XIX. Mendeko Potentziak eta Inperialismoa

Clasificado en Electrónica

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,14 KB

Potentzia Berriak

Alemania

Alemania 1870ean bateratu zen eta bigarren potentzia bihurtu zen. Faktoreak:

  • Itsas garraioaren eta trenbideen gorakada.
  • Hezkuntza eta zientzia berrikuntzak.
  • Altzairuaren industria eta finantza industria handia, enpresa sendoak sortuz.
  • Estatuak politikaren bidez bultzatua.

Ameriketako Estatu Batuak (AEB)

AEB lehen potentzia bihurtu zen. Faktoreak:

  • Baliabide natural ugari.
  • Kontsumo merkatu zabala (migrazioaren ondorioz).
  • Kapitalismoa eta monopolioak.

Japonia

Japoniaren gorakada Meiji Iraultzarekin (1868) hasi zen. Feudalismoa utzi eta botere inperiala berrezarri zen. Mendebaldeko ereduak kopiatu, ikerketa eta inbertsio publikoak bultzatu zituzten. Asiako lehen potentzia izan zen XIX. mendearen bukaeran, zeta nazioarteko merkataritzan nabarmenduz.

Berrikuntza Teknologikoak eta Industrialak

Metalurgia eta Material Berriak

Altzairua asmatu zen, eraikuntzan, makinetan eta tresnetan erabilia. Metal berriak ere agertu ziren: aluminioa, kobrea, nikela.

Energia Iturriak eta Garraioa

  • Elektrizitatea izan zen garrantzitsuena, lurrun-makinari lehia eginez. Telegrafoa bezalako aplikazioak, kale-argiztapena eta komunikazioa hobetu zituen.
  • Petrolioa hasieran erregai gisa eta iragazgaitz gisa erabili zen. 1885ean Karl Benzek eztanda-motorra asmatu zuen, eta 1897an Rudolf Dieselek gasolio-motorra.
  • Automobilgintza: gasolina, eztanda-motorra eta kautxuzko gurpilak. Fordek muntaketa-kateak sartu zituen.

Produkzio eta Komunikazio Berrikuntzak

  • Kate-produkzioak (taylorismoa) produktibitatea igo zuen, soldatak igo eta kontsumo-kultura hedatu.
  • Telegrafoa, Telefonoa eta Irrati-transmisioa: Munduko ekonomia-gune guztiak denbora errealean konektatu ziren. Morse kodea ere garrantzitsua izan zen. Asmakizun hauek zeharo erraztu zituzten komunikazioak.

Inperio Kolonialen Hedapena

Erresuma Batua

India Erresuma Batuaren kolonia nagusia izan zen. 1857ko matxinada odoltsua garaitu ondoren, lurraldearen kontrola hartu zuten. Erregeordea jarri zuten lurraldea zuzenean kontrolatzeko. India, Bangladesh, Pakistan eta Sri Lanka bateratuta zeuden “Raja” izenaren pean.

Gerora, Birmania, Malaysia, Singapur eta Txinako enklabeetara zabaldu zen (Hong Kong, adibidez). Gainera, Australia eta Zeelanda Berria ere kontrolatu zituzten (estatus desberdinarekin).

Errusia

Errusiak bere mugak zabaldu zituen: Kaukaso, Siberia eta Alaska (gero AEBri saldu zion). Erresuma Batuarekin arazoak sortu ziren. Horiek ekiditeko, Afganistan eta Persia estatu tapoi gisa mantentzea adostu zuten.

Frantzia

Frantziak Indotxina (Vietnam, Kanbodia eta Laos) kolonizatu zuen. Erresuma Batuarekin tentsioak izan zituen. Siam-ek independentziari eutsi zion.

Herbehereak

Herbehereek Java eta Indonesia kolonizatu zituzten. Ez zen arriskutsu ikusi gainontzeko potentzientzat.

Alemania

Alemaniak Ekialdeko Ginea Berria, Ozeano Bareko uharte batzuk eta Txinako kostaldeko enklabe batzuk eskuratu zituen.

Txinako Inperioa

Europarrek ezin izan zuten osorik hartu, baina presio handia egin zieten lurralde zehatzekin. Presioari erantzuteko, 1900. urtean “Boxerren” matxinada gertatu zen. Oso odoltsua izan zen europarren erantzuna, baina Txinaren garaitezintasuna erakutsi zuen.

Japonia

Japoniak Korea eta Txina zituen helburu, Japoniaren beharrei eta hazkundeari erantzuteko. 1875etik aurrera Korea okupatu zuen, eta 1905ean Errusiarekin gerran sartu zen, Txinarekiko mugak argitu nahian.

Ameriketako Estatu Batuak (AEB)

AEB: 1848tik aurrera Rio Grandetik aurrerako lurraldea (Mexiko) okupatu zuen. 1867an Alaska erosi zuen, eta 1898an Kuba eta Puerto Rico eskuratu zituen Espainiaren aurkako gerran. 1903an Filipinak eta Hawaii AEBen parte izatera pasatu ziren. 1903an Panama Kolonbiatik bereiztea bultzatu zuen, eta 1914an kanala zabaldu zen.

Ondorioak

  • Militarrak: Gatazka ugari sortu ziren herri inperialisten artean.
  • Ekonomikoak: Merkataritza eta finantza arloetan, metropolien eta herrialde kolonizatzaileen garapen handia gertatu zen, kolonizatutako lurraldeen baliabideak ustiatuta. Herrialde hauen egitura sozioekonomikoa errotik aldatzera behartu zituen, eta nazioarteko ekonomian sartzera derrigortu zituen.
  • Soziopolitikoak: Lurralde-banaketek hausturak ekarri zituzten tribu-loturetan egituratutako gizarteetan. Muga artifizialak sortu ziren, eta akulturazio behartua gertatu zen.

Entradas relacionadas: