XVII. mendeko euskal idazle klasikoak: Axular, Etxeberri eta Oihenart
Clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 1,85 KB
Axular (1556-1644)
Nafar idazlea, Urdazubin jaioa eta Saran hildakoa. Apaiza eta euskara jasoaren eredu izan zen luzaroan. Sarako eskolaren sortzaile eta kideetako bat izan zen.
Gero (1643)
Bere maisulana da, liburu aszetikoa. "Gero dioenak bego dio" esaldian laburbiltzen da bere mezua: alferkeria ekidin behar da, lorpenak izateko lan egin behar da eta ez da biharko utzi behar gaur egin daitekeena.
- 623 orrialde, 4 zatitan banatuta.
- Hitzaurrea du eta 6 ale gorde dira.
Sermoigintza eta estiloa
Ezaugarri nagusiak: sinonimoak, errepikapenak, zitak, itzulpenak, egitura gramatikal aberatsak eta baliabide erretorikoak (Exemplum, Similitudo, Auctoritas).
Joanes Etxeberri Ziburukoa
Jaiotze data ezezaguna bada ere, 1580 inguruan jaio zela uste da. Jesuitekin ikasi zuen eta teologian doktoratu zen. Literaturan jardun aurretik ontzigintzan aritu zen.
Lanak
- Manual Debozionezkoa (1627): Bi zatitan banatua (katolizismoaren doktrina eta otoitzak). 15 silabako lerroak eta bertso-eskema berezia ditu.
- Noelak (1631): Gabon kantak eta Jesusen bizitzari buruzkoak. Marinel giroa eta eredu poetiko zaharra erabiltzen ditu, lapurteraz idatzia.
Arnaut Oihenart (1592-1667)
Zuberoako poeta, legegizona, historialaria, literatura-kritikaria eta politikaria. Mauleko hiritarrek diputatu aukeratu zuten eta Nafarroa Behereko abokatua izan zen.
Ekarpenak
- Neurtitzak (1627): Olerki bilduma.
- Bestelakoak: Errefrau bilduma garrantzitsuak, euskal historia, latinezko lanak eta zuzenbidezkoak.
Bere estiloa poetika landua, metrika zorrotza, errima aberatsa eta estrofa eredu berriak erabiltzeagatik nabarmentzen da.