagintzak aurrerapauso handiak eman zituen hainbat arlotan. Jean Piarres Duvoisinek (1810-1891) nekazaritzari buruzko lan didaktiko eta jakingarria kaleratu zuen: Laborantzako liburua (1958).

Mixel Elizanburu (1826-1895) ikaskuntzari eskaini zion ia bizitza osoa. Gatazka politikoek ere asko kezkatzen zuten, bereziki XIX. mendearen hondarrean Frantzian eliza eta estatuaren artean izandako tirabirek. Adierazgarria da 1890ean plazaratu: Framazonak eta Frantziako hirur errepubliken ixtorioa laburzki.

Garai horretako prosa libururik irakurgarriena biografia bat dugu: Frantzisko Laphitzen (1832-1906) Bi saindu eskualdunen bizitza. Liburu horrek badu eleberri askok adina bizitasun eta erakargarritasun.

Basilio Joanategi (1837-1921) biografiagile oparoa izan zen. kazetaritza erlijiosoan ere aritu zen, Fedearen Propagazioneko Urtekaria izeneko aldizkaria urte askoan idatzi baitzuen. Hala ere, Joan Hiriart-Urruti XIX. mendearen azkenetan kazetaritzari indar berria eman zion. Eskualduna astekaria kudeatu zuen; euskaraz eta frantsesez hasieran, gerora ia erabat euskaraz. Aldizkari horri kutsu elizkoiegia ematen bazion ere, XIX. mende amaierako eta XX. mendearen lehen hamarkadetako kazetaritzaren oinarriak finkatu zituen Iparraldean. Gutxitan gainditu zen haren idaztankera zuzena, argia, sutsua eta erakargarria.

5. Iparraldeko Narratiba: Idazleak eta Lanak

Zer dakizu horretaz?

Idazlea

Lehen euskal eleberritzat hartua izan den liburua da. Gainx kontrabandista lapurtarraren pasadizo famatu bat kontatzen digun liburu hau askoren artean moldatutako itzulpena besterik ez dugu; erraz eta gustura irakurtzen dena.

a-J. B. Azkonagerre


Atheka gaitzeko oihartzunak

Gaztetan idatzitako ipuin labur batzuk dira, 50 bat urte geroago argitaratu zirenak. Aldizkari batean zatika azaldu zirelako, ia ezezagunak ziren oraintsu arte. Juan San Martinek 1987an liburu batean batu zituenez geroztik, eskura dugu ipuin sorta interesgarri hau.

b-J. P. Duvoisin


Baigorriko zazpi liliak

Izen bereko pertsonaia saratarraren ibilaldi bat kontatzen diguna, txangoan zehar hainbat istorio tartekatzen duelarik. Hau ere aldizkarian puskaka azaltzeko taxutu zen hasieran; horregatik-edo, batasuna falta zaio sarritan. Dena den, prosa bizia, aberatsa eta atsegina da Elizanbururena.

c-J. B. Elizanburu


Piarres Adame

6. Bertsogintza Iparraldean: Egia ala Gezurra?

  1. Etxahuni bizimodu latza egokitu zitzaion; horregatik, gehienetan tristura, erresumina eta gorrotoa darie haren bertsoei.

Egia

  1. Etxahun Hiribarren baino eskolatuagoa izan zen eta ironia zorrotza erabiltzen zuen.

Gezurra. Etxahun baino eskolatuagoa izan zen Hiribarren, baina barkoxtarraren gatza falta zitzaion

  1. Hiribarrenen lanik ezagunena Eskaldunak da. Prosaz idatzitako lan honetan Euskal Herri bietako gertakari historiko, ohitura, jolas, pertsonaia eta abarrez hitz egiten du.

Gezurra. Hiribarrenen lanik ezagunena Eskaldunak da. Poema luze bat da eta Euskal Herri bietako gertakari historiko, ohitura, jolas, pertsonaia eta abarrez hitz egiten du.

  1. 1853an Eskaldunak lana argitaratzeaz gain, Hiribarrenek antolatu zituen lehendabiziko Lore Jokoak.

Gezurra. 1853an Eskaldunak lana argitaratzeaz gain, Anton Abadiak antolatu zituen lehendabiziko Lore Jokoak.

  1. Urtero ospatzen ziren Euskal Jai hauetan euskarazko bertso sorta onenari emandako saria egoten zen.

Egia

  1. Elizanburuk behin baino gehiagotan irabazi zituen Lore Jokoetan bertso sorta onenari emandako sariak.

Egia

  1. Elizanbururen poema batzuk gaur egun edonon entzuten dira abesti bihurtu baitira.

Egia

  1. Zaldubyk poemak gauzatzeko izugarrizko erraztasuna bazuen ere, gai bakarra jorratu zuen.

Gezurra. Zaldubyk poemak gauzatzeko izugarrizko erraztasuna zuen eta mota desberdinetako poemak gauzatu zituen: erlijiosoak, herrikoiak,...

  1. Zaldubyren poemak bat-batean sortutako poemak ziren; horregatik bere olerkiak landugabeak ziren.

Gezurra. Haren lanak ongi hausnartuak, neurtuak eta landuak dira.

  1. Atzerritik etorritako hainbat euskalariri esker (Michel, Bonaparte, Van Eys, Vinson, Schuchardt), euskal gramatikak, filologiak, dialektologiak, bibliografiak, literaturak, testu zaharren argitalpenak eta beste hainbat arlok aurrerapauso handiak eman zituzten.

Egia

Entradas relacionadas: