XIX. Mendeko Industria Iraultza Euskal Herrian

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,61 KB

Ehungintza

Erosahalmen txikia zutelako, zenbait tokitan kotoi-ehunen fabrikak sortu ziren. Katalunia izan zen industria-jarduera horren gunea, eskulanaren ugaritasunagatik, pentsaera ekintzaileagatik eta politika protekzionistagatik; kataluniar ehunek ez zuten produktu ingelesekin lehiatu beharrik izan. Merkatu askatasunaren aurka zeuden.

Fabriketan gurpil hidraulikoen bidez mugitzen ziren makinak eta lurrun-makinak jarri zituztenean, artile-industria mekanizatu berria Terrasan eta Sabadellen kokatu zen.

Meatzaritza eta Siderurgia

Penintsula oso aberatsa da mineraletan, baina XIX. mendean, portuetatik hurbil zeuden meategiak bakarrik ustiatzen ziren. Meatzaritza geldi egon zen ia mende osoan zehar, eskaera urriagatik, atzerapen ekonomikoagatik, kapitalen eta teknologiaren faltagatik…

1868ko MEATEGIEN OINARRIZKO LEGEAK eta beste lege librekanbista batzuek mesede egin zioten meatzaritzari; aldi berean, mineralen eskaera handitu zen trenbideen eraikuntzagatik. Hedapen hori atzerriko inbertsioan oinarritu, eta lurpearen desamortizazioa deitu zen. Horregatik, 1871tik aurrera, britaniarrek 20 enpresa baino gehiago sortu zituzten Bizkaiko, Kantabriako eta Andaluziako burdina ustiatzeko.

Meategietatik ateratako mineralen %60 burdina zen (beruna, merkurioa eta kobrea ere atera ziren). Mendearen amaieran, Espainia zen Europako burdina esportatzailerik handiena; aldiz, haren ekoizpen siderurgikoa Europako txikienetakoen artean zegoen, teknologiaren ikuspegitik ekonomia atzeratuta zegoelako.

Hala ere, meatzaritzak euskal siderurgia bultzatu zuen; mendearen azken laurdenean, Bilbon kontzentratu zen industria hori. Lehen labe garaia eraiki zuten Boluetako Santa Ana fabrikan. Beste enpresa enblematiko bat Ybarra familiarena izan zen. Hedapen horri esker, Bizkaiko Labe Garaiak sortu zen.

Euskal siderurgia zaharkituta zegoen Europako gainerako herrialdeen aldean, euskal labe garaien erdiak egur-ikatzekoak baitziren. Aitzitik, euskal siderurgia egoera ezin hobean zegoen estatu mailan.

Garrantzi Gutxiagoko Beste Industria-Jarduera Batzuk

Nekazaritzatik eratorritako beste industria batzuk (oliba-olioarena) modernizatuz joan ziren. Atzerriko inbertsioa oso garrantzitsua izan zen industria hedatzeko. Industria mekanikoak pisu gutxi zuen. Ehungintzarako eta trenbideetarako makinak egiten zituzten, edo mende amaieran Bizkaian eta Bartzelonan sortutako ontzioletarako materialak.

Entradas relacionadas: