XIX. eta XX. mendeko gizarte eta ekonomia aldaketak
Clasificado en Electrónica
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,33 KB
Migrazio Handien Garaia (1800-1924)
1800tik 1924ra bitartean, 60 milioi europarrek beste kontinente batzuetara emigratu zuten. 1870era arte, emigrante gehienak britainiarrak eta eskandinaviarrak ziren, eta 1870etik aurrera, italiarrak, espainiarrak, greziarrak eta turkiarrak izan ziren. Europar gehienak Ameriketara joan ziren (Kanada, Brasil, Argentina eta Estatu Batuetara).
Gizarte Berri Bat
- Gizon guztiak lege eta auzitegi berberean epaitzen ziren.
- Emakumeek gizonen mende egoten jarraitu zuten.
- Desberdintasun ekonomiko handiak zeuden.
Hiru klase bereizten ziren: goi mailakoa, erdi mailakoa eta behe mailakoa.
Aristokraziaren Gainbehera
XX. mendean, aristokraziak gizartean zeukan nagusitasunaren zati bat galdu zuen.
- Jaun feudalei nekazarien gain zituzten jabetzak kendu zitzaizkien eta zergak ordaintzen hasi ziren. Aristokrata gehienek ez zuten espiritu ekintzailerik eta ez zekiten nola inbertitu.
Goi Burgesia
Industria berriko klase boteretsua bihurtu zen. Hainbat talde zeuden barne: enpresariak, goi-funtzionarioak eta profesional liberal batzuk.
Hirietan bizi ziren, zabalguneko auzoetan. Pribilegio asko zituzten.
Erdi Mailako Klaseak
XIX. mendearen amaieran, herrialde industrializatuetan erdi mailako klase edo behe burgesia zabal bat sortu zen. Talde heterogeneoa zen, era askotako jendea zegoen barnean: maisuak, eskulangileak, merkatariak...
Balio nagusiak: lana eta aurreztea.
Behe Mailako Klaseak
Gehienak nekazariak ziren. Nekazari askok lur jabe txikiak ziren, berriz, asko jornalariak. Latifundioetan lan egiten zuten eta soldata exkasa kobratzen zuten nekazariek joera feudalak izaten jarraitu zuten. Etxeko zerbitzariak ere klase honetan sartzen ziren.
Latifundioa: lur jabetza handia.
Ludismoa eta Sindikatuak
Langileek fabriketan pilatuta lan egiten zuten, lan baldintza gogorretan. Langileek beren lan baldintzak hobetzeko langile mugimendu bat sortu zuten.
- Langileek makinak txikitu egiten zituzten. Mugimendu hau ludismoa da.
- 1824an aitortu zen elkarte-eskubidea. Greba zen presioa egiteko erabiltzen zuten bide nagusia.
Marxismoa eta Anarkismoa
Karl Marx izan zen marxismoaren teorialari nagusietako bat. Friedrich Engelsekin batera, Manifestu Komunista argitaratu zuen 1848an.
Marxek proposatu zuen iraultza bat hastea.
- Proletarioen diktadura bat ezarriko zen.
- Gizarte komunista bat sortuko zen.
- Alderdi sozialistak sortu ziren, batez ere 1875etik aurrera.
Bigarren Industria Iraultza (1870-)
1870etik aurrera, Bigarren Industria Iraultza hasi zen. Bi oinarri izan zituen:
- Elektrizitatea: Elektrizitateari esker, garraiobide berriak agertu ziren (tren elektrikoa, metroa, tranbia...).
- Petrolioa: Autoetan erabiltzeko eztanda-motorra asmatu zenean, garrantzi handia izan zuen.
- Siderurgia: Bessemer bihurgailuak altzairu kantitate handiak merke ekoiztea ahalbidetu zuen.
- Industria kimikoa: Lehengai berriak erabili ziren produktu berriak egiteko: farmaziako gaiak, produktu sintetikoak...
- Industria elektrikoa: Elektrizitatea ekoizten eta helarazten hasi ziren.