Xix menderaen amaieratatik ematen diren aldaketak zer eragina duten erlijioan

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,95 KB

4- PERTZEPZIOAREN KONSTANTETASUNA

Kanpoko mundutik Jasotzen ditugun estimuluak infinituak dira, baita aldakorrak ere. Gizakiak Mundua osatzen duten objektuak hautematean, estimulu-aldaketen eraginez, modu Desberdinetan hauteman ditzake. Estimulu-aldaketa horien artean argiaren Intentsitateari dagozkionak, distantzian ematen diren aldaketak edo Perspektibak sortzen dituenak aipa ditzakegu.Argiaren Intentsitatean ematen diren aldaketek kolorearen pertzepzioan eragina Dute; distantzian ematen diren aldaketek objektuen tamainaren pertzepzioan Eragina dute; eta , azkenik, perpektibak ere badu bere eragina objektuen Formaren pertzepzioan.

Hala eta guztiz Ere estimulu-mailan emandako aldaketak askoz ere gehiago dira guk pertzibitzen Ditugunak baino. Zentzu horretan munduko objektuak modu finko batean Agertzen zaizkigu. Fenomeno honi “Pertzepzioaren konstantetasuna” Deritzogu. Hau da, nahiz eta aldaketa ugari egon, objektuen forma, tamainua eta Koloreak modu konstante batean pertzibitzen ditugu.

1- FORMAREN KONSTANTETASUNAPerspektiba edo Ikuspuntuaren arabera objektu bat pertzibitzen den modua aldatu egiten da. Hala Ere, estimulu-aldaketak askoz ere gehiago dira gure pertzepzioan nabarmentzen Diren aldaketak baino.

Gizakiaren erretinan perspektibaren eraginez isladatzen diren munduko objektuen irudien Aldaketak gehiago dira gizakiak pertzibitzen dituen objektuetan ematen direnak Baino. Beraz, pertzibitua izango den objektuaren forma eta erretinak Jasotako objektuaren irudia ez datoz bat Nahiz eta erretinan isladatzen den Objektuaren irudia aldatu perspektibaren arabera, gizakiak objektuen formak Modu konstante batean pertzibitzeko joera du

Adibidea : Perspektibaren arabera erloju edo plater bat segun eta zein ikuspuntutik Pertzibitzen den, erretinan isladatutako irudiak aldatu egingo dira; hala ere, Gizakiak borobilak pertzibituko ditu.

2- TAMAINAREN KONSTANTETASUNABerdin gertatzen Da objektuen tamainua pertzibitzean. Printzipioz, ez da gauza bera Objektu bat bost metrotara edo berrogei metrotara pertzibitzea. Distantziarekin Erretinan isladatutako objektuen irudiak aldatu egingo dira. Gizakiaren begia Argazki-makina funtzionatzen duen antzera funtzionatzen du. Horren ondorioz, Pertsona bat zenbat eta urrunago egon, erretinan isladatutako pertsona horren Irudia hainbat eta txikiagoa izango da. Hala ere, gizakiak pertsona horren Tamaina modu konstante batean pertzibitzeko joera izango du (muga batzuen Artean). Pertzibitzen den tamainan, benetan, aldaketa bat nabaritu ahal izateko Distantzia nahiko handia izan beharko du.Gizakia horizontalki Pertzibitzera moldatu da eta dimensio horretan da , batez ere, pertzepzioaren Konstantetasuna ematen den zentzuan; hau da, ez da horrela gertatzen dimentsio Bertikalari dagokionez

Bertikaltasunaren Primantza: Objektu edo pertsona baten tamaina Askoz ere txikiagoa pertzibituko da eraikuntza altu baten gainetik ikusita Distantzia horizontal berberatik baino.

3- KOLOREAREN KONSTANTETASUNA

Argiaren Intentsitatean ematen diren aldaketen arabera erretinak jasotzen duen objektu Baten irudia alda daiteke. Hala ere, nahiz eta begietan aurkitzen ditugun Irudiak estimulu-aldaketa horien menpe egon, gizakiak objektuen kolorea modu Konstante batean pertzibitzeko joera du.

Pertzepzio Konstantetasunean erreferentzia-faktoreak garrantzia handia du. Objektu Baten forma, tamaina edo kolorea beti pertzibitzen da beste objektuek duten Forma, tamaina edo kolorearen arabera.

Pertzepzio-konstantetasunak Gure pertzepzioen funtzio moldatzailea adierazten digu. Kontantetasun Horrek oso garrantzitsua den funtzioa betetzen du hautemate-prozesuan. Gure Pertzepzioak estimulu-aldaketa guztien isladapenak izango balira oso zaila Izango litzateke gizakiarentzat , munduan dauden objektuak berriz ezagutzea Baita bizirik irautea ere .

Entradas relacionadas: