XIX. mendeko krisia eta Europako abangoardiak
Clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,83 KB
XIX. mendeko pentsamoldearen krisia eta mende amaierako kultura
Dekadentismoa eta mende amaierako espiritua
- Gainbehera dagoen zibilizazio bateko partaide izanik, dekadentismoaren jarraitzaileek errebeldia eta probokazioa bihurtuko dituzte gizarteari erantzuteko tresna nagusi.
- Asperdura malenkoniatsuari ihes egiteko bidea: Artea. Gizarte burgesak gaitzetsitako guztia baliagarri zaie: satanismoa, emagalduak, misterio iskanbilatsuak...; mende amaierako egoera animikoaren isla dira.
- Espiritu dekadentea hoberen islatu zuena J. K. Huysmans-en “Kontrabidean” nobela izan zen.
- Sinbolismoaren eta “fin de siècle” espirituaren eragina zabala izan zen Europa osoan. XX. mende hasieran Paristik pasatako poeta gehienek jaso zuten poesia sinbolistaren eragina: Oscar Wilde, Rubén Darío, Antonio Machado eta Stefan George.
Modernismoa eta Rubén Daríoren eragina
- Rubén Daríok (XIX. mende bukaerakoa) gaztelaniazko poesiagintzan izan duen eragina erabatekoa da. Hego Amerikan eta Espainian modernismoa zabaldu zuen.
- Modernismoa: mugimendu estetiko, literario eta kosmopolita izan zen (XIX. mende bukaeran kosmopolita izatea frantsestua izatea zen). Mugimendu honek goitik behera aldatu zuen gaztelaniaz idatzitako poesia.
- Estetizismoaren eta modernismoaren ezaugarri nagusietako bat da gaiak ez direla euren esperientzia pertsonalak, baizik eta aurretik beste idazleen lanetan agertutakoak.
- Rubén Darío da modernismoaren abiapuntua: sentsualitatea, malenkonia, naturarekiko sentimenduak, maitasun desirak, denboraren igarotzea eta musikaltasuna. Gai gehiago: exotismoa, erotismoa, mitologia, emakumearen goratzea eta bohemia.
Antonio Machado eta Juan Ramón Jiménez
- Antonio Machado eta Juan Ramón Jiménez izan ziren Espainiako XIX. eta XX. mende arteko ibilbide poetikoan erreferentzia nagusiak. Biak Rubén Daríoren nortasun erakargarriak seduzitu bazituen ere, alde handia dago haien poesien artean.
- Antonio Machadok modernismoa alde batera utzi eta “betiereko poesia” hartu zuen jomugatzat. Beretzat, poesiaren funtsa ez dago hitzaren kalitate fonikoan, ez kolorean, ezta sentsazioetan ere, arimaren barnean baizik. Ahotsak oihartzunetatik (las voces de los ecos) bereiztea zen poetaren eginkizuna.
- Gaztelako bizimoduak eta emazte gaztearen (Leonor) galerak eragin handia izan zuten bere poesian.
- Lan aipagarriena: “Gaztelako zelaiak”.
- Bitxikeria: bera errepublikazalea izan zen eta bere anaia, Manuel, aldiz, nazionalista.
Beste egile eta mugimendu batzuk
Antero de Quental (Portugal) eta W. Whitman (USA).
Nobelaren barruan sortutako mugimendu berriak:
- Estetizismoa: “Artea arteagatik” du jomugatzat. Dotorezia, probokazioa eta sinbolista frantsesen ildotik garatua (Oscar Wilde).
- Abentura: Toki urrun eta exotikoetan gertatzen dira; itsasoan edo oihanean (Stevenson, Conrad...).
- Nobela fantastikoa, abentura eta zientzia-fikzioa: Lewis Carroll.
Egile eta lan esanguratsuak:
- Estetizismo ingelesa: Oscar Wilde (Ingalaterra) – Dorian Grayren erretratua.
- Abenturazko nobela:
- Robert Louis Stevenson (Ingalaterra) – Dr. Jekyll eta Mr. Hyde.
- Jack London (USA) – Letagin zuria.
- Rudyard Kipling (Ingalaterra) – Oihaneko liburua.
- Joseph Conrad (Polonia) – Lord Jim (ingelesez idatzia).
- Nobela fantastikoa eta zientzia-fikzioa:
- Lewis Carroll (Ingalaterra) – Alizia mirarien herrialdean.
- James M. Barrie (Ingalaterra) – Peter Pan.
- Jules Verne (Frantzia) – Munduari itzulia 80 egunetan.
- Herbert George Wells (Ingalaterra) – Gizon ikusezina.
Bitxikeria: bera errepublikazalea izan zen eta bere anaia, Manuel, aldiz, nazionalista.
Europako abangoardiak eta esperimentalismoa
Esperimentalismoa literaturan: antzerkia eta poesia
- XX. mendeko bereizgarri nagusiak: aurrerapen zientifiko-teknologikoak, zientzien garapena (medikuntza eta biologia), erlatibitatearen teoriaren aurkikuntza eta Freuden inkontzientearen aurkikuntza.
- Gertaera historikoak: bi mundu gerrak, Sobiet Batasuneko iraultza, Hitler eta Stalinen totalitarismoak, artearen aberastasuna, espazioaren konkista eta informatizazioa.