XIX. Mendeko Literatura: Ingalaterra eta Errusia

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,64 KB

XIX. Mendeko Literatura: Ingalaterra

Charles Dickens eta Garaiko Eleberria

Ingalaterrako biztanleria irakurtzera ohituta zegoen. Egunkariarekin batera oso merke saldutako emanaldikako eleberrien bermatzeak idazleekiko benetako irrika sorrarazi zuen, irakurleentzat haiek heroi bihurtu zirelarik. Sistemak baldintzatuta, garaiko eleberriak luzeak izan ohi ziren, egitura aldakorreko intrigazko korapilo eta amaiera zoriontsuekin.

Charles Dickens idazle ingeles ezaguna izan zen. Narrazioan maisu, umorez eta ironiaz kritika sozial zorrotzena egin zuen. Boz ezizena erabili zuen batzuetan. Bere lanen artean, azpimarragarriak dira Oliver Twist, A Christmas Carol ("Gabonetako kanta") eta David Copperfield eleberriak. Halaber, hainbat istorio laburren egilea ere bada.

Dickensen Obraren Kritika eta Arrakasta

Era guztietako kritikak izan zituen; batzuk oso onak izan ziren, George Gissing eta G. K. Chestertonenak kasu, ingeles hizkuntzan zuen trebetasuna, hain landu zituen pertsonaiak eta gizartearekiko zuen sentsibilitatea goraipatzen zituztenak. Kontrakoak ere izan zituen: George Henry Lewes, Henry James edo Virginia Woolfek akatsak ikusi zizkioten bere obrari, hala nola, gehiegizko sentimentalismoa prosan, gertaera sinesgaitzak eta pertsonaia arruntak.

Arrakasta handia lortu zuen Dickensek orduan eta, gaur egun ere, bere lanak argitaratzen ari dira. Garaiko fikzioa argitaratzen zen bezala, Charlesek ere eleberriak egin zituen kapituluka. Liburuak erosteko ahalmena ez zegoen denen eskuetan eta irakurleek irrikitan egoten ziren zain, hurrengo kapitulua argitaratu arte. Idazleen artean ere, gaur egun ere maisutzat hartzen dute.

XIX. Mendeko Literatura: Errusia

Errusia ez zen Europako literaturaren mapan XIX. mendera arte sartu, baina indar handiz. Idazle nagusienek tsarren gobernu despota eta errepresiboak zapaldutako gizarte baten konplexutasuna eta nobleziaren menpe morroi bizi ziren nekazarien miseria erakusten dute. Egoera hori zela eta, idazleen hitza herriaren ahots bihurtu zen.

Alexandr Puxkin

Alexandr Puxkin errusierazko poeta, nobelagilea, dramagilea eta istorio motzen idazlea izan zen. Errusiar literatura modernoaren sortzailetzat hartzen da. Bere poemetan eta lanetan herri hizkuntzaren erabileran aitzindari izanik, estilo narratibo bat sortu zuen, dramaren, amodio istorioen eta satiraren nahasketa.

Nikolai Gogol

Nikolai Gogol errusiar errealismoaren aitzindaria izan zen. Taras Bulba eleberri laburrean oraindik joera erromantikoa nabari bada ere, Ikuskari Nagusia antzezlanak tsarren burokrazia ustela salatzen zuen eta izugarrizko iskanbila sortu zuen. Ipuin ezagunenak hauek dira:

  • Erretratua
  • Ero baten egunerokoa
  • Sudurra
  • Berokia

Giro errealista, hiriko arazoak, burokrazia eta maila apaleko pertsonaiak azaldu zituen. Obra nagusia Arima Hilak izan zen, errusiar nekazarien miseria deskribatu zuena.

Fiodor Dostoievski

Fiodor Dostoievski historiako idazle nagusienetakoa da, azaltzen dituen arazo existentzialen sakontasunagatik eta bere pertsonaien konplexutasun psikologikoagatik. Nobela gaixoak zapalduen alde idatzi zituen beti. Siberiako kartzelako bere esperientzia Hilen Etxeko Oroitzapenak obran islatu zuen.

Lurpeko Oroitzapenak lanean bere maisulanek izango duten konplexutasun psikologikoa eta argumentuarena iragartzen ditu:

  • Krimena eta Zigorra: Gazte batek krimen bat egiten du denen moralaren gainetik dagoelakoan, baina damu izugarriak jasan ezinik dena aitortzen du.
  • Idiota: Pertsonaia zintzo bat da, porrot egiten duena maite duena askatzeko ahaleginetan.
  • Karamazov Anaiak: Familia baten bidez egindako giza arimaren konplexutasunaren azterketa da.

Lev Tolstoi

Lev Tolstoiren obra zabalak errusiar nortasunaren eta ohituren deskribapenaren koadro itzela osatzen du. Bere gaztaroan autobiografia bat idatzi zuen hiru zatitan, eta bere esperientzia Sebastopoleko Kontakizuna obran islatzen du. Bere lehen maisulana Gerra eta Bakea izan zen, Napoleonek Errusian egindako kanpainen kronika egiten duena. Anna Karenina protagonistak adulteriora eta bere buruaz beste egitera eramaten duen pasiozko amodioa kontatzen duen istorioa da. Azterketa psikologikoaz gain, gizarteko arau puritanoak kritikatzen ditu. Azken nobelak, Berpiztea, bere zahartzaroko kezka erlijioso eta karitatezkoak islatzen ditu.

Entradas relacionadas: