XIX. Mendeko Neoklasizismoa: Estilo Iraultzaile Baten Gakoak
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,92 KB
XIX. Mendeko Artea: Lehen Hamarkadak
Neoklasizismoa
Burgesiak estilo hau sortu zuen Erroman, garai klasikora itzultzeko nahian, noblezia eta erregetzarekin lotzen den Barrokoa eta Rokokoa baztertzeko. Ezaugarri nagusiak: soila, sinplea eta adierazkortasun gabekoa (Grezia klasikoko ezaugarriak berreskuratuz). Idealismoa da oinarri. Gure ikuspuntutik atzera pauso bat ematea badirudi ere, garaian apustu iraultzailea izan zen, eta horregatik estiloa garaian gertatzen den iraultza politiko liberalarekin lotzen da.
Jatorria eta Hedapena
- Erroman sortu zen, Rokoko gainditzeko asmoz (apainketa sinplea eta esanguratsua bilatuz), eta gero Europa osora hedatu zen.
- Frantzian arrakasta handia izan zuen, batez ere liberalen artean, pentsamendu liberala demokraziaren sorrerarekin (Atenasen, Grezia) lotzen zutelako.
Arte Ederretako Akademiak
Estiloaren garapenean garrantzi handia izan zuten. Artisten interesak biltzeko eta defendatzeko sortu ziren Errenazimentuan, eta garai honetan arte-adierazpenaren erregulatzaile bihurtzen dira, bete beharreko arauak ezarriz.
Arkeologiaren Eragina
Diziplina honen garapenak Ponpeia eta Herkulanoko aztarnak aurkitzea ekarri zuen, eta beraz, arte klasikoa berreskuratzen lagundu zuen.
Adierazpen Nagusiak
Arkitektura izango da adierazpen nagusia; eskultura eta pintura haren menpe egongo dira.
Arkitektura Neoklasikoa
Neoklasizismoaren adierazpen nagusia izango da bai Frantzian bai Alemanian, eta argi ikusiko da Grezia klasikoko arkitekturarekiko duen menpekotasuna.
Ezaugarri Orokorrak
- Estilo uniformea eta homogeneoa.
- Arte Ederretako Akademiak sortu ziren artearen norabidea arautu eta zuzentzeko asmoz.
- Arau zorrotzak: kanoi-gangak eta ertz-gangak, ordena klasikoak, kupulak.
- Edertasunaren kontzeptu klasikoa berreskuratzen da.
Arkitekto Garrantzitsuak eta Obrak
- Vignon (Frantziarra): Oso zorrotza, ezaugarri grekoak zorrotz jarraituz. Pariseko La Madeleine eliza kristaua tenplu greko baten itxura guztiz txertatuz egin zuen. Napoleonek eta inperioak babestu zuten.
- Soufflot (Frantziarra): Ausartagoa, elementu grekoei erromatarrak txertatuz. Pariseko Sainte Genevieve elizan kupula erabili zuen.
- Langhans (Alemana): Brandeburgoko Atea, nahiz eta ordena dorikoan eraikita egon, erromatar tipologietan inspiratuta dago.
- Thornton (Estatu Batuetakoa): Elementu grekoak eta erromatarrak (kupulak) konbinatu zituen. Adibidez, Washingtongo Kapitolioa.
- Villanueva (Espainiarra): Ez da hain klasikoa izango, barrokoaren elementuekin nahastu zituen. Adibidez, Pradoko Museoa Madrilen.
Euskal Herrian arkitektura neoklasikoak arrakasta handia izan zuen, eta eraikuntza asko, bereziki zibilak, egin ziren; adibidez, Donostiako Alde Zaharra.